lunes, 25 de abril de 2022

Belagoako basakatuak (Felis silvestris) 2022ko martxoan

Negua azken hatsa ematen ari denean, zuhaitzak biluzik daudenean oraindik eta tontorrak elurrez estalita jarraitzen duten bitartean, martxoa eta apirila artean, neguko egun hotz eta luzeei aurre egin ondoren, udaberriko lehenengo eguzki printza goxoak aprobetxatuz, neguan eduki duten baliabide eskasiari aurre egiteko, basakatuek (Felis silvestris) masiboki elikatzeko aukera aprobetxatzen dute. Hori dela eta, Belagoa aldean basakaturen bat ikusteko aitzakian txango bat egitea pentsatu genuen. Urte luzez ikusteko irrikan egon ondoren, azkenean bat baino gehiagokin topo egin genuen. Behekaldeko sarreratxo honetan dituzue bertan ateratako irudi batzuk. Oso mehatxatutako espezie bat izanik, oraingo honetan ez dut ibilbidearen leku zehatsik eman nahi izan.

Neguko euri eta elurrek goxatutako belardien lurrazpia oso aberatsa suertatzen da eta sator arratoiek (Arvicola scherman) bezalako karraskariek euren zuloak zulatzen dituzte lur azpian. Sagutxo hau, Microtus generoko satortxoekin batera, basakatuaren harrapakin nagusiak izan oi dira. 

Negu partean, basakatuek larru eta ile bolumena haunditzean itxura zoragarria hartzen dute. Eta negu aurretik zein ondoren, karraskari txiki hauek masiboki jaten dituzten garaiotan beraien bolumena ere asko haunditu eta ederragoak izaten dira.

Basakatuarekiko nik beti izan dut miresmen berezi bat, agian Euskal herrian dagoen felino basati bakarra delako.  Katamotza (Linx linx) ere izango zen garai batean bainan gaur egun desagertua dago gure inguruetatik.

Neguan 20cm tik gora elurtutako zelaiak ez dituzke oso gogoko. Hori dela eta basakatuak migrazio txikiak egiten dituzte, elur gutxiago zein tenperatura goxoago dauden haranetara jeisten dira babes bila, baina beti ere 800 m ingurutik gora, bibliografiak hala dio behintzat. 

Hala ere badirudi neguko baldintza gogor hauek  funtsezkoak direla basakatuen presentziarako. Esaterako, neguan elur kopuru haundia duten larreak, basakatuak oso gogoko dituela dirudi. Udaberrian elur-ura urtzen ari den neurrian, lur azpiko sustratuetan ur biltegi moduko bat osatzen da eta aldi berean basakatuen biziiraupenerako hain beharrezkoak diren karraskarien habitat ezin hobea sortzen da. 

Neguko garai latzei aurre egiteko mendiko borda bakartiak bilatzen dituzte, elurte luzeetan eta neguko euriteetan, une zailak izaten dira euren bizi iraupenerako. Hotzak eta hezetasunak, beraien gorputzaren tenperatura jaitsi egiten du, eta une horretan  energia erreserbak baxuak badira, baliteke gorputzeko beroa sortzeko nahikoa ez izatea eta bizi-irauteko arazoak izatea. Belagoan ikusi genituen ale bat edo beste ere borda batzuen inguruetan ikusi genituen.

Neguaren bukaera edo martxoa basakatuak ikusteko garai erabakigarria izatearen beste arrazoi bat, estaltze garaia delako da. Estaltze garaiak udaberrira arte iraun dezakeen arren, oro har, jarduerarik handiena urtarrila eta martxoa bitartean izaten dute.

Basakatuak, oro har, beste felino gehienak bezala (lehoiak izan ezik), animalia bakartiak dira. Eta hainbat basakatu elkar-eraginean ikusteko aukerak asko ugaltzen dira garai hauetan. Ar baten lurraldeak, berak estaltzen dituen hainbat emeren ingurunea hartzen du bere baitan. Eta bere baitan dagoen lurraldera sartzen diren beste arrak kanporatu egiten ditu. Bere lurraldeen mugak gorotz, gernu edo usain marken bidez markatzen dituelarik.

Ingurune basati hauen aniztasun biologiko haundiaren ondorioz, ohikoa izaten da ingurune berdinean bertan bizi diren beste animaliekin ere topo egitea, azeriekin, katagorriekin, oreinekin edo horkatzekin esaterako.

Urte sasoi hauetan mendian barneratzean sentitzen den bakardade sentsazioak ez du ezer ikusirik uda garaiko kilker edo zigarra doinuekin. 

Oraingo honetan, Belagoa aldean egindako egun osoko ibilbide zirkular honetan bitxikeria ugari ikusi genituen. Larre batzuetatik barrena, Izei baso batera iritxi ginen eta altura irabazi bezala pagadiak gailendu zitzaizkigun. Errekastoetako ur maila ere asko hazita zegoen, hori dela eta urjauzi bikainak ikusteko parada ere izan genuen. Garai bakarti hauetan, ixiltasuna entzuteraino iristen zera. Zozo edo Garastarroaren kantu bakartiren batek edo urjauziren batek ixiltasun hori urratzen duen arte. Beste alde batetik, neguan hibernazioan egondako kata gorri, marmota, erlastar, muxar, igel eta abarrak  poliki poliki bere lozorrotik irten eta aktibatzen hasten dira. Beheko argazki hauetako batzuk dira horien lekuko.

Azeria (Vulpes vulpes)
Azeria (Vulpes vulpes)
Azeria (Vulpes vulpes)
Oreinak (Cervus elaphus)
Afrikatik iritxi berria den sai zuria (Neophron percnopterus)
Katagorria (Sciurus vulgaris)
Orkatza (Capreolus capreolus)

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...