domingo, 15 de enero de 2023

XOLDOKO GAINA (486M) MANDDALE (573M) ZIGORRIAGA (549M) LAPURDI (2022 urriak 16)


Ozeano Atlantikotik hasita Xoldokogaina (486 m) da Pirinio mendikateko lehen gailurra. Nafarroako mugatik oso hurbil dagoen arren, gailur hau Bidasoa ibaiaren ipar aldean, Lapurdin aurkitzen da. Gure txangoa Ibardingo gainetik hasi genuen eta ibilbide zirkular bat eginez Xoldoko gaina eta Manddale gailurrak kateatu genituen. Pirinioetako mendikatea eta kantauri itsasoaren artean kokatzen den mendia izanik, hegazti asko bere migrazioan behatzeko ingurune ezin hobea suertatzen da. Guk egin genuen txangoan milaka eta milaka hegazti pasean ikusteko aukera izan genuen. Fenomeno berezi hau udazkenero, hego-haize egunetan gertazten da. Ingurune guzi hau, beste gauza askoren artean historiaurreko monumentuetan ere oso aberatsa da. Gailur hauetatik iparraldeko kosta guzira zein Txingudi aldera dagoen ikuspegia izugarria da. Behekaldean dituzue ibilbide honetan ateratako argazki batzuk.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta, Ibilbidearen hasiera bukaeraren leku berean hasi genuen bainan gps a hasieratik aktibatzea ahaztu zitzaigun. Dena den ez dago galbiderik.

Maddale eta Zigorriaga mendia igotzen

Zelai guziak Negu txirtaz (Anthus pratensis) beteak zeuden, argazki hauek dituzue adibidetako batzuk
Negu txirta (Anthus pratensis)
Erica sp

Negu txirta (Anthus pratensis)

Zigorriaga gailurrean

Ibilbide guzian milaka eta milaka  Pintzana (Frigila coelebs)  pasatzen ikusi genituen. Inguruko zuhaitz guziak ere pintzanaz beterik zeuden.
Pintzana (Frigila coelebs)
Pintzanak (Frigila coelebs)
Manddale mendian gora
Pintzana (Frigila coelebs)
Arrolako urtegia Maddale eta Xoldoko gaina mendien artean aurkitzen da

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Xoldoko gainetik Iparraldeko kostalde guzia aurrez aurre ikusten da 
Belatz gorri (Falco tinnunculus) ugari zebiltzan ehizean, hainbeste elkarrekin ez genituen aspaldi.
Xoldoko gainetik ateratako beste argazki bat. Lapurdi ederki ikusten da
Euskal herriko mendi gehienetan bezala Sai arre (Gyps fulvus) asko ikusi genituen

Ibilbidean ateratako beste argazki bat
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Xoldoko gaina oso etzana da, belardiak eta otadiak dira bertan gailentzen direnak.
Basasagua (Apodemus sylvaticus)

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)

Hilabete batzuk lehenago mendiari sua eman ziotela nabari zen oraindik inguruko otadietan
Lasiocampa quercus

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...