Mendi eder hau Holtzarte eta Kakoeta harroilen eta Larrau eta Santa Grazi herrixken artean aurkitzen da. Ibilbidea gainez gain bi haran hauen artean egiten da. Zeinhagia, Negumendi (1307M) , Otsogorria (1421M), Hernako lepoa (1359M), Sarimendi (1484M) eta Izeito (1476M) gailurrak kateatuz egin genuen. Bueltarako berriz Anhauko bidegurutzea eta hemendik Igelua bordetara jeitxi ginen eta hemendik lehen etorritako norabidedea hartu genuen bainan lehenagoko ibilbidea ez bezala oraingoan 3 bat metro zabaleko bide batetikan barrena ibilbidearen haserara joan arte ibilbide zirkularrari bukaera emanez. Ibilbidearen lehenengo pare bat kilometroak pagadietan barrena egiten dira eta ia beste guzia belardietan barrena da, inguru hauetan artzai eta abeltsantza da nagusi.
Sarimendi tontorretik grabatutako irudiak
Sarimendi gailurra
Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Ibilbide osoan izugarrizko haizea egin zigun, irudi hauek dira horren lekuko. Sugandila iberiarra (Podarcis hispanicus) Sugandila iberiarra (Podarcis hispanicus)
Mendi tontorrera iristear
TXIMELETAK
Colias Croceus
Colias Croceus en grabaketa bat
Oraingo honetan Colias Croceus bat hegoak itxita
Colias Croceus
Colias Croceus argixeago bat
HEGAZTIAK Mendi buelta guzian hego haizeak gogotik astindu zuen eta berarekin batera hegazti ugarik aprobetxatu zuten pasean Europa iparraldetik hegoalderako bidaia egiteko.
Egun osoan zehar txonta arruntak (Fringilla coelebs) pasa eta pasa egon ziren.
Txonta arruntak (Fringilla coelebs)
Txonta arruntak (Fringilla coelebs)
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Miru gorria (Milvus milvus)
Miru gorria (Milvus milvus) Santa Grazi herrixka Sari menditikan begiratuta
Sai arrea (Gyps fulvus)
Holtzarteko arroilak arrakala honen behean aurkitzen dira
Mendi txirta (Anthus spinoletta)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Larrau herrixka Sarimenditik begiratuta
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Ederki ikusten ziren Holtzarteko arroilak Sarimendi gainaldetik
Aspaldi ezagutu dudan leku basati eta politenetakoa izango da ibilbide hau. Lehenbiziko zatia pagadi (Fagus sylvatica) eta Izei gorriz (Picea abies) osatutako basoetan zehar egiten da eta altura irabazi ahala pasaia malkartsu batekin egiten da topo eta Pinu beltzak (Pinus uncinata) hasten dira azaltzen.
Soumcuy mendira bidean inguruaz goxatzen
Goi aldean, Laberouat aterpetxetik aurrera, gizakiak ustiatu gabeko inguruak dira nagusi eta flora eta fauna aberatsa da bertan. Horren adibide dira bidean zehar ikusi genituen bitxikeri ugari. Paso de Azuns-era iristean berriz Leskun aldetik datorren bidexkarekin egiten da bat eta hemen pagoz eta Izeiez osatutako basoak utzi eta larreak eta abeltzantza jarduerak ugaritzen dira. Pare bat kilometro gora egitean Col de Anie ingurura iristen zera eta hemen Larrako pasaia tipikoa gailentzen da, harkaitz, karearri eta urak elkarrekin urteetan zehar mendi barrunbe hauetan eginiko zizelatze lanen paisaia sortuaz....
Hortik aurrera Contender eta Soumcuy mendiak kateatu genituen, argazkikoa Somcuy da
Soumcuy gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbidearen zati bateko traka duzue HEMEN , ibilbidea berez Col de Bouesoutik hasi ginen, Laberouat aterpetxea baino lau bat kilometro lehenagotik, eta col de Anie aldera iristean;
Contender mendia
Contende mendi aldera jo genuen lehen bizi non bukaera aldera 50 metro inguru falta zirela, bertigoa tarteko, buelta hartu beharrean suertatu ginen. Orduan berriro Col de Anie ra jeitxi eta hemendik...
Contende gailur ondotik grabatutako irudiak
Soumcuy ra igotzea erabaki genuen eta berako bidea ere leku berdinetik egin genuen. Beraz goian duzuen traka ibilbidearen zati bat bakarrik izango litzateke, zeren guzira 26 bat kilometroko ibilbidea da egin genuena.
Soumcoy igotzen, harri bat erori zitzaida hanka gainera
Sarrioa (Rupicapra rupicapra)
Sarrioa (Rupicapra rupicapra)
Contende ko gailurrera iritxi aurreko azken horma
Erbi (Lepus europaeus) bat ere atera zitzaigun goiz aldera Belagoan, mendirako bidean kotxez gindoazelarik
HEGAZTIAK
Gerri txori arruntak ez bezala Basoetako gerri txori hauek, 1000 metrotik gorako pagadi zein izei basoetan bilatzen dute beraien bizia.
Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)
Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)
Basoetako gerritxoria (Certhia familiaris)
Contender mendiaren azken maldei aurre egiten
Mokoker (Loxia curvirostra) arra. Hegazti hauen bizilekua, batez ere 800 metrotik goragoko koniferoetan du eta egin genuen ibilbide hau horretarako ezin hobea zen. 1500 metrotik gora ibili ginen denbora gehienean eta Izei gorri hasko zegoen ingurua zelako berau. Behekaldean dituzue adibide horietako batzuk.
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) talde bat
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Paso de Azuns da hau, zati hau ibilbidearen erdi bidean egongo litzateke
Pas de Azuns eko kartelak
Harkaitz zozo gorri emea (Monticola saxatilis)
Mokoker (Loxia curvirostra) arra eta emea
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) arra
Mokoker (Loxia curvirostra) emea edo gaztea
Mokoker (Loxia curvirostra) emea edo gaztea
Mokoker (Loxia curvirostra) bikote bat.
Larre eta Izei gorriz osatutako ingurune honetan ikusi genituen mokokerren talde haundienak
Laberouat aterpetxe inguruan grabatutako irudiak
Ibilbidearen beste zati bat, atzean Soumcoy mendia ikusten dela
Mendi txirta (Anthus spinoletta) asko ikusi genituen ibilbidean zehar. Hegazti honek udara eta neguaren artean lumajeak pixka bat aldatu egiten du. Neguan elur garaia iristean mendian, beheko araneta migratzen du bainan ez du migrazio luzerik egiten. Asko alaitzen ditu inguruko larreak.
Mendi txirta (Anthus spinoletta)
Laberouat aterpetxea
Isats gorriak (Phoenicurus ochruros) oso gustokoak ditu inguru karstiko hauek
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Borda hau Lescunetik datorren bidea eta Paso de Azuns-eko pasabidea elkartzen diren inguruan aurkitzen da. 1800 bat metrora
Mendi tuntuna (Prunella collaris), mendi karstikoetako mendizaleen ohiko laguna, bainan goi mendiak gogokoago ditu altura gutxiko mendiak baino.
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Lehen aipatu bezala Col de Anie ingurua oso leku karstikoa da eta bertan dauden leize eta zulo zaharrak bildurtzeko modukoak dira
Tuntun arruntak (Prunella modularis) nahiago ditu otadi eta ingurune itxiagoak, mendi tuntunak leku harritsu eta irekiago zalea da.
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe). Hau ere goi menditako larre zabaletako ohiko hegaztia degu. Bainan negua Afrikan igarotzen du.
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe).
Contender etik jeisten Auñamendi mendia aurrez aurre ikusten da, inguruan dagoen mendi garaiena da berau
Sai arrea (Gyps fulvus)
Lehen aipatu bezala Countender mendiko azkeneko maldak bildurtzeko modukoak dira, goiko argazkian duzue beste adibideetako bat
Ugatza (Gypaetus barbatus) eraztunduta (2023)
Ugatza (Gypaetus barbatus)(2023)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Gaur egun, euskal herriko mendietan daukagun hegaztirik ikusgarrienetakoa izango da niretzat, kasu honetan bezala pirineotako goi mendietako hormak aukeratzen ditu bere bizi toki eta bertako negu gogorrei ere aurre egiteko gai da.
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Contender mendiko gailur ondoko malden beste irudi bat duzu goiko hau
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Col de Anie-n harkaitz artean gora
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatza (Gypaetus barbatus) Contender mendiaren iparraldeko aurpegia
Zozo paparzuria (Turdus torquatus) Hau ere goi menditako hegaztia izanik, ibilbidean zehar talde politekin gurutzatu ginen
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Paso de Azuns ondoan
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Inguru karstiko honetan zuloak non nahi ikusten dira
LOREAK
Karraskiloa (Rhamnus alaternus)
Zozo paparzuriak ederki ari ziren Karraskiloa-ren (Rhamnus alaternus) fruitua jaten
Udazkena izan arren elur zulo bat ere bilatu genuen Soumcoy eta Contende aldean
Goizeko lehen orduko ixiltasuna zein lasaitasuna zentitzeko modukoak ziren
Col de Anie ra gerturatzen, larreak eta harkaitza elkartzen diren gunea izango litzateke
Pinu beltzak (Pinus uncinata) edozein harkaitz puntetan hazteko gaitasuna daukate
Maider Harri artean galduta
Countende mendiaren iparraldeko aurpegian gora
Soumcoy gailurretik aurrean Auñamendi ikusten dela
Ibilbidearen haseran pare bat kilometro basoan barrena joan ginen
Kaka arrastoa
Eguzkia sartze ari zela ibilbideari bukaera ematen Bukaerarako gaua egin zitzaigun