miércoles, 21 de octubre de 2020

ALDAON (1409M)BEOIN(1347M)EGURBIDE(1317M) GIPUZKOA (2020 maiatzak 27)


Aldaon mendia, Aralarko mailloetan dagoen bigarren gailurrik garaiena da. Gure ibilbidea Amezketa aldetikan hasi genuen.
Aritzagako harroilatikan barrena, Bereziaga deitzen dioten egurrezko zubi polit bat igaro genuen, Anduitz tontor parera irtetzeko. Ingurune honetan metroak irabazi ahala, garai batean kobrezko minak izan ziren Buruntzin ingurura iritsi ginen.
Oraindik ere garai hartako arrastoak ageri dira. Minerala garraiatzeko kable eta otarrak zein langileen txabolak.
Bidearen ertzean dauden urjauzi zoragarriak ere ikustekoak dira. 
Hemendik bidea utzi eta ezkerretara, Malloak aldera hartu genuen, belardietan barrena aldapa piko luze bat igoaz, Astualde lepora iritxi arte. Lepo honetatik gainez gain Urakorri, Elizkaitz, Beoin tontorrak kateatuz Aldaon gailurrera iritsi ginen. 
Malloakeko harroiletan, sai arre, sai zuri, zein belatxinga moko hori zein gorri ugari ikusi genituen hegan. Aralarko larreetan berriz abere gehiegirekin egin genuen topo. Hainbeste ardi, behi, zein behorrek ingurune horretan ez du  zuhaitz edo landarerik hazten uzten eta ondorioz biodibertsitateak galera haundia izaten du. Abereak bai bainan bere tamainan.
Aldaon gailurra

ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen  

Aldaon gailurretik grabatutako irudiak

Buruntzuziko kobrezko minak

Kobrezko mina hauek XIX mendetik XX mende erdi arte konpainia ezberdinek ustiatuak izan ziren, besteak beste bigarrengo mundu gerran Alemanak ere ustiatu zituzten.

Goiko partean dauden minetatik ateratzen ziren mineralak, kargalekura ekarri eta burnizko otarra hauetan Amezketaraino jeisten zituzten

Bidean zehar kable zein burnizko otarra arrastoak non nahi ikusten dira
Buruntziko inguruak.

Hegaztiak

Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Pitxartxar buru-beltza (Saxicola torquatus)
Pitxartxar buru-belt (Saxicola torquatus) txitoa
Bereziagako zubia zeharkatzen
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Abere asko dabil Aralarko larreetan
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Enara azpizuria  (Delichon urbicum)
Txindokiko beste irudi bat
Belatz gorria  (Falco tinnunculus)
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Erroia (Corvus corax)
Aldaon gailurretik Azkarate eta Balerdi aldera begiratuz
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Miru beltza  (Milvus migrans)
Balerdi gailurra Malloetatik begiratuta
Mendi tuntuna (Prunella Mollaris)
Mendi tuntuna (Prunella Mollaris)
Aralarko larreak
Mendi txirta  (Anthus spinoletta)
Mendi txirta  (Anthus spinoletta) mokoan janarekin
Mendi txirta  (Anthus spinoletta) txito bat, kabitikan irten berritan.
Malloaken barrena aurrera
Miru gorria ( Milvus milvus)
Nafarroa eta Gipuzkoa artean, mugaz muga mendian
Belatxinga mokohoria  (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokohoria  (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxingen hegaldiak ikusgarriak izaten dira
Belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax) harroketan.

Buruntzin inguruko urjausiak zoragarriak dira
Sai zuriak  (Neophron percnopterus)
Aralarko larreak

Loreak
Dactylorhiza maculata
Armeria sp
Malloetatik dauden bistak izugarriak dira
Centaurea sp
Meconopsis cambrica
Alotza inguruko mendi tontorrak
Potentilla sp
Phyteuma sp
Valeriana sp
Aralarko larreak
Hostazuria hoztoak irten berritan

Bidean ikusi genuenetako urjausi bat

Tximeletak

Issoria lathonia

Pieris brassicae

Lasiommata maera
Colias craceus
Colias craceus
Txindoki mendia ederki ikusten da Aldaon gailurretik

Ornogabeak

Sugandila iberiarra (Podarcis iberica)
Sugegorria (Viperinae)

Otsoputza (Lycoperdon perlatum)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...