martes, 20 de diciembre de 2022

AÑELARRA (2357M) LARRA -BELAGOA (2022 abuztuak 10) NAFARROA


Kakalerdo hau, Carabus (Iniopachus) pyrenaeus, gure mendietako harribitxietako bat da. Berau pirinioetako espezie endemiko bat izanik, Euskal herriko mendietan Larra eta Ohri mendi ingurunetan bakarrik aurkitzen da multzo txiki batzuetan. 

Goizaldeko ordutxikietan, oraindik gaua zela, Ernaz (San Martin) gainetik irten eta Añelarra gailurra zein Larrako zati haundi bat gurutzatu ondoren La contiendan bukatu nuen ibilbidea. Ibilbidearen zatirik haundiena Larrako zuloetan barrena gora eta behera egindakoa da. Ibilbide hau eguraldi onarekin egitea gomendatzen da, eguraldi txarrarekin, galtzeko arriskua izateaz gain zuloz beteriko ingurune bat izanik estropezu egin eta erortzeko arriskua dagoelako. Dena den, bertan sentitzen den bakearekin, naturan bete betean barneratzen zaren sentipena duzu eta konpentsatua suertatzen da egindako ahalegin guzia. Jarraian aurkituko dituzue bertan ikusitako bitxikeria batzuk.

Litekeena da Carabus pyrenaeus kakalerdoaren dentsitateak zerikusia izatea bere jan iturri den Arianta xatarti (Goiko eta beheko argazkian) marrazkilo txikiaren dentsitatearekin.

T. Assmann en arabera, duela zenbait urtetik kontrolatzen ari diren populazio batzuk 10 urtean 100 m inguruko desplazamendua egin dute goruntz, eta hori, agian, klima-aldaketaren eragina izan liteke. Nafarroan ere berriki egin den azterketa batean, orain dela urte batzuetatik ona gero eta gorago bizi direla ikusi da (Dan Lertxundi). 
Espezie honek bere habitatekiko fideltasun haundia erakusten du eta batez ere goi mendietako harkaiztegiak ditu gogoko. Baso estalkirik ez dagoen inguruetan bizi da, 1600 eta 2700 m artean. Goiko irudia Larran 2100m tara grabatuta dago.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Larran aurkitutako beste bitxikeri batzuen artean tarantula hau dago. Likosidoak (Lycosidae familiakoa) Europako araknido handienak dira, tarantulak deituak. Araknidoak nahiko arruntak dira, eta beraiek zulatutako zuloetan edo harri eta enborren azpian bizi dira. Modu aktiboan mugitzen dira lurrean ehizatzeko, beste armiarma batzuk bezala beren oihala erabiliz ez dira hairean edo esekita bizi. 2.000 Likosido espezie baino gehiago daude mundu osoan zehar banatuta, identifikatzea zaila da gehienetan eta argazkietan ere identifikatzea oso zaila suertatzen da.
Goizean eguzkia irtetzearekin batera Larra ingurura hurbiltzen joan nintzen 
Eta pixkanaka pixkanaka hegazti planeatzaileak ere azaltzen hasi ziren  
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatzaren (Gypaetus barbatus) beste irudi bat

Beste ikuskisun honekin ere egin nuen topo Larra inguruan, Inurri espezie gehienetan urtero-urtero gertatzen den fenomeno bat duzue honako hau, oro har udazkenean. Garai honetan, arrek eta erreginek, hegoak dituztela, ezkontza aurreko hegaldia egiten dute. Koloniatik kanpo, mendiko leku garaietara ateratzen dira eta han inguruko kolonietakoekin apareatzeko baliatzen dute.
Arrak handik gutxira hiltzen dira, eta erregina berriz beste leku egoki bat bilatzen du kolonia berri bat ezartzeko; gutxitan egiten du hegan jatorrizko koloniara. Behin lekua aukeratuta, erreginak hegoak galtzen ditu, habia txiki bat egiten du eta arrautzak erruten hasten da.
Kolonia berrien ezarpenak ehuneko txiki batean bakarrik izaten dute arrakasta. Haldiz, Kolonia berri bat ezartzea lortzen duten inurriak arrautzak erruten arituko dira bizitza osoan. Behin bakarrik apareatu arren, espezie batzuetan 30 urte arte ere arrautzak erruten jarraituko dute.
Ibilbidean Txoka arrunt (Carduelis cannabina)askorekin egin nuen topo.
Soumcoy, Contender, Auñamendi eta Añelarra zein Larra guzia aurrez aurre nituela.
Arrano beltza (Aquila chrysaetos) ikusteak sortzen duen zirrara ere benetakoa izaten da

Arrano beltza (Aquila chrysaetos)ren beste irudi bat.

Larrako harkaitz artean murgilduta
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Harri artean Marmotak (Marmota marmota) non nahi ikusten dira
Sai arrea (Gyps fulvus
Larran Sarrioa (Rupicapra rupicapra) ren presentzia ere ohikoa da 
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Marmotak (Marmota marmota

Erroia (Corvus corax)
Gutxitan izaten da (Euplagia quadripunctaria) ren hegal azpiko gorritasuna ikusteko aukera
Ingurune honetan non nahi ikusten dira Mendi tuntunak (Prunella collaris)
Mendi tuntunak (Prunella collaris)
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Sai arrea (Gyps fulvus

jueves, 15 de diciembre de 2022

LINDUS (1218M), AXISTOI (1230M), LAURIGAÑA (1279M) BAXE NAFARROA ( 2022 URRIAK 02)


Lindus, Axistoi eta Laurigaña gailurrak Ibañeta mendatearen mendebaldean aurkitzen dira. Nafarroa eta Baxe nafarroaren arteko mugan. Ibilbideari hasiera Lindus gainetik 500 bat metrora eman genion eta gainez gain desnibel asko galdu gabe mendi gailur denak kateatu genituen. Lindus Haira basoaren gainekaldean aurkitzen da eta iparraldeko aurpegian Xalbador bertsolari haundiaren Urepel herria aurkitzen da. Gailur honetab besteak beste, Europa iparraldetik hegoalderako bidean dijoazten hegaztiak behatzeko leku ezin hobea da. Hau jakinik, ibilbideari bukaera ezin hobea emateko Lindus gailurrean arratsalde guztia hegazti paseaz disfrutatzen pasa genuen. Hegazti harrapari ugari pasa zen, behekaldean dituzue horietako adibide batzuk. Beste alde batetik, gailur hau mendilerro ezberdinen arteko bidegurutze bat ere bada. Alde batetik Mendiaundi eta Sorogain Adi mendiekin lotzen du eta beste aldetik, iparraldetik guk egin genuen Laurigañako mendilerroa dator. Azkenik Ibañeta aldetik datorren mendikatea ere hor elkartzen da.

Laurigañari dagokionez berriz, Auñamendi ere deitu izan diote, Aldunde eta Luzaide haranak banatzen dituen mendilerroko gailurrik garaiena da. Mendebaldeko aurpegitik Aldube ibaia jaisten da eta hegoaldekotik Luzaide ibaia. Biak iparraldeko Errobi ibaira garraiatzen dituzte beraien urak. Luzaideko harana kondaira askoko ingurunea da, besteak beste Roldan ospetsuaren guda leku izan zelako.

Lindus gailurretik grabatutako irudi batzuk. Eguraldi ederra lagun hegazti asko pasatzen ikusi genituen.

Laurigaña gainetik grabatutako irudiak, aurrez aurre Donibane Garazi ikusten da.


Ibilbideari buruzko informazio zehatzagoa hemen sartuta
Sai arreak (Gyps fulvusberriki hildako ardi bat jaten Lindus gainean 

Pagadien artean egiten da ibilbidearen zati haundi bat

Gabiraia (Accipiter nisus)

Eguna bukatzerako lainoa sartu zitzaigun

Oraingo honetan Orkatz (Capreolus capreolus) eme batekin egin genuen topo

Lindus gailurrean ateratako argazki bat

Gure ingurura bertaratu zen artzai batek txabola hau Xalbador bertsolari haundiarena izan zela aipatu zigun. Gure artean hainbeste aldiz entzun, amestu eta abestutako abestiaren ingurunean gebiltzala jakite utsak oilo ipurdia jarri zigun: Hemen duzue Bertsolari elkartetik jasota, Xalbadorren bizitzari buruzko laburpen txiki bat; 

XX. mendeko bertsolari mitikoetakoa dudarik gabe; bere bertso estilo sakon eta lirikoagatik nabarmentzen da, baina bere emarian aurki daiteke bertso estilo klasiko eta zorrotzik, dialektika bizi askorik. Behar bada bizitzan ezagutu ez zuen estimua izan du bere bertso-emariak geroztik. Baxe Nabarreko hizkerak urrundu egiten zuen mendebaldeko bertsozale arruntetik, eta ez zuen behar adina errotzerik lortu bertsozale horren bihotzean. Geroztik ordea, askoren eredu eta erreferente izan da; 1967ko Txapelketa Nagusiko finaleko txistu-joaldi sonatuak muga jarri zuen (txapela Uztapiderekin jokatzeko bera hautatu zuen epaimahaiak Lazkao-Txiki kanpora utziz, eta entzulea txistuka hasi zitzaion bertsotan hasi orduko, minutu luzetako txistu-joaldia izan zen) : txistuak txalo bihurtu zituen eta entzulea, bertsozalea, betirako bereganatu. Bertso uzta paregabea utzi digu, bertso-jarrietan, Odolaren mintzoa askorentzat bertso jarriaren goia dena, nahiz bat-batean: Bat-bateko mirakulua izendatu du Xabier Amuritzak, eta izen horrekin bataiatu du Xalbadorren goratzarrez egokitu duen emanaldia (Xalbadorren bat-bateko bertsoz hornitua osoki). 2014an, Eneko Dorronsorok "Xalbador, izana eta izena' dokumentala zabaldu zuen, bere lau seme-alaben lekukotasunetan oinarriturik.

Sai arrea (Gyps fulvus

Bide gehiena mugarria jarraituz egiten da

Miru gorria (Milvus milvus)

Pagadi ederrak daude mendiaren bi magaletara

Lindus gainean, arratsalderako lainoa sartu zitzaigun
Gabiraia (Accipiter nisus)
Aurrekaldean dagoen gailurra da Laurigaña
Negu txirta (Anthus pratensis)
Laurigaña mendia
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe
Arratsaldean lainoa sartzean pagadiek itxura eder hau hartu zuten
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Lehen zatia pagadiez inguratuta egiten da

Miru gorri (Milvus milvus) bat mokoan suge bat duela
Atzekaldean ikusten den mendi inguruaren izena Sorogain da

Beste Orkatz (Capreolus capreolus) bat 
Laino azpian dagoen herria Donibane Loitzune da
Arrano beltza (Aquila chrysaetos) ikusteak beti eragiten du zirarra pixkat
Argazki honetan ikusten den bezala, ibilbide guzia gainez gain egiten da. Atzean dagoena mendia da Laurigaña.
Miru gorri (Milvus milvus) ugari pasa ziren egun osoan zehar
Lindus gailurretik ateratako argazkia
Erica sp

Atzeko mendiaren magalak Urepel herriaren gainekaldekoak dira
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe
Ibilbidean zeharkatu genuen beste pagadietako bat
Negu txirta (Anthus pratensis)
Pagadia
Aurrez aurre dagoen mendiaren izena Axistoi da
Sai arrea (Gyps fulvus
Sai arreak (Gyps fulvus) ardi bat jaten
Beste pagadi bat
Arrano sugejale (Circaetus gallicus) gaztea
Mendi magal guziak pagadiz inguratuta daude
Crocus nudiflorus- Basa azafrana
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Ulex europaeus- Otea
Zurtoin gazteak txikituta abereeen elikagaia izan daiteke. Garai batean baserritarrak sua egiteko erabiltzen zuten. Haziak toxikoak dira.
Ibilbidean behor dexentekin egin genuen topo
Maider mendiko bitxikeriak marrazten
Miru gorri (Milvus milvus) bat pagadi batean pausatuta


Sai arreen (Gyps fulvus) beste irudi bat 
Laurigaña gailurrean
Amona mantangorri (Coccinellidae)
Txilar (Erica sp) multzo bat atzean Luzaide inguruak
Laurigañako mendebaldeko aurpegia
Kareharri zuriek oso kontraste polita egiten dute berde koloreko goroldioen eta likenen ondoan. Kareharriak karbono dioxidoaren burbuilak isurtzen ditu. Ur geza eta itsasoko ur gehienek kaltzio karbonato disolbatua dute. Kareharri guztiak kaltzio karbonatoa itsas triku txikien eta koralen disoluzioan edo hezurduretan kristalizatzen denean sortzen dira. 
Kare harri zuri gehiago



GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...