Mendi hau igotzeko bide lagun, amona Loli eta Haizea alaba izan genituen oraingo honetan, Euskal herriko ehun mendiak igotzeko ideia Aitor aitonaren eskutik etorri zitzaigun. Bere garaian, gaur baino askoz baliabide gutxiago zeuden garaian Aitorrek Euskal herriko 100 mendi egin zituen bost urtetan, urtero gutxienez 20 mendi igoaz. Eta gure ideia balentria hura errepikatzea izan da. Hori dela eta, gure zeregin honetan, amona Lolik ere gutxienez mendi gailur bat igo behar zuela pentsatu genuen eta hala izan da. Horretarako Altzaniako mendi zerran dagoen Txurruko punta gailurra aukeratu genuen. Otzaurteko gaina eta San Adriango pasabide artean dagoen Beunda gainetik hasi genuenn gure ibilbidea.
Oso iibilbide lasaia da, ekialdera dauden larre zabalak jarraituz, Unamendi gainera lehenbizi eta Ultzama deituriko zabalune batera gero iristen zera.
Txurruko gainetik grabatutako irudiak
Hemendik aurrez aurre ikusten da Txurruko punta eta kilometro bateko aldapatxoa igo ondoren gailurrera iristen zera. Gailurretik dauden bistak oso ederrak dira. Txurruko punta errekaxtoz inguratutako mendi bat da eta erreka horietako urak askotan Txurruko gailurraren hegoaldeko magalean aurkitzen den Urdalur urtegira doaz. Mendebaldera begiratuta berriz, Aratz eta Aizkorriko mendizerra ederra aurkitzen da aurrez aurre.
Mendi buelta hau bukatu ondoren, arratsalde pasa, hiru bat kilometroetara dagoan San Adrian pasabidea bixitatzeko aprobetxatu genuen, Loli eta Aitor Ordizi zein Itsasondokoak izanik, ingurune haietan, orain dela 60 bat urte, beraien gazte garaietan izan zituen pasarteetaz gogoratzeko balio izan zion.
Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri asko.
Sorginorratza (Cordulegaster diastatops)
Lursagu gorria (Clethrionomys glareolus)
HEGAZTIAK
Maniola jurtina hegoak itxita
Lirio tximeleta (Iphiclides feisthamelii)
Landareak
















No hay comentarios:
Publicar un comentario