martes, 29 de diciembre de 2020

BIZKARZE (1657M), ODEIZUGAÑA (1613) ZUBEROA (2020 uztailak 31)


Bizkarze eta Odeizugaiña mendiak Iratiko txaletak (Bagargia) eta Orhi mendiaren artean aurkitzen diren bi gailur esanguratsiuenak dira. Hego aldean Iratiko baso haundia dute eta iparraldean Zuberoako Larraiñe herrixka.  Bi mendien artean Ibarrondoa deituriko sakonera bat dago eta bertako larreak aberez beterik daude. Ingurune honetan artzantza da nagusi eta horren lekuko ibilbidean zehar gurutzatu genituen ardi txabola ugariak dira.  Artzantzaz gain, ingurune hau hegazti migratzaileak behatzeko leku ezin hobea da, Europa iparraldetik hegoalderako bidean pirineoak gurutzatu beharrean aurkitzen dira hegazti asko eta ingurune honetatik igarotzen dira gehienak. Pirineotan ekialderago joanda, Orhi bezalako 2000m tik gora neurtzen duten mendi garaiak lerrokatzen dira eta hegaztiek albo batera uzten dituzte mendi garai hauek Bizkarze edo Odeizugaña medi bajuxeagoen gainetik errazago igarotzeko. Hori dela eta migrazoi garaian Uztaila bukaeratik azaro aldera arte, Odeizugaiña aurrean dagoen Organbidexka (Iratiko txaletak) gainean ornitologo asko elkartzen dira hegaztien migrazioaz gozatzeko. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeria batzuk

Odeizugaña gailurrean, atzean Orhi mendia ikusten dela

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta
Bizkartze gailurretik grabatutako irudiak
Organbidexka gainean txorizaleak hegaztiak behatzen
Bizkartze gailurra

Hegaztiak

Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatza (Buteo buteo)
Organbidexka inguruneko beste irudi bat
Belatz gorria  (Falco tinnunculus)
Arrano sugezalea (Circaetus gallicus)
Arrano sugezalea (Circaetus gallicus)
Atzean ezkerretara Bizkartze gaina ikusten da eta eskubitakoa Odeizugaña da
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Argioilarra (Upupa epops)
Larrañe herrixkatik Iratiko txaletetara dijoan errepidea
Garaztarroa (Turdus viscivorus)
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Mendi txirta gaztea (Anthus spinoletta)
Mendi txirta (Anthus spinoletta)
Abere askorekin egin genuen topo ibilbide guzian
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Orhi mendia aurrez aurre izan genuen ibilbide guzian zehar
Erroia  (Corvus corax)
Erroia  (Corvus corax) bat Miru gorria (Milvus milvus) segika duela
Erroiak  (Corvus corax)
Erroia  (Corvus corax)
Bizkartze gainetik Odeizugaña begiratuz
Sobeltzak (Apus apus)
Miru beltza (Milvus migrans)
Larre zabalen artean, Ibarroandoa inguruan errekaxto honekin egin genuen topo.

Landareak

Sedum sp
Cirsium acaulon
Askari lore (Merendera montana)
Ezkerreta dagoen tontorra Orhi da eta erdikoa Bizkartze
Campanula sp
Eguzki lorea (Carlina acaulis)
Sedum sp
Eryngium bourgati
Erica sp

Bizkartze mendi gailurretik hegoaldera dagoen ingurunean Irati ohian ederra dago kokatua

Erebia sp

Sugandila iberiarra (Podarcis iberica)
Ahabia  (Vaccinium myrtillus)
Matxinsaltoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...