domingo, 21 de abril de 2024

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)




Lastur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzundako kondairak hamaika izan dira. Lastur eta Mendaro artean dauden mendi basati horiek hobeto ezagutzeko gogoa betidanik izan dut. Otarre eta Gaintxipia mendien artean kokatua zegoen Usubieta baserrian umetan nire amak udarak igarotzen zituen eta larrabehiak aske ibiltzen ziren. ingurune oso basati bezala deskribatzen zigun beti. Lasturko bailara osoa ingurune karstiko bat da non kobazulo eta leize ugari daude bertan. Igarobide ekologiko natural bat da, alde batean Izarraitz duena eta bestean Arno mendiak dituena, Bertako beste ezaugarrietako bat Artadiak dira, Artadiak beste zuhaitzak baino hobeto egokitzen dira kareharrizko mendi pikoek izan ohi dituzten ezaugarri gogorretara. Horrelako inguruetan oso urria izaten bait da lurrean jariatzen den ura, eta lurzorua oso oso pobrea izan ohi delako. Lastur inguruan dauden artadi zabalak oso gutxi dira hemen eta horregatik dauka garrantzi haundia ingurune berezi honek. Mediterraneoko klima beroetara hobeto egokitu izan ohi da habitat mota hau. Behekaldean dituzue Lasturko txango hauetan ikusitako bitxikeri eta biodibertsitate aberatsa.  

Okil beltz (Dryocopus martius) bikote baten kopula. Okil beltza (Dryocopus martius) asko zabaltzen ari da Euskal herri osoan eta Lasturren ere hala izan da.

Narcissus sp

Lasturko errota, 1335 garren urtean burniolak izatetik pasa den mendean errota izatera pasa zen, burniak errentagarritasuna galdu zuenean inguruko baserritarrak artoa ixotzeko erabiltzen zuten. Lasturtarrek altxor hau berrezkuratzen egin duten lana txalotzekoa da, nondikan gatozen jakitea beharrezkoa da nora goazen jakiteko. Gure amak, errota horrek artoa ixotzean ateratzen zuen etengabeko "tak, tak..." zarata barne barneraino sartua zuela aipatzen zigun.
Garaluz gailurra
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Primula vulgaris


Leizaola jauregi (XIV) aurretik igarotzen da gure ibilbidea, azken karlistadan Karlisten kuartel izandakoa. Kondaira batek dio sarrerako ateren baten azpian urrezko kanpai bat dagoela. 


Gabiraia (Accipiter nisus)

Lastur, Gaintxipixa eta Otarre mendian zehar egindako ibilbidea duzue hemen

Lastur auzoa, ibilbidea hemendik hasi genuen. Plaza txiki honetan Europako behi arraza zaharrenetakoa den larrabehi eta betizuak askatzen dituzte eta bertaratutakoak beraiekin jolasteko aukera izaten dute.

Larrebehiak orain dela gutxi arte Lastur inguruko mendietan aske bizi izan dira, erdi askatasunean. Ni Itziarren jaiotakoa izanik, txikitatik larrabehi artean ibilitakoa naiz eta hori odolean ematen da. Ez zen izaten larrabehirik gabeko jairik eta inguruko mendietan erdi-aske ibiltzen ziren, batez ere Andutz mendian egoten ziren eta gu askotan joaten ginen beraiek ikustera. Dena kontrolatuta eduki beharreko gizarte lauso honetan, oraindik otzandu gabeko abereak inguruan izateak miresmen berezi bat du niretzako. Lasturko ingurune karstiko ezatsegin honetara egokitutako aberea da. Euskal mendietako behi basatia (behi+izua edo iheskorra) da eta ilaje gorri zein itxura bizi eta arinekoa da bera. Genetikoki ia batere kutsatua ez dagoenez, historiaurreko Uro behi edo zezen basatiaren oso gertuko ahaidetzat jo daiteke. Euskal mitologia edo kulturan ere maiz agertu izan dira betizuan itxurako jeinuak. Nire aitona Lasturko Antzorregi baserrian jaiotakoa da eta bere gaztaroan sorgin garraxi eta kate soinuak entzute zituela zioen. Behin batean Arroa goiko jaietatik etxera bidean gauez izan zela aipatu zidan. Batek daki ze baldintzatan etorriko zen etxera bueltan. Amona berriz Usarroene baserrian jaio zen.

Okil berdea  (Picus viridis)

Otarre gailurrean

Miru gorria (Milvus milvus)

Okil berdea  (Picus viridis)ren kabiaren sarrera

Garaluz mendira egindako txangoa

Otarre gailurretik grabatutako irudia
Pintzana (Frigila coelebs) emea, paga-hazia jaten. Paga-hazi urte ona izan da aurten eta hegaztiak ederki aprobetxatzen ari dira.
Gonepteryx cleopatra
Gaintxipia gailurretik grabatutako irudia
Pagausoak (Columba palumbus) ikusi genituen, horietako asko hemen kumatzen hasi direnetakoak dira.
Gorostia - Ilex aquifolium
Tuntuna (Prunella modularis)
Gaintxipia gailurrean
Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)
Garaluz gailurrean grabatutako irudiak
Viola sp
Pararge aegeria 
Ulex europaeus
Ingurune oso basatia da, ibilbidearen zati askotan pinudia edo kasu batzuetan eukaliptoa da nagusi bainan hala ere badira multzo batzuk nun zuhaitz hostoerorkorrak gailentzen direnak, goiko zein beheko argazkikoak dira horren lekuko. Berauek baso misto batez daude osatuak, hala nola haritzak, pagoak, lizarrak, astigarrak, hurritzak, gorostiak, elorri zuriak eta abar luze batez.  
Kantauri ixuri aldeko baso mistoa
Beste irudi honetan berriz, esan dezakegu mendi guztiak su hartuko balu bezala daudela, era bat arrasatuta. Argazkiko hau izaten ari da Lasturren Gipuzkoan eta Bizkaiako beste leku askotan gaur egun mendiak ustiatzeko modua, erabateko matarrasa eginaz, mendia eta ingurunea asko bortxatuz. Ez da hainbeste pinuen (Conifero-en), eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen. Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Ahaztu egiten zaigu baso atlantiko baten erdian bizi garela. Bai, baso baten erdian, eta basoetan zuhaitzak hazi egiten direla. Guk nahi ala ez, bertoko eta betiko landareek bereganatu nahi duten lur-eremu batean gaude, eta hori onartzen ez dugun bitartean, lurjabeak hori kontuan hartzen ez duen bitartean, etengabeko borroka batean arituko gara, irabazi ezin dugun borroka batean. Gure basoak goikaldeko baso hostozabal horietan oinarrituta daude ez goiko hontara eta hortara egokitu beharrean gaude, bestela gure etxearen teilatuari harrika ari gera.
Kattagorria (Sciurus vulgaris)

Pagadi (Fagus sylvatica) txiki batzuk ere igaro genituen ibilbidean, horietako bat goiko hau da. Hemen "trasmotxa" deitzen zaion moduko pagoak daude, nun bere garaian ikatz egurra edo sutarako egurra ateratzeko erabiliko zituzten zuhaitz hauek. Pago zuhaitza berez, gizakiaren interbentziorik gabe denean, zuhaitz luzea eta altura haundia hartzen duenetakoa da eta goikaldeko hauek berriz zabaltzera egiten dute.
Belatz haundia (Falco peregrinus)
Gonepteryx rhamni
Elorri zuria (Crataegus monogyna)
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Tussilago farfara
Pintzana (Frigila coelebs) arra 
Taraxacum officinale
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Basaurdeen hanka arrastoak nun nahi ikusi genituen, 
Symphytum tuberosum
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Stachys germanica
Satitxu txikiak (Sarex minutus) oso ugaztun aktiboenak dira, non azken aldian trikuen ordena edo familian sailkatzekoak diren. Egunez zein gauez ehizatzen dute janaria. Egunero jaten dute beren pisua intsektuetan, eta hil ere egin daitezke jan gabe lau ordu baino gehiago ematen badituzte; horregatik elikatzen dira 2 edo 3 ordutik behin, insektizida natural bezala primerakoak dira. Usaimen txarra sortzen duten guruin usaintsuen bidez babesten dira harrapariengandik. Horregatik askotan ikusi izan dira lurrean hilda, inongo harrapariak jan gabe. Guk hiru ikusi genituen ibilbidean zehar. Usain txar hori dela eta ehizerako usain oso ona duten basaanimalientzat (Azeri, lepazuri eta abarrentzat) ez dira batere erakargarriak. Hala ere, usaimen ahula duten hegaztiek, hala nola hontzek edo hegazti harrapariak jaten dituzte.
Otarre gaiñetik Aitzgorri aldea elurtuta ikusten zen
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Etxe katuen arrastoak non nahi ikusi genituen, baserri inguruetatik oso urrun ere bai. Gaua osoa heizean igarotzen dute eta hegazti txiki, narrazti eta abarretan kalte haundia egiten duten, hau demostratzen duten ikerketak non nahi daude.
Garaluz mendiaren hegoaldeko aurpegia
Azeriaren (Vulpes vulpes) kaka arrastoa
Scilla liliohyacinthus
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Garaluzen artadiak (Quercus ilex) dira nagusi.
Rorippa palustris
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Abandonatuta utzitako kantera zatiak naturak bereganatzen ari dira
Ranunculus ficaria
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Sahatsa Salix, lehen kimuak
Sugandila (Podarcis muralis)
Otarre gailurretik itsasora aldera dauden bistak
Potentilla sp
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Polypodium camnbricum
Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)
Lithodora prostrata
Gaintxipiatik Anboto ere ederki ikusten zen
Tamañoarengatik lepa-zuriarena edo lepahoriaren arrastoa izango litzateke. 
Lathraea clandestina
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Hepatica nobilis-Gibel belarra
Garaztarroa (Turdus viscivorus)
Geranium robertianum-Zaingorria
Negu txirta (Anthus pratensis)
Erytronium dens-canis-Txakur hortz
Zapelatza (Buteo buteo)
Mendiko arratoian zuloa
Erica lusitanica-Portugal txilerra
Azeriaren (Vulpes vulpes) beste arrasto bat
Equisetum telmateia-Azeri buztana

Txio arruntak (Phylloscopus collybita) nun nahi ikusi genituen
Crysosplenium oppositifolium
Garaluz mendia eta Arno mendiaren artean
Chaerophyllum hirsutum
Cardamine pratensis-Xanpora
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Bellis perennis
Sai arrea (Gyps fulvus), azken aldian inguruan kolonia txiki batzuk sortu dira.
Gaintxipia bidean landareei argazkiak ateratzen
Gaintxipia eta Otarre artean dagoen Usubieta basarri aurrean ur aska honekin egin genuen topo, garai batean zeregin askotarako ibiliko zuten aska hau bainan gaur egunean anfibioen bizi leku aproposa bihurtu da, bertan ikusi genituen "zapamortziloak" (zapaburuak) dira horren lekuko, zeren hauek ur geldiak eta gezak behar dituzte bizi ahal izateko. 

Zapaburuak, geroago igelean bihurtuko dena, animalia anfibio bat da, ornodunen taldekoa, horrek esan nahi du bizkarrezurra duela, bere gorputzari eutsi ahal izateko. Bere bizitzan hainbat aldaketa izaten dituzte, jaiotzean, uretan egiten dute bizitza arrainen moduan, baina metamorfosia egiten dutenean, lehorrean bizitzera pasatzen dira, hala ere, ura behar dutenean, uretara joaten dira. 

Otarre eta Gaintxipia arteko larreak Narcissus beteak aurkitu genituan
Argazki honetan, Garaluz azpian dagoen Mantarregi baserria itsaso aurrean dagoela ematen du
Gaintxipia Alkorta aldetik begiratuta
Likenen presentzia baso osasuntsu baten ikur direla diote
Garaluz iparraldean dagoen pagadia
Erratza (Ruscus aculeatus)
Beste pagadi bat, aurten pagahazi urte ona izan da
Hypericum androsaemum
Gaztelu eta Gaintxipia Andutz aldetikan begiratuta
Viscum album-Mihura
Ibilbidean zehar igaro genuen beste pagadietako bat, hauek, lehen ikusi ditugun pago trasmotxak ez bezala altura oso haundia hartzen dute.
Tussilago farfara
Gaztelu mendiaren azpian dagoen borda bat
Pulmonaria longifolia
Basurde kaka (Ursus arctos)
Potentilla reptans
Hepatica nobilis
Lepazuriaren (Martes foina) kaka
Daucus carota
Cirsium filipendulun
Centranthus ruber
Cardamine pratensis
Aquilegia vulgaris
Valerianella locusta
Zirauna, Anguis fragilis hilda


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Satsa, Salix
Okil haundia (Dendrocopos major)ren kabia
Lemma sp
Orchis mascula
Kanido batena, azeriarena (Vulpes vulpes) seguruenik
Arabis alpina
Lasturko zuloko errekaxtoa
Azeriaren beste kaka bat eta animaliaren bat jan du, hildakoa edo ehizatua izan litekena

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...