martes, 15 de julio de 2025

LOS PARAPETOS (899M) 2025 apirilaren 01 NAFARROA


Los Parapetos (San Martín de Unxmendira igotzea ez da zaila, baina hausnarketarako gonbita egiten du. Suaren ondorioz, energia berriztagarriek paisaian duten eraginaz, naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzaz. Ez da mendi ikusgarria, baina zer esana ematen du.

Suteak erretako zuhaitzak pillatuta ikusi genituen

Los Parapetos mendia haizearen, su arrastoen eta hegaztien hegaldi artean igo genuen. Los Parapetos mendia (899 m), Gerinda mendilerroko gailurrik altuenera, Valdorbaren bihotzean dago. 

Gure ibilbide zirkularra San Martín de Unx herritik abiatu genuen, nahiz eta oso mendi ikusgarria ez den, mendi guziek dute bere berezitasuna eta honek ere utzi zigun bere arrastoa.

Los parapetos gailurretik grabatutako irudiak

Iazko udan sute batek mendi hau dena kiskali zuen, eta oraindik nabari ziren sute hark utzitako arrastoak. Oraindik ere paisaian zuhaitz erreak, lur biluziak eta isiltasun berezi bat somatzen zen. Hala ere, naturak badaki berriz ere altxatzen: kimu berdeak ageri ziren errauts artetik, eta horrek itxaropen pixka bat ematen du.

Los Parapetos edo Alto de las Mugas ez da gailur klasiko bat. Gailurra aerogeneradore erraldoiz beteta dago, eta horrek kutsu industriala ematen dio ingurune osoari. Haizea etengabe dabil, eta aspa erraldoien burrunba lagun izan genuen ibilbide osoan. Ez da postal baterako mendia, baina bere nortasuna badu: zabala, haizetsua eta ikuspegi zabalekoa. Pirineotara zein erribera aldera dagoen ikuspegia txundigarria da. Monkaio eta Pirineo mendikateen erdian dago kokatua.

Ibilbidea Olleta izeneko haize-errota paretik igarotzen da

Isiltasunaren eta tiroen artean ;Paisaiaren egoera kaskarra eta aerogeneradoreen presentzia gorabehera, hegazti ugari ikusi genituen zeruan hegaka: Besteak beste, miruak, eperrak, txinboak, buztanikarak eta sai arreak. Bizitzak bidea egiten du, baita lur errean ere. Hala ere, inguruko ehiza-koto batetik zetozen tiro-hotsak bidai lagun izan genituen ibilbidearen zatirik gehienean tamalez.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta 

Sai arre (Gyps fulvus) ugari ikusi genituen ibilbidean
Aerogeneradore erraldoiez beteta dago ingurua, hori dela eta, sai arreak arrisku bizian aurkitzen dira aspekin tupus egiteko.
Sai arreak (Gyps fulvus)
Ipar ekialdera begiratzean pirineoak ederki ikusten dira
Lur lehor eta harritsu hau Mendi berdantzentzako (Emberiza cia) habitat paregabea da 
Eta hegoaldera begiratzean Monkaio ikusten da
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
San Martín de Unx herriko kalexidorretatikbarrena igarotzen da ibilbidea
Pagausoa (Columba palumbus)
San Martín de Unx herriko beste kale bat
Eurranthis plummistaria, amaraun batean harrapatuta
Horrelako ingurune lehorrean, putzu basati hauek, bere xumetasunean, bizitza ugariren babesleku izateaz gain, gure ingurumenaren oreka mantentzen laguntzen du. Besteak beste Intsektuak eta ornogabeak erakarriz, eta horiek, aldi berean, hegazti eta ugaztunen elikagai bihurtuz.
Miru beltza (Milvus migrans)
Los parapetos gainaldeko ikuspegiak
Eltze txinboa (Sylvia undata)
Pirripioa (Lulllula arborea)
Los parapetos gainean aurrera
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Antxeta mokogorriak (Larus ridibundus
Larre buztanikara (Motacilla flava)
Ibilbide gehiena horrelako ibilbidean barrena egiten da 
Gari berdantza (Miliaria calandra)
Zapelatza (Buteo buteo)
Naumann belatza (Falco NaumannEuskal Herrian ez da ohikoa, baina Nafarroan oraindik ere ale batzuk ikusi izan dira.
Miru beltza (Milvus migrans)
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Ezkai txinboa (Sylvia conspicillata)
Zingira mirotz (Circus aeruginosus) arra
Kalandria (Melanocorypha calandra)
Lotus corniculatus
Diplotaxis erucoides
Helianthemum apenninum
Erreta aurkitu genuen beste zuhaitzetako bat
Lithodora fruticosa
Ibilbidean aurrera
Lilipa (Narcissus...)
Ophrys fusca
Adonis vernalis

Marigorringo (Coccinella septempunctata), Intsektu harraparia da, batez ere landare-zorrien aurkakoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS PARAPETOS (899M) 2025 apirilaren 01 NAFARROA

Los Parapetos ( San Martín de Unx )  mendira igotzea ez da zaila, baina hausnarketarako gonbita egiten du. Suaren ondorioz, energia berrizta...