domingo, 17 de junio de 2018

ERLO (1026M) GIPUZKOA (2018 ekinak 3)


Izarraitz mendilerroko puntarik garaiena da berau. Oraingo honetan Aittola gaiñetik (Madarixa-Azkoitia) hasi genuen txangoa, bertan dagoen aparkalekutik aurrez aurre ikusten da Erlo eta alertzez osatutako baso baten barrena pista zabal bat irtetzen da aparkalekutik eta bera jarraituz Zamaleku izeneko leporaino irtetzen zera. Gain honetako larreei jarraituz Xoxoteraino joaten zera gero handikan zuzen zuzen, galbiderik gabe Erlo tontorrera iritxi arte. Oso ibilbide lasaia da eta familian egiteko modukoa. Ibilbide osoan zehar elurzuloak, artzain bordak , landare, hegazti zein ingurune karstikoak izan genituen bide lagun. Behekaldeko argazki hauek dituzue horren lekuko.
Erlo tontorra
Erlo tontorretik hartutako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Xoxote inguruko elurzuloaren irudia. Kupula batez estalita dagoen elurzulo bitxia da, non neguan eroritako elurra biltzen den hilabete beroetan erabiltzeko. Hegoaldera begira dagoen elurzuloa da eta hau da oso egokia elurra kontserbatu ahal izateko.

Erlo bidean zehar artzain txabola dexente ikusi genituen.

Alertzez (Larix) osatutako baso baten barna Erlorako bidean.

Altura hartu aurretik basoan egiten da ibilbide gehiena

Elorri zuriak (Crataegus monogynazoragarriak zeuden.

Hostazuriak (Sorbus aria) ziren beste zuhaitzen artean loretan bilatu genituenak

Lore zuri zuriak irtetzen zaizkio zuhaitz eder honi

San inaxio ren estatua haundi bat dago Xoxoten Azpeiti aldera begira
Landareak

Phyteuma orbiculare

Muki belarra-Pinguicula grandiflora

Erinus alpinus-Siempreniña

Carduus sp

Aquilegia sp-Aguileña


Medicagoo lupina

Xoxotetik Erlo gailurra horrela ikusten da.


Saxifraga paniculata
Saxifraga paniculata;Kasu hontan lorerik gabe
Heliamthenum 


Garoa (Pteridophyta) 

Linaria propinqua

Xoxoten Ernio, Gazume eta Pagoeta mendiak aurrez aurre direla

Erlo tontorrera iritxi aurreko azkenoko malda

Tximeletak

Vanessa cardui
Lasiommata maera
Izki izeneko iturria, basotikan irten eta goiko larreetan sartu bezain segidan aurkituko degu bidearen alboan
Izki iturri aurreko larreak
Hegaztiak
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Miru beltza (Milvus migrans)
Pintzana (Fringilla coelebs)

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Sai arrea (Gyps fulvus)
Erlo gailur ondoraino dagoen pista aprobetxatuz kotxez igotzen dira bertaraino, bai ganadu zaleak zein beraien lagunak. Babestutako ingurunetan horrelako pistak egitearen ondorioak dira horiek.
Erlo kotxerik gabeko gunea zela uste genuen. 


Beste borda batzuk

Xoxote inguruko larreetan ganadu dexente zebilen

Erlo gailurretik ateratako beste irudi batzuk, argazki hauetan ikusten den bezala, eta Euskal herriko beste mendi gehienak bezala hauek ere kareharriz osatuta daude. Pasaia karstikoaren elementu nagusia da barau. Bere ezaugarri nagusi bezala oso arroka sendoa izatea da eta ondorioz arrakaletan hausten da tolestu beharrean.
Erlok bi tontor ditu eta hau ekialdekoa da.

Kareharriz osatutako inguru harritsua nagusitzen da Erlo gailurrean

Liken honen kolorea benetan deigarria zen
Zestoa herri aldera eta ipar ekialdera begira dagoen gurutze haundia da hau
Beste txabola eta antena ugari ere bada gailur inguruan


Barraskiloa (Gasteropodoa..)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...