martes, 26 de septiembre de 2023

MONTEJURRA-JURRAMENDI-MENDIXUR (1045M) SAN CIPRIAN (1042M) VERTICE (1044M) ESKINTZA (738M), MONJARDIN (894M) NAFARROA (2023 apirila )


Erlatxoria (Merops apiaster) ikusteko aukera izatea bakarrik izugarria da, niretzako munduan den hegazti politenetakoa da bera.

Nafarroako Ebro ibaiertzetik iparralderantz, lautada zabal bat zabaltzen da, Soroak eta muino sakabanaturen bat dituena. Nafarroa iparraldera bidean aurkitzen dugun lehen mendi garrantzitsua Montejurra da (euskaraz Mendixur edo Jurramendi izenez ere ezagutzen dena), Ebro ibarrean hain tipikoa den paisaia monotono eta lehor horrekin apurtzen duena. Mendi ertaineko ingurune bat hasten da hemen,

Montejurratik Lizarra aldera begiratuta

Mediterraneoko landarediarekin, Artadiak, haritzak eta erkametzak dira nagusi bertan eta landareriari dagokionez otadiak eta ipuruaz gain, erromeroa (Salvia rosmarinusedo ezkaia (Thymus vulgaris) dago ugari. Hegaztiei dagokionez ere aberatsa da. Behekaldean dituzue horietako adibide batzuk. 
Montejurra San Ciprian eta Montejurrako antenak, 3 tontorrak aurrez aurre

Montejurrak besteak beste Lizarra hiria ingurua inguratzen du eta iparraldean Lokiz mendilerroarekin eta mendebaldean Kodes mendilerroarekin hedatzen da. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria ugari.

Montejurra gailurretik egindako grabazioa
Zelai hontan izaten ziren karlisten elkarteratzeak

Montejurra historia handiko mendia da. Karlismoarentzako sinboloa da. Haren magalean, karlisten eta liberalen arteko gudu asko izan ziren XIX. mendean, eta karlisten erromesaldi lekua izan da 1939tik. 1976ra arte, erromeria horietako batean, istilu larriak izan ziren, eta hainbat pertsona hil ziren. Gertaera horiek Montejurrako gertakariak bezala ezagutzen dira.

Hemen goian duzue egin genuen ibilbideari buruzko xehetasun gehiago


Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)

Ez dago txoririk urretxindorrak bezain sakon eta gogotsu kantatzen duenik. Udaberriko gure mendi txangoetako bizipoza da. Kantu erabat aldakorra du eta beraz, abeslari moduan duen gaitasunagatik da ezaguna urretxindorra.

Kantu ozena du, txistu, borbor eta bestelako soinuekin. Hala ere, bere kantuaren ezaugarri bereizgarrienetako bat, in crescendo doan txistua da. Turdido familiako bere kideen bezala, birigarroa edo txantxangorria kasu. Egunez kantatzen du baina abestiak,gauerdirarte luzatu daitezke, beste hegaztiak dagoeneko kantari ez dauden arte, eta orduan gailendu egiten da. 

Arrek emeak kantuen bidez erakartzen dituzte. Ar zaharrenen ugalketa-arrakasta askoz handiagoa da, kantu errepertorio luzeagoa izaten dutelako eta baita urteetan zehar irabazitako lurraldea ere handiagoa izaten delako. Gazteena baino % 53 luzeagoa da zaharren errepertorioa eta 180-260 abestiz osatuta dagoela frogatu da.


Urretxindorra (Luscinia megarhynchos) kantuan
Ingurune batzuetan pixka bat eskalatu beharra dago
Montejurraren iparraldeko aurpegian artea da nagusi


Zuhaitzetan hainbeste goroldioa egoteak besteak beste zera adierazi nahi du, inguru hortan giroa hezea, freskoa eta garbia dela. 
Laburbilduz, zuhaitzetako goroldioak funtzio garrantzitsu batzuk betetzen ditu. Hezetasuna atxikitzen laguntzen du, tenperatura-aldaketen aurkako babesa ematen du eta airearen iragazki natural gisa jokatzen du. Hori dela eta, goroldioa funtsezko osagaia da baso-ekosistemetan, eta berebiziko garrantzia du zuhaitzen biziraupenerako eta naturaren orekarako.

Zuhaitzetan hazten den goroldioa Bryophyta deitzen da, esporen bidez ugaltzen den eta zuhaitz-espezie ezberdinetan aurki daitekeen jatorrizko landarea da. Goroldio horrek funtzio garrantzitsua betetzen du ekosisteman, hezetasuna atxikitzen eta zuhaitzen azala babesten lagunduz.
Goroldioaren sorrera hezetasuna, eguzki-argia, esporak eta lurrean dauden ongarriak izatea bezalako faktoreen konbinazio baten ondorioz sortzen da. Baldintza horiek onak badira, goroldioa hazi eta ugaldu egingo da, eta ekosistemen osagai garrantzitsu bihurtuko da.

Eskintza gailurrean

Eskintza Lizarraldean dagoen mendigune txiki bat da, Iruñea eta Lizarra artean dagoen Lorka herrixkatik gertu aurkitzen delarik. Gailurrerako ibilbide gehiena erkametz, arte edo karrasken artean egiten da. Behin gailurrera iritxitakoan merendero batekin egiten da topo eta bere erdian San Cristobal ermita dago. Behekaldeko mapan duzue Eskintza mendiaren igoera.
Eskintza gailurrean grabatutako irudiak

Eper gorria (Alectoris rufa)
Eskintza mendiaren igoera xehetasun gehiagorekin
Eper gorriak (Alectoris rufa) bat baino gehiago ikusi genituen
Monjardinetik Lizarra aldera begiratuta
Monjardin mendia, beregandik oso gertu dagoen Montejurra (1046 m) baino gailur txikiagoa eta isolatuagoa da, Labeaga (532 m) eta Villamayor de Monjardinen (675 m) artean dagoen kono-formako gailur bat da Monjardin. Logroño aldetikan Lizarra iritxi aurreko  atea izango litzatekeena.  Villamayor de Monjardín Iruñetik 48 kilometrora dago. Lizarratik eta Nafarroako hiriburua eta Logroño lotzen dituen autobidetik oso gertu. 
Monjardineko gailurra Nafarroako erresumaren historian mugarrietako bat da; izan ere, Antso Gartzes I.ak X. mendearen hasieran konkistatu zuen, eta Nafarroako tropek Errekonkistan lortutako lehen garaipen garrantzitsua izan zen. Gaztelua itxita dago baina barrutik ikusi nahi badugu, Villamayor de Monjardineko tabernan giltza eskatu behar dugu ibilbidea hasi aurretik. Giltzarekin gazteluan sar gaitezke.

Bertan lurperatu zuten Sancho Garces I.a, Nafarroako Historiako errege garrantzitsuenetako bat izan zena. Gaur egun ez dakigu gazteluaren zein tokitan dauden haren hondakinak, indusketa arkeologikoek oraindik ez baitituzte aurkitu. Ez dago lekualdaketa egiaztatzen duen dokumenturik eta beraz bertan jarraitzen dutela pentsatzen da. Horregatik Monjardineko gazteluarena argitu beharreko misterio bat duen gaztelua dela esan dezakegu. Gailurretik jarraituaz, ibilbide zirkular bat eginez berriro ibilbidea hasi genuen eta Villamayor de Monjardinera iritxi ginen. 

 Herrira bueltatzean plazan dagoen Antso Gartzes I.aren bustoa ikusi gabe ezin da utzi eta elizan dagoen Monjardineko gurutze erromanikoa ere ez, Nafarroako bitxigintza erromanikoko piezarik garrantzitsuenetakotzat hartzen dena.
Monjardin gailurrera egindako ibilbideari buruzko ibilbide zehatza

Euli txori grisa  (Muscicapa striata)

Lizarra inguruak Montejurratik begiratuta

Eskintza inguruan grabatutako irudiak

Gari berdantza (Miliaria calandra)

Miru gorria (Milvus milvus)

Monjardineko igoera
Villamayor de Monjardin herrixka oso polita da
Iphiclides podalirius
Monjardin gailurrerako bidean
 Issoria lathonia
Haritzak, ezpela, artadia, erromero edo ezkaia dira nagusi hegoaldeko aurpegian eta iparraldean pagoa ere ugari dago.

Papilio machaon

Monjardin gainetikan Lokiz aldera begiratuta

Thymus vulgaris

Zingita mirotza (Circus aeruginosus)

Gune batzuetan erdi eskaladan ibili beharra dago bainan mendian pixka bat ibilia den batentzako erraz igarotzen diren guneak dira

Sai arrea (Gyps fulvus


Amiarma hori txiki pilla bat

Adonis vernalis 

Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Sinapis alba

Montejurra gailurrean

Salvia verbenaca

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Papaver sp
Artadiak, haritzak, erkametzak edo ezpelak dira nagusi hemen.
Rosa spinosissima
Txirriskala (Serinus serinus)
Montejurra eta antenak dauden tontorra
Anacyclus clavatus

Pirripioa (Lulllula arborea)
Rosa spinosissima

Ur igel arrunta (Pelophylax perezi)
Pallenis spinosa
Miru gorria ( Milvus milvus) pasatzen
Salvia rosmarinus-Romero

Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Anagalis arvensis
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Ophys lutea

Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Ophrys sphegodes
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)
Notobasis syriaca

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Muscari neglectum
Pintzana (Frigila coelebs)
Mitxoleta-Papaver rhoeas

Gizakiak landatutako pinu artetik bertako berezko basoa izango litzatekeena dator indarrean
Lysimachia foemina
Lasiommata megera
Hego ipurua (Juniperus oxycedru)
Fruituak, 4 eta 12 mm bitarteko diametroko kono esferikoak dira. Barruan hazi ugari dituzte, berde grisaxkak, eta, 18 eta 24 hilabete bitartean heltzean, kolore gorrixka hartzen dute.
Hego ipurua (Juniperus oxycedru), fruitua helduago dela
Coleoptera
Eskintza mendiaren ekialdeko aurpegia
Linum narbonense 
Montejurra gailurrerako bidean gune batzuk erdieskaladan egin behar dira bainan mendian pixka bat ibiltzen denentzako inongo arazorik ez litzateke izango
Eskintza gailurrean

Vanessa atalanta
Eskintza gailurrera bidean ikazkinek ibiltzen zuten borda bat dago ikusgai.

Juniperus communis

Genista scorpius
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Euphorbia serrata 
Zozoa (Turdus merula)


Crataegus leviata-Elorri zuria

Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Coronilla minima

Kaskabeltza (Parus major)
Carthamus mitissimus
Lasiomata megera
Igoeraren zatirik haundiena baso barnetikan egiten da
Bellis annua
Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli)
Astragalus incanus
Argioilarra (Upupa epops)
Aphyllanthes monspeliensis
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Mirotz zuria (Circus cyaneus)
Erroia (Corvus corax)
Coleoptera
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Txinaurriak (Formicidae)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Hanka asko dituen lurreko artropodoa
Montejurra mendia
Polygala calcarea
Ranunculus repens
Thymus sp
viola sp
Helleborus foetidus
Aphyllanthes monspeliensis
Cistus albidus
Coronilla coronata
Doronicum s`p
Fritillaria pyrenaica

Geniasta hispanica
Globularia sp
Helianthemum apenninum
Andura (Viburnum lantana)
Arangurbea (Amelanchier ovalis Medik)

Ehiar Frantsesa (Acer de Montpellier)
Erramua (Laurus nobilis)
Saponaria ocymoides
Thymus sp

hormathophylla lapeyrousianum

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...