jueves, 19 de octubre de 2023

ILUNTZAR (726M) GALARREGI (596M) IRURKITZA (672M) BIZKAIA (2023 maiatza 27 )

Galarregi gailur ingurutik egurra garraiatzen
Urdaibai inguruan dauden babestutako mendi asko artadiz betea egon arren, ez da gauza bera gertatzen babes neurritikan kanpo dauden ingurunetan. Azken hauetan, pinua eta eukaliptuek geroz eta lur gehiago okupatu dute eta tamalez egur ustiategi hutserako erabiltzen dira. Hori dela eta berez bertokoak diren basoak ia desagertzeraino iritxi dira.  Iluntzar edo Galarregi inguruak dira horren adibide. Iluntzar goikaldean mendi larreak daude eta bere maldetan pagadi, harizti edo artadi orban txiki batzuk ere oraindik geratzen diren arren pinua edo eukalitoa da nagusi bertan. Ibilbidean zehar ikusten diren leize edo kobazuloek barrunbe karstiko baten inguruan gabiltzala erakutsi zigun. Galarregi mendia berriz kantauri itsasoa aurrez aurre duela aurkitzen da eta bertatik Elantxobe inguruak ederki ikusten dira.
Iluntzar gailurretik grabatutako irudiak
Eskinosoa (Garrulus glandarius)

Zoritxarrez, urmaelak edo putzu txiki hauek ekosistemarik ahulenetako eta mehatxatuenetako bat dira. Joan den mendean Europako urmaelen %70  desagertu egin dela diote, eta klima-aldaketarekiko arrisku handiena duen habitat-motetako bat dela uste da. Bertan besteak beste intsektu, larba, krustazeo edo narrasti berezi asko bizi dira eta horregatik putzu hauek bereziki babestu beharreko inguruneak suertatzen dira. Espezie horietako batzuk oso deigarriak izan arren, sorginorratzak esaterako, beste batzuk ez dira batere deigarriak suertatzen, intsektuen kasu, bainan azken hauek bere biziko garrantzia dute anfibio edo hegazti intsektu jalehen elikadurarako.
Iluntzar eta Irurkitza gailurren artean aurkitzen den putzua duzue hemen
Galarregi gailurretik grabatutako irudiak

Iluntzar mendia

Mendiaren ipar mendebaldera dagoen Nabarniz herrixkatik hasi genuen ibilbidea eta oso ondo seinalizatua dagoen  pinudi bat jarraituz  Illuntzar gailurreraino iritxi ginen. Jarrraian Irurkitza eta Galarregi gailurrak kateatuz ibilbide zirkular bat eginez Nabarnizen berriro bukatzeko. Ingurune hauetako oztoporik haundiena baso hauek ustiatzeko moduak dakar, matarrasa izenarekin ezagutzen deguna da. Zeregin honetarako makineria haundiak erabiliz, non nahi pistak irekitzen dituzte eta ingurune guzia lur gorrian utziz txikituta  geratzen da.  Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago.

Iluntzar gailurrean

Ibilbide guziari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Carthamus mitissimus
Cirsium sp
Inguruan pinudiak dira nagusi 
Crepis biennis
Digitalis purpurea
Genista hispanica
Geranium robertianum
Birigarroa (Turdus philomelos)
Geum macrophyllum
Glandora prostrata
Helleborus viridis
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Knautia arvensis
Lamium maculatum
Linum usitatissimum 
Lysimachia nemorum
Myosotis sp
Potentilla montana
Prunella grandiflora
Aglais urticae
Ranunculus acris
Silene pendula
Sisymbrium officinale
Stachys alpina
Teucrium pyrenaicum
Thymus praecox Opiz
Pagadi txiki batzuk igaro genituen
Trifolium sp
Veronica chamaedrys
Veronica chamaedrys
Galarregi gailurrean
Campanula patula
Campanula sp
Iluntzar gailurrean
Astaputza
Kostatik hain gertu sai arreak ikustea arraroa egiten da

Nabarnizetik abiatuta Iluntzar mendirako bidea adierazten duen kartela dago

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Putzuaren beste ikuspegi bat

Zapelatza (Buteo buteo)
Ohian baten itxura duten baso mixto hauek biodibertsitate haundiko inguruneak suertatzen dira
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Ineritze leizea
Galarregi gailurrerako bidean

Matarrasa egindako gune batean bertoko baaoa izango litzatekeena berriro indarrarekin dator

Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Nabarnizetikan irten berritan
Zozoa (Turdus merula)
Bertoko berezko basoa artean igarotzeak posa ematen du

Galarregi mendia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...