viernes, 4 de agosto de 2017

LIZARRETA (537M),ARBIL (434M) GIPUZKOA (2017 uztailak 7)


Itziar- Arbil- Lizarreta-Itziar da oraingo honetan egin genuen ibilbidea. Itziar eta Lastur bailara erdibitzen dituen mendi tontor honetara joateko guk ondorengo ibilbide hau aukeratu genuen. Itziarko eliza ondotikan hasi eta Zabaleta gainera irten ginen, hemendikan Arriola auzorako bidexka jarraituz Pagatza baserriraino joateko, behin baserri honetara iritxitakoan Arbil mendia aurrez aurre aurkitu genuen, mendi tontor hau egin ondoren berriro buelta eman eta txangoari jarraituz Lizarreta mendiruntz jarraitzeko. Arbil mendia abeltzaintzarako jarduerak belardi haundi batean dauka bihurtua eta Lizarreta mendia berriz kare harriz osatutako mendi oso karstikoa da. Tontor ingurua baso mixto batek osatzen du non urritza, elorriak edo pago zuhaitzak diren bertan nagusi. Behin gailurra egin ondoren bueltan Zabaleta gaineko bidea hartu eta txangoaren hasierako bidearekin elkartu ginen berriro. Bidean zehar ikusi tako hegazti, tximeleta, zuhaitz zein landareen argazkiak dituzue jarraian.
Lizarreta mendia
Lizarreta tontorretik ateratako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago HEMEN sartuta
Arbil mendi inguruan oraindik ere pagadi txiki bat geratzen da
eta beraien artean paga-motz ederrak ere bai.
Pagatza baserriaren atzean dagoen mendia da Arbil
Arbil menda garoz osatutako muiño haundi bat da
Hegaztiak
Pitxartxar buru-beltz (Saxicola torquatus) arra
Pitxartxar buru-beltz (Saxicola torquatus) gaztea
Pitxartxar buru-beltz (Saxicola torquatus) gaztea
Enara arrunt (Hirundo rustica) gaztea
Enara arrunt (Hirundo rustica) heldua
Kaskabeltza (Parus mayor)
Antzandobi arrunt (Lanius collurio) emea
Antzandobi arrunt (Lanius collurio) arra
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Arrano Liztorjalea (Pernis apivorus)
 Birigarroa (Turdus philomelos)
Loreak
Maider lore txorta eder batekin
Umbelifera sp
Rubus ulmifolius
 Crocosmia crocosmiiflora
Campanula patula - ezkilalore
 Epilobium s.p.
Lythrum salicaria
Escabiosa s.p.
Txilarra-Erica vagans
Stachys officinalis
 Rosa pendulina


Txilarra (Erica cinerea)

Bidean zehar aurkitzen den bide gurutze bat
TXIMELETAK
Colias crocea
Pyronia tithonus
Lasiommata megera
Pieris napi emea
Pieris rapae emea
Maniola jurtina emea
Maniola jurtina emea
Maniola jurtina arra
Maniola jurtina arra
Lampides boeticus
Polyommatus icarus arra
Melanargia galathea
Melanargia galathea
Pararge aegeria
Pararge aegeria, hegoak gaizki dituelarik


Maniola jurtina emea
Aixako zuloko harizti txiki bat, Arbil inguruan zeuden beste pago bakarti batzuk eta Lizarreta tontor inguruko baso misto bat kenduta, beste inguru guzian, giza jardueraren ondorioz bertokoak ez diren pinu zein eukalitoak landatuta daude. 
Aixako zuloko irudi bat, haritza da nagusi hemen.
Hariztiaren beste irudi bat
Pagatza baserria eta Arriola arteko pinudian barrena igo genuen Arbil mendira.
Basoa eta zuhaitzak
Ez da hainbeste koniferoen, eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen . Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Hemen behean duzue horren irudietako bat.
Matarrasa metodoa erabiliz zuhaitza zein baso osoa txikitzen. Aixako zuloaren bestaldean geratzen den lurrazala da berau.
Pinuditik irten berritan garo zailekin egin genuen topo
Arbileko borda
Arbiletikan begiratuta Lasturko zuloko irudi politak ikusten dira
Eta nola ez bertako "larra-behiak" ere ikusi genituen inguruko larreetan
Pinudi erdietan agin espezieko zuhaitz banaka batzuek ere ikusi genituen
Eta Lizarreta tontorrera iritxi ahala Urritz espezieko zuhaitzak ere ugaritzen dijoaz
Bainan Lizarreta mendiaren izenak berak dion bezala, irudian ikusten den Lizar zuhaitzak ere ugariago izango ziren inguru honetan noiz bait.
Lizarreta tontorrera iritxi aurreko bidexka oso da polita
Pinudi erdian argi printzaren bat sartzen bada indarrarekin hasten dira berez bertakoak lirateken garo, gorosti, lahar eta abarrak. Beheko irudian duzue gorosti horietako bat
Gorostia (Ilex aquifolium)
Karraskila (Rhamnus alaternus)
Zabaleta gainetik zein Itziartik  itsasoa ederki ikusten da, 
Inguruko larreetan graminia ugari izegoen
INTSEKTUAK
(Coleopteroak) kakalerdoak
Coccinellidae - Amona mantangorri
Urteko lehen onddo (Bolettus sp)parea ere ikusi genuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...