sábado, 14 de octubre de 2023

ITURRUBURUA (1585M) BELAGOA-NAFARROA (2023 uztaila 17)


Udako bero aldietan errekaxto hauek arnasgune paregabeak dira

Maze izeneko baso gainekaldean dagoen Patxi bordatik hasi genuen ibilbidea. Txamantxoia mendiaren hego aurpegian dagoena. Hasiera puntura kotxez iristeko baimena behar da, aurrez Erronkariko turismo bulegora deitu behar izaten da baimena lortzeko. Bordaren aurrean kotxea aparkatu ondoren ibilbideari hasiera eman genion. Ibilbidea baso batean  barneratzen da eta Uturruburu gailurrera iritxi arte ez zera baso barnetikan ateratzen. Uturruburu Belabartze bailara eta Maze gaina artean aurkitzen da. Gailurra mendiko belardi baten erdian aurkitzen da eta bertatik Nafar pirineotako gailur asko aurrez aurre ikusten dira.

Gailurretik grabatutako irudiak

Basa katua (Felis silvestris)

Maider gailurrean adarra jotzen
Hasieran izei haundi batzuekin egiten da topo (Abies alba), jarraian, zuhaitz-geruza baxuagoa diren pago artean galtzeko (Fagus sylvatica), zeinak baso guzia estaltzen duten, geruza horretan zumar batzuk (Ulmus glabra) eta haginak (Taxus baccata) ere tartekatzen dira. Ohianpean, itzal azpian berriz  izei gazteek, gorostiek (Ilex aquifolium), zenbait otso lizar (Sorbus...), hosto zabaleko sahatsak (Salix capraea) edo pago gazteen formazioek osatzen dute.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Ibilbidean zehar basabizitzaren arrastoak non nahi ikusi edo entzuten dira. Besteak beste, basurde (Sus scrofa), lepahoria (Martes martes) edo okil beltzaren (Dryocopus martius) reklamoak.

Zapelatza (Buteo buteo)

Okil beltza (Dryocopus martius)

Inguru oso basatia da
Zapelatza (Buteo buteo) harrapatu berri duen suge bat jaten
Baso osasuntsu batean zuhaitz hilak egon behar dute lurrean. Zuhaitz hilek edozein zuhaitz bizidunek adina bizitza gehiago du. Naturan ez dago alferrik galtzea bezalakorik. Hiltzen den guztia ekosistema bihurtzen da berehala, hildako enborrak bost izarreko hotel bat bezalakoak dira, ez du diskriminaziorik egiten ostatu-hartzaileen artean. Lurra ongarritzeaz gain hainbat eta hainbat izaki elikatu edo etxeratzen dituelako,xagu, xamorro, suge eta abar luze bat. 
Azeri arrunta (Vulpes vulpes)
Ohianpean, itzal azpian izei gazteek datoz
Pagausoa (Columba palumbus)
kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen
Oreinaren  kaka arrastoak (Cervus elaphus)
Txamantxoia bizkar aldean dela
Pagadi hauetan galtzea bezalakorik ez dago
Kaka arrastoa
Azeriaren kaka arrastoak ematen dute  (Vulpes vulpes)
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Oreinaren  kaka arrastoak (Cervus elaphus)
Mustelido baten kaka arrastoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...