miércoles, 25 de noviembre de 2020

TXORROTXARRIA (1522M), PEÑABLANCA-KAKUETA (1583) LAKUAGA(1415M) NAFARROA (2020 uztailak 20)


Atuzkarratz mendilerroan kokatuta dauden bi gailur hauek egun berdinean kateatu genituen, Nafar pirineotan, Isaba herriaren hego mendebaldean dagoen gailurra da Peñablanca (Kakueta izenez ere esaguna dena) eta Txorrotxarria ondoren dagoen gailurraren izena da. Gure ibilbidea Lakuaga mendi gailurretik hasi genuen, hemen Izei zuhaitzez inguratuta dagoen putzu eder baten ondoan pasa genuen gaua eta goizeko lehen ordu txikietan ekin genion txangoari. Leku eder honetara iristeko Laza portu gailurretik barrena lau bat kilometroko pista batean aurrera eginda iristen zera. Ingurune honetan bi artzaik udara guzian beraien artaldeak larrean edukitzen dituzte, batez ere mendi kaxkoetako larreetan eta gainuntzean basoa gailentzen da beste habitat guzien gainetik, batez ere pagadiak eta Izeiak direlarik nagusi. Ibilbidean zehar Bidankotzekoa den bertako artzain batekin hitzegiteko parada izan genuen eta zera aipatu zigun, berriki guk lo egin genuen inguruan hartz batek Uztarrozeko beste artalde bateri eraso egin ziola. Txorrotxarria gainetik, alde batera Bidankoze herria eta bestera Laza puertoa kateatuz, pirineoetatik Bardeetara dijoan abereen trasumantzia bidea igarotzen da. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuen argazkiak. Leku eder eta lasaia benetan.
Mokokerra (Loxia curvirostra)
Txorrotxarria gailurretik grabatutako irudiak
Ilunabar ederra egin zigun mendia igo aurretiko gauean


Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Txorrotxarria gailurrean Bidankotzeko artzai batekin egin genuen topo
Izei artean izarrak ikusiaz gau ederra egin zigun

Hegaztiak

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatz gorria  (Falco tinnunculus)
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Ilunabar ederrak ikusteko parada izan genuen
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)gaztea
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)heldua
Miru beltza (Milvus migrans)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Largintia, Katxolatze eta Peñablanca tontorrak kateatzen
Zapelaitza (Buteo buteo)
Zapelaitza (Buteo buteoeta Sai zuria (Neophron percnopterus)
Txirriskil arrunta  (Serinus serinus)
Peñablanca gailurretik behera, izei eta larre artean
Garraztarroak (Turdus viscivorus)
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis) hegan
Ibilbidean zehar gurutzatu genuen artzai honekin kontu kontari ibili ginen
Kukua (Cuculus canorus)
Amilotx mottoduna  (Lophophanes cristatus)
Gerri txoria  (Certhia sp)
Gaua ingurune honetan pasa genuen

Kaskabeltz haundia (Parus mayor)
Pintzana (Fringilla coelebs)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Ibilbideko beste irudi bat

Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Milano real (Miru gorria)

TXIMELETAK
Pieris brassicae 
Gonepteryx cleapatra
Argynnis paphia
Cosciana striata
Zygaena tribolii
Zygaena tribolii
Zygaena tribolii
Lycaena alciphron
Britensia circe
Brenthis daphne
Aglais urticae
Aglais urticae
Erebia meolans
Ezka ibaian  (Procambarus clarkii) ere Karramarro Amerikarrak ikusi genituen
Askonar ( Meles meles) bide bazterrean hilda aurkitu genuen

Landareak
Kuku belarra - Aquilegia Vulgaris 
Orkidea
Thymus sp

Astaputza 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...