ARBELAITZ (1506 M), AKETEGI (1551 M), AIZKORRI(1523 M) GIPUZKOA (2020 Abuztuak 8)
Arbelaitz eta Aizkorri arteko mendilerroa egiteko Arantzazutik abiatu genuen ibilbidea, bainan zuzenean Urbiara dijoan bide arruntena hartu ordez lehen bizi Urkulu ibaira jeitxi ginen Arantzazutik. Urkulu errekaren albotikan poliki poliki altura irabaziz joan ginen Arbelgaiztoraino iritxi arte, behin puntu honetan erreka albo batera utzi eta gorantz zuzen zuzen Urbiarako bidea hartu genuen. Zati guzi hau zoragarria iruditu zitzaigun, oso leku basati zein bakartia da eta baso artetik orkatzaz gain okil beltzaren zein beste okilen reklamoak ugari entzuten ziren. Okilek zulatutako zuhaitz enborrak ere non nahi zeuden.
Urkullu ibaia paradiso bat da, txoko ikusgarriak ditu
Ibilbidearen lehen zatia baso artean egin ondoren Urbiako larreetara iristxi ginen. Hemen pasaia era bat aldatzen da eta abereez beteriko larreek ordezkatzen dute orain arteko basoa. Urbiako larreetatik aurrez aurre ikusten da Aizkorri mendizerrako kresterio osoa, guk ezkerretara dagoen Arbelaitz menditik ekin genion kresterioari. Behin Arbelaitz gailurra egitean aurrera jarraitu genuen kresterioan barrena eta Aketegi zein Aizkorri gailurrak kateatu genituen. Aizkorri gailurrera iristean, hegoaldera jarraitu genuen, Tontorraunditikan barrena Urbiako Oltzako txaboletara jeisteko. Urbiako fondatik ekialdera, pare bat kilometrotara geratzen da Oltzako ingurunea eta hemendik berriro Urbiako fondara joanez hasierako Arantzazuko bidea hartu genuen.
Arbelaitz gailurraren ekialdeko aurpegia
Aketegi edo Aitxuri gailurretik grabatutako irudia.
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen
Aizkorri gailurrera iristean, hegoaldera jarraitu genuen, Tontorraunditikan barrena Urbiako Oltzako txaboletara jeisteko eta bide zati batean landare hauez beteta zegoen
Arenaria grandiflora
Arbelaitzeko mendebaleko aurpegia
Barea (Arion ater)
Mendi buelta egin ondoren Urkulu errekan baiño bat hartu genuen
No hay comentarios:
Publicar un comentario