miércoles, 17 de octubre de 2018

ARGIBLE (1200M) NAFARROA (2018- abuztuak 03)


BIDANKOZE-ARGIBLE-BIDANKOZE ibilbidea da oraingo honetan egin genuena, Atuzkarratz mendilerroko gailurrik garaienari deitzen zaio Argible mendia. Mendilerro hau Erronkariko Binies eta Ezka ibaien erdian dago kokatua eta Binies ibaia Burgi herrian elkartzen zaio Ezka ibaiari. Inguru guzti hau balio natural haundiko ingurunea da, landareria gehienbat baso mixto eta koniferoek osatzen dute, pinu gorriak dira ugarienak, pagadientzako kareharri gehiegiz osatutako ingurunea da. Ingurunean arroilak eta harkaitzak dira nagusi eta ondorioz harrapari zein hegazti nekrofago ugari bizi da berton. (Saiak, ugatzak, belatzak, arrano sugejaleak eta abar). Inguruko urmaeletan ere Zuhaitz igel arrunta eta Uhandre pirinearraren aztarnak ere ba omen daude. 
 Ibilbidea Bidankoze herriko eleizaren atzekaldetik, ur biltegi bat dagoen ondotik hasten da, pare bat kilometro oinez ibili ondoren, Erronkarira dijoan mendiko pista bat jarraituaz gain batera iristen zera. Behin gain hau hartzean eskubitara dijoan bidexidorra hartu behar da eta zelai, artzai borda eta pinu gorriz osatutako inguru harritsu baten barrena mendi gailurreraino iristen zera. Gailurra oso inguru harritsu batean dago kokatua eta bertatik Erronkari bailarara ikusten diren paisaiak oso ederrak dira. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri gehiago.

Argible gailurretik ikusten diren paisaiak

Ibilbide guzHiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Argible gailurrean Garde eta pirineoak aurrez aurre direla

TXIMELETAK
 Esan dezakegu Ibilbide guzia txiimeletaz inguratua egin genuela, beste behin Dan Lertxundin laguntzaz beheko tximeleta guzi hauen izendegia osatzeko modua egin degu.
 Melanargia galathea

 Melanargia galathea hegoak itxita

Tximeletaz beterik zeuden zelaiak

Argynnis ?

Melitaea dydima

Melitaea phoebe ?

Coenonympha arcania

Behin mendiaren gain aldea hartu genuenean, belardi eta basoak tartekatzen joan ziren eta landare zein tximeleta ugari ikusi genituen bertan


Papilio machaon

Eroritako borda bakarti honen paretik igarotzen da ibilbidea. Zelai hauek ere bizitzaz beterik aurkitu genituen

Pieris brassicae

Pieris brassicae

Pieris brassicae

Polyamatus escheri

Satyrus actaea

Polyommatus icarus

Sactirus actaea

Mendi gailurretik iparraldera dauden mendiak Gardeko Puntabarrena eta  Isabako Larratza mendiak dira, goiko argazkian ikusten den bezala mendi hauetan piñu gorria da nagusi.

Polyamatus sp

Ibilbidearen beste irudi bat, lehen aipatu bezala ezpel eta pinu gorriak dira nagusi bide osoan.



Argynnis aglaja

 Argymnis paphia

 Argymnis paphia, hegoak zabalik dituelarik

 Brintesia circe

Bidangotzetik irten eta mendiaren lehen partea goiko argazkiaren moduko bideetatik barrena egiten da

 LANDAREAK
Maider landareetaz gozatzen

Lonicera etrusca

Maider landarez jositako larreetatik barrena



(Juniperus communis) Ipar ipurua

 Pinu gorri eta ezpeliz inguratutako bidexkan barrena egiten da ibilbidearen zatirik haundiena






Bidankoze herriaren zati bat da  hor behekaldean ikusten dena, ibilbideari hasera zein bukaera eman genion lekua da bera

 Centaurea paniculata


 Cirsium acaulon

 Convolvulus arvensis

Argible gailurra igo aurreko belardia duzue hau

 Hieracium alpinum


Saxifraga longifolia

Ezka ibaitikan begiratuta, horrelako baso itxi bat ikusten da Argible mendia

HEGAZTIAK


Txantxangorri (Erithacus rubecula) gaztea

Karnaba (Carduelis carduelis)

Euli txori beltza (Ficedula hypoleuca)

Udaran eguzkia indartsu berotzen du eguerdi partean eta baso hauek sortzen duten itzalek asko leuntzen dute bero hori.

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Beste Antzandobi arrunt (Lanius collurio) bat

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)

Pintzana  (Fringilla coelebs)

Okil berdea  (Picus viridis)

Okilek ederki zulatutako enbor batzuen paretik ere pasa ginen
Miru gorria (Milvus milvus)

Ibilbide gehienean bezala pinu gorri eta ezpela zen nagusi
INTSEKTOAK





Amiarma honek bere amaraun haundiarekin hartu gintuen Argibleko gailurrean
Bidankotze herriko eliza honen atzekaldetik hasten da txangoa

KAKA ARRASTOAK

Kaka arrasto hauek oso baliagarriak suertatzen dira zein mamiferorenak diren jakinarazten digutelako 



Ibilbidearen zati batzuk oso oso itxiak ziren



Argible goikaldeko beste belardi bat



Udako egun bero hauei bukaera on bat emateko ze hobe Ezka bezalako ibai batean bañu eder bat hartzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...