domingo, 18 de noviembre de 2018

PUTTARRI-ARALAR (1299M) NAFARROA (2018-irailak30)



Irail bukaera aldera Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen Aralar mendilerrora, Igaratzako historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatu bat antolatu zuten Lizarrustiko aterpetxeak, EHU ko Josean Mujikaren gidaritzapean. Hori jakinik bi aldiz pentsatu gabe gu ere apuntatu egin ginen.Ibilaldia gure neurrira antolatu genuen, lehen bizi taldekideekin batera Lizarruztiko parke etxetik irten ginen, Laredoko urtegia igaro eta Eneriotik barrena Igaratzan bukatzeko. 

Taldekideekin Laredoko urtegira bidean

Taldekideekin Lizarrustitikan irten berritan

  

Igaratzan Josean Mujika zain genuen, inguru horretan azken urteotan egindako indusketen berri emateko. Honek Neolitikotik hasi eta erromatar garaira arteko gizakiaren presentzia nolakoa izan zen Aralarren laburbildu zigun. Aho zabalik geratu ginen Josean Mujikaren azalpen interesgarriekin ( jarraian duzue egun hortako laburpen txiki bat). Behin honen esanak entzunda Puttarri mendia kateatuaz ibilaldi zirkular bat egin genuen berriro Lizarruztin bukatzeko. 



Puttarriko gailurra egin ondoren pozik




Puttarri mendia Igaratzatik datorren bidetik begiratuta

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

JOSEAN MUJIKAK IGARATZA INGURUAN EMAN ZIZKIGUN AZALPENEN LABURPEN TXIKI BAT

Josean Mujikak zioen Aralarko lehen biztanleak nomada ehiztari eta biltzaileak izango zirela, eta nomadak izanik denboraren arabehera kultura oso desberdinetakoak izango zirela seguruenik. Baina glaziarizazioaren ondoren Neolitiko garaian, klima-aldaketa handia gertatu zen, eta horren ondorioz, ehiza gutxitu ahala animalia basatiak etxekotzen hasi ziren. Aralarren ere garai haietan beraien ganaduen beharrak asetzera bideratuta egongo zirela uste du Josean Mujikak, bainan beti ere neguan altura gutxiogoko inguruetara jaitsiaz berriro, Aralarren negua gogorra izango zelako, eta ohitura horiek orain arte mantendu direla zioen. Abereetaz dionean, ez da bakarrik ardiez ari, baizik eta lehenbizi zerri edo behiak izango zirela ugariago zioen eta azkenaldira larreak ugaritu ahala ardiak ugaritu zirela. Bainan Aralar bere horretan utzi ezgero, pagadira joko zukeela eta orain dela mende gutxirarte hala izango zela. Beraz orain gutxi arte basoa izan bazen, ardiak oso mutur finekoa dela kontuan hartuaz, ez lukeela lojikarik basoa gailentzen zen ingurune batean ardi asko izatea. Horregatik behi edo zerriak gehiago izango zirela uste dute. Igaratza ondoan dagoen Beaskinarte eta Aiatzio inguruan, biztanle hauek utzitako aire zabaleko aztarnategiak (Hilobiratzeko monumentuak) eta beraien bizi tokiak izango liratekeenak  erakutsi zizkigun Josean Mujikak. Era horretan lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe  ulertzen laguntzeko eta bereziki berriki aurkitu direnak ezagutzeko balio izan zigun irteerak. 


Josean Mujika Igaratzako orain dela 3000 bat urteko harrespil batei buruzko azalpenak ematen. 


Brontze eta burdin aroan arteko hilobi mota berezi bat zela zioen. Hemen erraustu ondoren lurperatu egiten zituzten, batzuetan ikatz pixka batekin batera gorputza erreaz edo bestela ontzi batzuen barruan hautsa sartuaz. 


Josean Mujika Igaratzako Iruinarri, Triku harri edo mugaharri bat izan zitekenei buruzko azalpenak emanez. 


Orain dela 5000 urte inguru zutitutakoa zela zioen eta orain duela gutxi arte lurrean etzanda bazegoen ere orain zutik jartzea lortu dute.


Igaratzako Sarobeak eta bertako izenen jatorriak ederki esplikatu zizkigun Joxe Mujikarekin batera etorri zen lagunak. Artzainaren ohiko txabola eta bere inguruan osatzen zuten multzoari deitzen zioten sarobea; Besteak beste urritzez hesitutako gaztategiak, baratza eta bertako lanabesak gordetzeko bordatxoak, ardiak jezteko guneak, oilotegiak edo Gausareak (Lizarrez inguratutako itxiturari) osatzen zuten multzo hori.  
Duela 6000 urte inguru hilobiak egiteko harriz osatutako trikuarriak edo harrespilak (bideo hontakoa trikuharria da) erabili zituzten Aralarko abeltzainak beraien gorpuak lurperatzeko. Bainan beti ere gorputz kopuru txikia bilatu izan dituzte lurperatuta eta horrek eraman ditu inguru honetan urte osoan ez zirela biziko jakitera. Era berean ume, emakume eta helduen hezur oso gutxi bilatu dituzte eta horrek eraman ditu pentsatzera ganadu zaintzarako zein beraien lurraldeak babesteko gazteak eta indartsuenak autatzen zituztela inguru horietan egoteko, zeren garai hartan orain ez bezala pentsatzen dute talde egituretan funtzionatuko zutela, familietan baino gehiago. 
Aralarko aintzinako abeltzainen Neolito ondorengo kalkolito garaiko bizi tokiak, kristo aurreko 2000 urte ingurukoak direla pentsatsen da. Joxe Antonio Mujikak zioen oso garrantzi haundiko aurkikuntza zela. Aurkikuntza hauen arazoa zera  da, etxalde hauek harri gutxi batzuk izan arren, gehien bat egurrezko egituraz osatutako etxaldeak izaten zirela eta ondorioz kontserbatzeko ere oso zaila izaten dela. Bertan besteak beste ikatz ugari, suharri edo aizkora leundu bat aurkitu zituzten. Azken aldian inguru honetan egindako indusketek utzi dituzte agerian aztarna berri hauek. 


Taldekideekin, Eneriotik gora. Ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago dituzue jarraian.

Hegaztiak



Negu txirta (Anthus pratensis)




Miru gorria (Milvus milvus)


Enerio eta Igaratza arteko azken aldapei aurre egiten


Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)


Aralarko larreetan barrena


Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)


Puttarri paretik hasi eta Lizarrusti bitartean pagadian sartuta egiten da ibilbide ia guzia


Zuhaitz hilak bizirik daudenen baino bizi gehiago izaten dute. Intsektu, hegazti, mamifero txiki eta abarrez osatutako komunitate bat bizi da bere baitan eta behar beharrezkoak izaten dira baso osasuntsu baten egituran. Iruditako hau Puttarri eta Igaratza arteko bidean gurutzatu genuen.

Tximeletak

Pieris napi

Igaratzako bidegurutzea

Igaratzako aterpetxea dagoen ingurua

Colias Crocea


Putterri eta Lizarruzti arteko pagadietan barrena ateratako irudiak, inguru honetan osasuntsu mantentzen dira pagadiak


Txarrantxa jarri ezean Aralarren bazkatzen ari diren neurri gabeko abere kopuruak ez du ezer hazten uzten. Goiko argazki hau da horren lekuko, non basoa sortu aurretik otea datorren indarrarekin, baso baterako trantsizio garbia izango litzateke egoera hau. Abererik sartu ez dadin lehenbizi otea irtetzen da eta bere erdian irtengo diren zuhaitzak haztean bere itzalarekin oteak desagertu egingo lirateke. 


LOREAK

Crocus nudiflorus

Igaratzatik Puttarrirako bidean

Kamamila nobile

Puttarriko gailurrera iristeko, kobazulo moduko zirrikitu batetik barrena pasa ginen

Pasadizoaren beste irudi bat

Puttarri gailur ingurua oso inguru karstikoa da eta pago, goroldio zein harrokaz osatutako mosaiko bat dago marrastuta


Aralar bizirik nahi degu!!  

Aralarren pisten asunto hauekin gertatzen ari dena penagarria da, Gipuzkoar guziontzat ahalako arnasgune den inguru auskor batean bueltarik ez duen horrelako ebaki bat irikitzeak min haundia ematen du. 


Enerio eta Igaratza artean dagoen artzai bordeetako bat duzue hau.


Igaratzako aterpetxea oso txukun bilatu genuen, oroitzapen ederrak etorri zitzaizkigun hemendik igarotzean. Majina bat gau igarotakoak gera bertan, gure lehenbiziko mendiko irteren kabi izan zen.



Enerioko iturri baten paretik ere pasa ginen

Agiñak (Taxus...) ere inguru heze eta kareharriz osatutako lursailak ditu gogoko eta Aralar bezalako mendia leku ezin hobea du horretarako (Agiña gisarajoa elorri zuriak eztaltzen du ia) Beste ezaugarri batzuen artean, egur gogorra duelako zurgintzan oso estimatua da bainan oso geldo hazten denez, altuera pixkateko zuhaitzak oso gutxi ikusten dira. Pozoitsua delako ere ezaguna da, landarearen ia zati gehienak alkaloide toxikoetan aberatsak direlako eta jan ezgero hilgarria izan litekeelako 

Ibilbideko beste hune bat

Sarreratxo honekin bukatzeko eskerrak eman nahi genizkieke horrelako egun eder bat igarotzen lagundu gintuzuen Lizarrustiko parketxe, Josean Mujika zein txangora etorritako bidelagun guztiei. Beste bat arte denoi!

sábado, 3 de noviembre de 2018

ANBOTO (1331M) BIZKAIA (2018- irailak 28)


Anboto majia eta kondairaz beteriko mendi zoragarri bat da, euskal mitolojiak dio Anbotoko Mari sorgina euskal herriko hainbat menditan bizi zela, Anbotoz gain Txindoki, Aralar, Aizkorri, Mondarrainen edo Murumendin kasu. Marik 7 urtetik 7 urtera mendiz aldatzen omen da, Anbototik hasi eta mendi batzuetan zehar ibili ondoren berriro Anbotora itzultzen delarik. Mari Sugar izeneko suge batekin  ezkondu omen zen eta hortik datoz Sugar edo Sugoi bezalako izenak. Bi seme alaba ere ba omen zituen eta beraien izenak Atarrabi ona zena eta Mikelats gaiztoa zena. Beraz, mendi hau kondaira mordo baten jabe da eta Euskal herritarrentzat miresmen berezi bat duena.
Gure ibilbidea Arrazola herrixkatik hasi genuen eta Anboto mendiari begira jartzean ematen du gainera erori behar zaizula.  Kilometro oso gutxitan, mila metroko desnibelari egin behar izan genion aurre eta hori dela eta aldapa oso itoa egiten da.  Lehen partea artadi eta pinudi batzuen barrena egiten dira bainan segidan basoa utzi eta Zubaletako larreetara jotzeko, hemen 600 bat metroko aldapa bertikal batei egin behar zaio aurre, frailea izeneko tontorra ezkerretara utzi eta kareharriz bakarrik osatutako gain karstiko batera iritxi arte, hemendik Anboto gailurra gertu geratzen da. Behin tontorra eginda hegoaldera jo genuen Zabalaundi aldera, hemen ere aldapa gogorra dago bainan aurrera egin genuen nola edo ahala. Behin Zabalaundira iristean Andasto mendi ondotikan Arrazola herrixkara galbiderik gabe iristeko. Ibilbide exijentea izan arren oso ederra iruditu zitzaigun, behekaldean dituzue ibilbideari buruzko xehetasun gehiago.

Anboto mendia Arrazolatik begiratuta

Anboto mendia Udalaitzetik begiratuta

Anboto gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta


Gailurra egin eta gero indarberritzen

Anboto mendia Andasto aldetikan begiratuta

Elorri zuriak (Crataegus monogyna) bere fruitu gorriarekin elegante zeuden, atzean ikusten den harkaitz hura Andasto mendikoa da
Zuhaitz honek udaberriko lore zuriak eta udazkeneko fruitu gorriekin asko apaintzen dute ingurua

HEGAZTIAK

Sai arrea (Gyps fulvus)



Sai arre (Gyps fulvus) ugarik kumatzen dute inguruko hormetan 

Sai arrea (Gyps fulvus)


Belatxinga moko hori (Pyrrhocorax graculus) ugari zebiltzan Anboto goi aldeko Hostazuri (Sorbus aria) zuhaitzetako fruituak jaten. Zuhaitz hau asko guztatzen zait neri, Hostoaren azpia zuri kolorekoa duelako, egitura horrek itxura oso berezia ematen dio. Udazkenean berriz gorri koloreko fruituz betetzen delako ere bai. Gure mendietako altitude ertaina duten mendi gehienetan agertzen da eta asko apaintzen du ingurua.

Oraingo honetan Belatxinga mokohoriak irudiekin grabatuta

Belatxinga moko horiak (Pyrrhocorax graculus)


Belatxinga moko hori (Pyrrhocorax graculus) ugari zebiltzan mendi gailurrean ere

Belatxinga moko hori (Pyrrhocorax graculus
Ibilbidean zehar gurutzatu genuen errekaxtoetako bat

Mendi tuntunak (Prunella collaris) ere mendi gailurretako ohiko bixitariak izaten ditugu

Mendi tuntuna (Prunella collaris)

Mendi tuntuna (Prunella collaris)

Mendian behera hastear

Anboto gailurretik hegoalderako bidea hartu genuenean bildurtzeko moduko horma zahar batekin egin genuen topo. Nola ahala aurrera egin genuen bainan bertigoa dutenen pertsonentzat ez da gomendagarria.

Gailurretik beheruntz hasi ginen gunea


Buztanluzea (Aegithalos caudatus) Ibilbidearen lehen zatian baso itxi baten barrena ibili ginen eta Buztanluze talde politekin egin genuen topo. 

Buztanluzea (Aegithalos caudatus
Buztanluzea (Aegithalos caudatus
Buztanluzea (Aegithalos caudatus


Zabalhaunditik gailurrera ateratako argazkia


Anboto gailurretik Zabalaundirako bidean ateratako beste irudi batzuk, irudietan ikusten den bezala oso inguru harritsua da

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)

Harriakin egindako itxitura berezia ikusi genuen Zubaletan

Isats gorriak (Phoenicurus ochruros) oso gustokoak izaten ditu harkaitzez osatutako inguruak

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)


Anboto gailurrean bilatu genituen bistak ezin hobeak ziren

TXIMELETAK

Lasiommata megera

Anbotoko gailurraren beste ikuspegi bat

Pararge aegeria arra

Pararge aegeria arra


Anbotoko azkeneko aldapa gogorrai aurre egiten

Horma sugandila (Podarcis muralis)  Sugandila iberiarren antz haundia du baina sendoagoa da eta Anboto hegoaldeko hormetan sugandila honen presentzia oso ugaria da.  

Horma sugandila (Podarcis muralis)  

Bukaeran Arrazola herrira iritxi aurretik pagadi hauetan barrena dijoa bidea

Horma sugandila (Podarcis muralis)

Horma sugandila (Podarcis muralis)  

Inguru oso karstikoa izanik gailur ingurua era bat harkaitz hormez osatuta dago

LOREAK

Menta belarra  (Mentha piperita)

Centaurea jacea

Anbototik jeisten ari ginela, monumentu hau ikusten da urrutira. Berau Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 3 probintziak bat egiten duten elkargune bat da eta Anboto eta Udalaitz artean kokatzen da. Euskal Herriko Mendi Elkartearen enkarguz mendigoizale desagertuaren monumentua da eta 50 eko amarkadan eraikitako monumentua da.
Crocus nudiflorus

Mentha aquatica


Kareharriz osatutako gain haundi batek osatzen du Anboto mendia 

Cernuella virgata

Arrazola herritikan eman genion gure hasiera zein bukaera gure txangoari

Arrazola herriko iturri bat

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...