viernes, 8 de diciembre de 2017

ADARRA (819M) GIPUZKOA (2017 azaroak 15)

Oraingo honetan Adarra mendia egin genuen. Gipuzkoako mendi eder hau Urumea eta Leitzaran bailaren artean dago kokatuta eta Mandoegi izenez ezaguna den mendilerroaren ipar mendebaldeko azken gailurra da bera. Bidean zehar monumentu megalitiko askorekin egin genuen topo, harrespil eta trikuharrien aztarnak ikusi daitezke non-nahi. Geologiari dagokionez ere oso interesgarria da, hare-harriz eta konglomeratu gorriz osatutako arroka sedimentarioak ere ikusi daitezke bidean zehar. Adarra mendia igotzean ikusitako bitxikeria ugari dituzue jarraian
Adarra tontorretik grabatutako irudiak
Adarra mendia Tximistako egia harrespil ondotik ateratako argazkia
 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta.
Adarra tontorra
Hegaztiak
Okil berdea (Picus viridis)
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Kaskabeltz txikia (Poecile palustris)
Goizean erreka zuloetan lainoa ikusten zen oraindik
 Garrapoa (Sitta europaea)
Pintzana (Frigila coelebs)
Birigarro txikia (Turdus iliacus)
Gorostia (Ilex aquifolium) 
Zozoa (Turdus merula)
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Miru gorria (Milvus milvus)
Basabi inguruko larreak
Negu-txirta (Anthus pratensis)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)
Haitz-enaraz (Ptyonoprogne rupestris) beteta zegoen pareta bat 
Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)
Pagausoa (Columba palumbus)
Adarra mendiko beste tontorra
 Huntza (Hedera hibernica) zuhaitzari itsatsita
Otea (Ulex gallii)

Adarra mendia igotzean gurutzatu genituen pagadiek (Fagus sylvatica)  ere aipamen berezi bat merezi dute; 
Pago hauetan gizakiaren eskua nabari da, "trasmotxatutako" pagoak dira hauek guztiak, pago zuhaitzari bakean utzitakoan altuera haundia hartuaz luze luze egiten dira bainan argazki hauetan ikusten den bezala hauek kimu berriak irtearazteko podatuta daude denak, bere garaian ikatza egiteko erabiltzen zuten metodo hau.
Sustraiak ederki daude lurrari itsatsita
Errekasto eta pago artean zehar dijoa Adarra mendirako bideska



Pagadietako lur-ondoak berebiziko garrantzia izaten du eurite haundiak direnean uholdeak sahiesteko orduan. Esponja lana egiten dute, botatzen duen euria poliki poliki xurgatuz.


Adarra mendiko hare-harri eta konglomeratu gorriak;
Sedimentuak bat bestearen gainean pilatzen diren mineralek osatzen dute eta pisu honek eragindako presioaren eraginez sedimentuak trinkotzen joaten dira. Hainbat prozesu kimikoren ondoren partikulak euren artean itsasten joaten direlarik. 
Konglomeratua pikor oso larriz osatutako arroka sedimentarioei deitzen zaie. Pikorren tamaina bakoitza arroka ezberdinez osatuta egon daiteke. Pikor hauek borobilduak izaten dira.
Adarrako harri konglomeratuen beste irudi bat

Masusta (Sasiaren fruitua) (Rosaceae sp)

Monumentu megalitiko asko ikusi daitezke bidean zehar
Cromlech edo harrespil honen argazkian ederki bereizi daiteke lehena eta oraina. Atzekaldea begiratutzean industrializatutako Hernani ingurua ikusi daiteke eta aurrez aurre berriz orain dela milaka urteko monumentu megalitikoa, azken honek berak berez dakarren istorio guztiarekin.


Mairu baratza bat 
 Colias Crocea
Adarra bideko bidetxurra
Liken mota bat
Goroldioak, Lorerik gabeko landareak

Ihiak alde hezeetan hazten diren belarki bizikorrak dira (Juncus generoa). Adarra tontorraren ondoan ere multzo polita dago
Inguruko basoak udazkeneko kolorez jantzita

No hay comentarios:

Publicar un comentario