martes, 14 de mayo de 2019

SATRUSTEGIKO HAITZA (1204M),TXURREGI(1128M) NAFARROA (2019- martxoak 31)


Ibilbide hau Sakana bailaran dagoen Zuhatzu herrixkatikan abiatu genuen eta Satrustegiko haitza gailurra zein Satrustegi herrixka kateatuz ibilbide zirkular bat osatu genuen, berriro Zuhatzu herrixkan bukatzeko. Satrustegiko haitzak deitzen zaion ingurune hau Beriain mendiaren eta Irurtzun herriaren artean aurkitzen den mendilerroko gailurrik garaienari deitzen zaio. Oso mendi ederra da, iparraldeko magal guztia harizti, artadi edo pagadi basoz josita dago eta behin goikaldeko kresteriora iristean  paisaia erabat aldatzen da non hemen berriz ezpelez betetako ingurune batekin topo egiten den. Kresterio honetan Satrustegiko haitza deitzen zaion tontorrik garaiena iritxi bitartean, gainez gain mendi tontor txikiagoak kateatuz joaten zera, non ipar aldera Sai arre ugari bizi diren harroil haundi batzuk  aurkitzen diren eta hegoaldean berriz ezpelez betetako ingurune zabal bat. Oso ingurune basatia iruditu zitzaigun. Bidean zehar landare eta hegazti mordo bat ikusi genituen eta behekaldean dituzue horietako argazki batzuk.


Satrustegiko haitza, bukaeran ikusten den gailurrik garaiena da

Satrustegiko haitza gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta


Satrustegiko haitza kokatua dagoen mendilerroa bere osotasunean,Satrustegi herrixkatikan begiratuta
Hegaztiak

Txantxagorria (Erithacus rubecula)

Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)

Txirriskil arrunta (Serinus serinus)

Satrustegi haitzetako kresterioa
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Zapelatza (Buteo buteo)
Amilotx urdiña (Cyanistes caeruleus)
Kresteriotikan behekaldera, Satrustegiko herrira bidera jeisten
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)

Txantxagorria (Erithacus rubecula)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Erroia (Corvus corax)
Pagadi baso zabalak igarotzen dira ibilbidean zehar

Ibilbideko izarrak Sai arreak (Gyps fulvusizan genituen, goikaldeko kresterio inguruan Sai arre ugariren bizitoki diren harroil haundiak daude, hori dela eta buru gainetik hegan noiz nahi igarotzen zaizkizu.

Sai arrea (Gyps fulvus)
Hildako zaldi bat Sai arreek jan ondoren
Sai arreak (Gyps fulvus)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Satrustegi haitza gailurrera bidean, Kresterioan aurrera eginez.
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Pagadiko beste irudi bat
Satrustegiko gailurra
Tximeletak

Esmeralda (Callophrys rubi)


Lirio tximeleta (Iphiclides feisthamelii)
Lasiommmata megera 
BASOA eta LANDARERIA
Ia ibilbide guztia baso barnean egiten da, lehen zatian artadia dago, bigarrengoan hariztia, igoeraren bukaeran  hirugarrengo zatian pagadi baten barnean egiten da eta behin goikaldeko kresteriora iristean, mendiaren hegoaldea ezpelez jositako baso batekin egiten da topo. Inguru basatia dena ere.
Pagadi barneko ikuskizun haundiena horrelako Scilla lilioyacintthus multzo haundi hauek eman ziguten
Beste ikuspegi bat
Scilla lilioyacinthus loretan


Horrelako pagadietatik barrena dijoazen bidexkak dira nagusi ibilbidean zehar

Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Satrustegiko hegoaldeko aurpegia bezalako ingurune heze eta naturaletan. 

Zuhaitz hiletan, zuhaaitz bizitan baino bizitza gehiago izaten da
Harizti ederrak daude Satrustegiko mendi magaletan

Pagadi basoa
Goi aldeko kresterioa ez beste guztia baso tartean egiten da, ezkerraldean ezpela eta eskubitara pagoa
Ikatza egiteko txondorra prestatuta zeukaten Satrustegi herrian
 Ibilbidearen lehenengo zatian errekaxto batzuekin egiten da topo eta beraien gainean artadiak
 Artadiaren beste ikuspegi bat, goikaldeko pago edo hariztiek ez bezala arteak neguan ere hostoa mantenitu egiten du
Loreak

Orkidea
Ulex sp
Kresterioko beste ikuspegi bat
Orkidea
Primula vulgaris
Huntza (Hedera hibernica)
 Zuhatzu herrixkatikan goraka dijoan bidexkan aurrera

Asplenium trichomanes 
Hepatica nobilis
Hepatica nobilis multzo bat
Ipurua (Juniperus communis)
Anfibioentzako oso garrantzitsuak diren putzu ederrak aurkitu daitezke
Erlauntzak ere ikusi genituen hegoaldeko aurpegian 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...