jueves, 19 de febrero de 2026

MOSCADERO(1180M) UNGINO (1099M) ESKUTXI (1185M) ARO (1133M) SIERRA SALVADA / GOROBEL - ARABA (2025 abenduak 12 / 2026 urtarrilak 20)


Gorobel mendilerroa karst-aren laborategi natural bat da. Uraren eraginez Kareharrizko eremuak zulatu eta moldatu dira milaka urtez, eta horren ondorioz kobazulo, leize eta galeria ugari sortu dira bertan.

Mendi hauek ez dira altueragatik nabarmentzen, baizik eta kareharrizko eremu karstiko zabalagatik. Mendi gainaldeetan sortzen diren lautada harritsu zabalek eta gailur ertzetako amildegi ikusgarriek paisaia berezi eta bakarra osatzen dute.

Ungino, Eskutxi eta Moscadero tontorrek osatzen duten mendilerroak badu bereizgarri bat: mendi‑muga direla, baso eta goialdeko larre harritsuen arteko trantsizio naturala osatzen dutela.

 Curtiveranos da inguruko kobazulo handienetako bat, eta gure ibilaldian barrura sartu eta beste aldetik irtetea lortu genuen.

Curtiveranos haitzuloa oso zabala eta erraza da barrutik zeharkatzeko, eta galeria nagusiak argi uzten du karstaren indarra: sabaiko kupula naturalak, hormetako ur‑markak eta kareharrizko erliebe leunak ikusgarriak dira.

Barruan egoteak isiltasun berezi bat ematen du, ez da ohiko kobazulo estu eta ilun bat: Curtiveranos irekia, zabala eta erosoa da, eta karstaren dinamika ulertzeko leku ezin hobea.

Galeria amaierara iristen zarenean, kanpoko argia berriro agertzen den une horrek badu zerbait magikoa.

 

Ibilbide honetan Gorobel mendikatearen ipar‑mendebaldeko ikuspegi osoa zabaltzen da. Bertan harkaitz‑horma bertikal ikusgarriak, pagadiak, artadiak eta goialdeko larre zabalak zein harritsuak tartekatzen dira. 

Laino itsua lagun eta haize finak jotzen duen goialde horretan, larreak abeltzantzarako erabiltzen dira nagusiki, eta horrek ere bere izaera berezia ematen dio ingurune osoari.

Ungino (1099 m): Gailurra balkoi ikusgarri bat da, gainaldean dagoen lautadaren  begiratoki naturala.

Eskutxi (1185 m): Moscadero eta Ungino artean dagoen lepo eta tontor apalagoa, baina mendikatearen lotura logikoa eta paisaiaren trantsizioa markatzen dituena.

Moscadero (1180 m): Mendebaldera zabaltzen den azken gailurra, inguruko haranen ikuspegi zabal eta garbia eskaintzen duena, baina gu justu iritxi ginenean laino itsua sartu zitzaigun eta bistarik gabe geratu ginen.

Ibilbideak ez dira teknikoak, baina bai zabal eta ikusgarriak. Kresterioan zehar ibiltzeak bere xarma berezia du: momentu oro paisaia zabala eta aldakorra duzu aurrez aurre.

Unginoko koba, Tontorretik gertu dagoen haitzulo ikusgarria da. Barrualdean urak zizelkaturiko galeria txikiak eta sabaiko erliebe karstikoak ikus daitezke. Antzinan artzainek babesleku gisa ere erabili izan zutela esaten da.

Ungino  Eskutxi eta Aro mendiak kateatzen egin genuen ibilbide zirkularra


San Migueleko ur‑jauziaren iturburua, zulo hontako barrunbetatik hasten da ura irtetzen.

San Migueleko urjausitikan ur gutxi ari zen eroritzen.
Ibilbidean zehar ikusi genituen urjausietako bat, kareharrizko eremu lehorraren erdian kontraste freskoa dira. 


Moscadero gailurra egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra


"Loberak" aintzinan otsoak harrapatzeko mendian eraikitako harrizko egitura tradizionalak dira. Gorobel ingurua betidanik izan omen da artzaintza‑lurraldea, eta otsoak arazo handia zirela zioten abeltzainek. Loberaren funtzio nagusiak hauek ziren: Abereak babestea, otsoen erasoetatik. Otsoen populazioa kontrolatzea, garai hartan arrisku ekonomiko zuzena zirelako. Auzotarrek elkarrekin antolatzen zituzten “otso‑ehizaldi”en ondorioz, otsoak loberara bideratzeko.

Lobera baten egitura ohikoena honakoa zen: Bi horma luze, V formakoak, mendian zabalduta. Hormek otsoa pixkanaka estutzen zuten, korridore moduko batean. Amaieran, zulo edo putzu sakon bat zegoen, otsoa bertara erortzeko. Behin barruan, ezin zen irten. Goiko argazki honetan ikusten den bezala, Gorobel inguruan oraindik ere geratzen dira halakoen aztarnak, eta guk egindako ibilbidean ikusi genituen.
Ungino, Eskutxi eta Moscadero lotzen dituen ibilbidea ez da zaila, baina bai zabala, ikusgarria eta geologikoki oso aberatsa. 

Kresterioan zehar ibiltzeak mendilerroaren izaera osoa erakusten du: kareharrizko hormak, larre zabalak, kobazulo ezkutuak eta haranen ikuspegi zabalak, goiko argazkia Ungino gailurrean ateratakoa da.
San Miguel errekaren iturburua
Moscadero gailurrean
Pagadi ederrak ere zeharkatu genituen
Uhandre palmeatua (Triturus helveticus)
Gorobelen ikuspegi zabala
Miru gorria (Milvus milvus)
Ungino gailurra ipar ekialdetik begiratuta
Garrapoa (Sitta europaea)
Eskutxi gailurra Unginotik begiratuta
Kaskabeltza (Parus major)
Aro gailurraren iparraldeko aurpegia
Theba pisana
Lehen aipatu bezala mendi guzia zuloz betea dago
Erroia (Corvus corax)


No hay comentarios:

Publicar un comentario

MOSCADERO(1180M) UNGINO (1099M) ESKUTXI (1185M) ARO (1133M) SIERRA SALVADA / GOROBEL - ARABA (2025 abenduak 12 / 2026 urtarrilak 20)

Gorobel mendilerroa karst-aren laborategi natural bat da. Uraren eraginez Kareharrizko eremuak zulatu eta moldatu dira milaka urtez, eta h...