Nafarroa eta Gipuzkoa artean kokatua dagoen mendi zoragarri hau Aralar mendikateko gailurrik esanguratsuenetako bat da. Iparraldetik begiratuta, Araitz bailaratik, kare harriz osatutako horma ikusgarri batzuk ditu. Behin goikaldera iritxitakoan, Artubi gailurra eta Balerdi gailurraren artean kresterio moduko bat igaro behar da, non tramo aereo horretan kontu haundiz ibili behar den eguraldi euritsu edo haizetsua izaten den egunetan. Amezketatik abiatzean, Arritzaga erreka jarraituz Anduitz bordara iristen zera eta ondoren minetako refugiora iristeko.
Balerdi aldetik txindokira begira
Hemendik gora hasten dira maldarik gogorrenak, zuzen zuzen astunalde pasabidera iritxi arte. Behin honera iritxita Artubi eta Balerdi gailurrak kateatzeko. Gelditu gabe lau bat orduan egiten den ibilbidea da. Lehen bizi baso misto baten barnean egiten da eta altura irabazi ahala abeltzantzarako egokituta dauden larre zabal batzuek jarraituz gailurreraino iritxiko zera. Ibilbidearen azken zatian abereen presentzia haundia da.
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Balerdi gailurretik grabatutako irudiak
Artubi gailurra
Artubi gailurretik Balerdi gailurrerako bidean
Ibilbidearen hasieran Arritzaga erreka pasatzen da
Minetako zuloa eta Etitzegi borda aurrez aurre degula
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Arritzaga erreka igarotzeko zubia
Sai arrea (Gyps fulvus)
Minetara gerturatzen
Miru gorria (Milvus milvus)
Ibilbidearen lehen zatia baso misto baten barnean egiten da non urritza izan arren nagusi, haritza, lizarra, astigarra, zumarra edo pagoaren presentzia ohikoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario