martes, 30 de julio de 2019

ARATZ (1445M) ARABA (2019- ekainak 30)


Oraingo honetan Aratz mendia egin genuen. Araba eta Gipuzkoa artean aurkitzen den Altzania izeneko mendi zerrako gailurrik garaiena da berau. Ibilbide honi hasiera emateko, Otzaurtetikan (Gipuzkoa) abiatzen den pista batetikan barrena, San Adrian aterpetxe ondoan dagoen aparkalekura arte kotxez gerturatu ginen. Hemen kotxea utzi ondoren Erromatar garaiko bide batetikan barrena San Adrianeko tunelera jo genuen lehen bizi , tunel hau Euskal herriko mendizaleontzat beti izan da toki estimatua.  Garai batean istoriaurreko  5 izarreko hotela zela, edo erdi aroko N-1 errepidea hortik igaroko zela ere askotan entzun izan degulako besteak beste.  Tunel hau alde batetik bestera igaro ondoren ezkerretara Aratz mendi tontorrera dijoan bidexkari jarraitu genion. Igoera eta inguru osoa balio natural haundiko gunea da. Lehenbiziko zatian pagadi eder batzuetan barrena joaten zera eta goi aldean berriz, larreak dira nagusi. Bainan esan dezakegu mendi guztia basoz inguratuta dagoela, alturan pagadiekin eta behekaldeetan hariztiekin (hegoaldera batez ere). Arabako gari soro horien eta Aratz mendiko baso berdeen arteko kontrastea ere esanguratsua da. Ibilbidean ikusi genituen xehetasun gehiago hemen behean aurkituko dituzue.

Aratz gailurretik grabatutako irudiak


Aratz mendia Otzaurtetik begiratuta

Aratz gailurrerako bidean, Elurzulo tontor ondotikan igarotzean.

San adriango tuneletik barrena dijoa ibilbidea

San Adriango kobazuloko beste irudi bat

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta. Aipatu behar da guk ibilbide hau atzekoz aurrera egin genuela, hau da, San Adrian aterpetxe ondotikan hasita.

Aratz gailurrean ateratako irudi bat

Orkatz hau bere kumearekin zistu bizian pasa zitzaigun gure mutur aurretik, basoan zehar gu ixilik ibili arren, bere usaimen finari esker azkar ohartu ziren gure presentziaz.  Eta zaunka moduko bat egiten hasi zen, alarma moduan seguraski, gure presentziaz bere ingurukoak ohartaratzeko. 

Hegaztiak;


Pintzana (Fringilla coelebs)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Txantxangorri (Erithacus rubecula) kumea

Aratz gailurra San Adriandik begiratuta

Txonka arrunt (Linaria cannabina) emea

 Txonka arrunt (Linaria cannabina) arra


Txoba mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

San adrian aterpetxearen ondotik hasi genuen ibilbidea

Sai arrea (Gyps fulvus)


Enara azpizuria (Delichon urbicum)


Haitz enara  (Ptyonoprogne rupestris)

Pagadi ererretan barrena ibili ginen

Pagadi barruan ateratako irudi bat

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Aratz gailurretik ederki ikusten da Aitzgorriko mendizerra

 Tximeletak:


Maniola jurtina

Hipparchia semele

Pagadien erdian dagoen baso bat

 Erebia meolans


Melitaea deione

Iparraldeko aurpegi osoa pagadi batek osatzen du

 Aglais io


Bide guztia oso ondo seinalatua dago

Loreak;




Phyteuma sp


Scilla sp


Pagadiko beste irudi bat


  Carduus sp..


Linum sp.


Aratz gailurretik Txindoki ederki ikusten zen


Kukupraka-Digitalis purpurea

Malva sylvestris

Aratz gailurreko inguruak

Teucrium pyrenaicum


Erromatar garaiko bide baten barrena egiten da ibilbidearen zati bat

Sedum sp

Phyteuma sp

Gorostia

 (Podarcis sp...)


   (Podarcis sp...)

Pagadiaren irudi gehiago

lunes, 22 de julio de 2019

ERTXIÑA (434M), GURUTZEA(401M)GIPUZKOA (2019ekaina29)


Ertxina mendia kareharrizko masa erraldoi bat da, non lenar (lapiaz) formako egitura duen eta gailur zorrotzez  eta zulo irregularrez osatuta dagoen. Atmosferako kapa baxuetan dugun CO2 gasez aberastutako urak kareharrizko zirrikituetan sartzean, arroka disolbatu egiten du formazio malkartsu hauek sortuz. Mendizerra honek bi tontor ditu ezagunenak, bainan terrenoa hain da malkartsua, tontor batetik bestera joateko hobe da lehen bizi bat igotzea, gero behera jeitsi eta ondoren bestea igo . Batean gurutze haundi bat dago eta Gurutze izenez da ezaguna (399M) eta bestea Ertxiña (434M) du izena eta garaiena da. 
Guri  egun lainotsua suertatu zitzaigun eta ingurune hauek oso arriskutsuak suertatzen direnez horrelako egunetan bide arruntetatik irten gabe ibiltzea hobe. Zuhaitzez dagokionez, lur pobreetan erraz hazten direnak dira bertan nagusi, artadiak (Quercus ilex ilex), erramuak (Laurus nobilis)  arkakaratsak (Rosa sempervirens)  endalarrak (Smilax aspera), Urritzak (Conylus avellana), otadiak (Ulex europaeus), elorri beltza (Prunus spinosa) , elorri zuria (Crataegus monogyna) esaterako. Zestoa, Aizarna zein Akua auzoen erdian aurkitzen den mendi honi buruzko xehetasun gehiago ondorengo sarrera honetan aurkituko duzue.

Bidean aurkitu genuen kobazulo baten barrena

Ertxina gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Gurutze gailurretik grabatutako irudiak

Artadi basoak eta laino-itsuaren arteko nahasketak irudi oso politak eskaini zizkigun.

Hegaztiak;


Eltze txinboa (Sylvia undata)

Eltze txinboa (Sylvia undata)

Akua bailarara iristear

Txolarrea (Passer domesticus)

Miru gorria (Milvus milvus)

Laino eta garo artean egiten da Gurutze tontorrerako bide zati haundi bat.


Zozoa (Turdus merula)

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)

Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquatus)


Abandonatutako pinudi hauek oso aberatsak dira okilentzat eta guk ere ikusi genuen bat, nahiz eta laino itsuaren ondorioz ezin izan genion argazkirik atera


Antzandobi arrunt emea (Lanius collurio)


Antzandobi arrunt arra (Lanius collurio)


Pintzana (Fringilla coelebs)

Gurutzeari ateratako argazkia
Zapelatza (Buteo buteo)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Euli txori grisa (Muscicapa striata)
Aizarna auzoa eta Zestoa herriaren artean dagoen bidexkaren barrena oinez, gurutzea dagoen tontorra eta Ertxiña mendia kateatzeko ibilbide honetan barrena joan ginen.

Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)

Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)


Zulo honek, alde batetikan sartu eta bestetikan ateratzeko aukera ematen dizu

Bidean zehar amaraun ugarirekin egin genuen topo


Tximeletak;

(Lampides boeticus)


(Vanessa cardui)


(Melanargia galathea) arra

Bide osoan laino itsua izan genuen nagusi

(Lasiommata megera) arra 


(Calias crocea)


Garo tartean oinez

Loreak;


Elorri beltza (Prunus spinosa)

Marrubia (Fragaria vesca)

Dianthus sp

Bidean zehar hiru kapilla gurutzatu genituen

Linum sp

Angallis arvensis


Garo tartean oinez

Garoa


Achillea oxyloba
Ertxin mendiaren plano bat

Linum sp

Mandaperrexila (Daucus carota)

Berbena belarra


Laino itsuarekin ez zen urrutira asko ikusten

Lithodora diffusa

Intxusa

Myosotis sp

Artadi barnean, laino artean

Orkidea

Polygala vulgaris

Prunella sp

Geranium sp

Mentha sp


Rubus fruticosus

Gartxu hostozabala

Raghonycha fulva

Raghonycha fulva ren kopula bat

Kaka arrastoak;



BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...