miércoles, 27 de enero de 2021

BILLARE (2318M) BEARNE (2020 abuztuak 06)



Mendi hau pirineotan igo degun mendi ederrenetakoa da, Nafar piriniotako ipar aldean aurkitzen den Lescun herriaren ondoan aurrez aurre aurkitzen den 1000 m tako orma bertikal haundi bat da berau. Lescun eko zirko bezala esagutzen da ingurune hau. Guk Billare mendiaren magalean aurkitzen den Plateau de Sanchese zabalunetik abiatu genuen txangoa, zabalune honen erdian ur-jausi eder bat dago eta errekaxto batek zeharkatzen du erdiz erdi. Sanchesera iristeko 4 kilometrotara dagoen Lescun herritik errepide bat dago. Hemendik Billare gailurrerako igoera oso bertikala bezain ederra da, lehen biziko 3 bat kilometroak pagadi baten erditikan egiten dira eta altura irabazi ahala basoak larre zabalei ematen diote paso. Ibilbide osoan aldapa piko pikoa mantentzen da, gailurrera iristeko 500 bat metro falta direnean ingurune harritsu batera iristen zera eta bertan paso aereo  batzuk igaro behar dira. Bainan mendian pixka bat ibilitakoa bazera, arazorik ez duzu izango orma horiek eskalatzeko, agian bertigoarekin arazo gehiago izan litzazkezu. Dena den ingurune paregabea da eta merezi du bertara joatea. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituzten bitxikeriak.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Billare gailurretik grabatutako irudiak

 

Gailurreko irudia, atzean Hiru erregeen mahaia dagoela

Billare gailurrera iritxi aurreko zatia irudietan

Ur zozoa  (Cinclus cinclus). Ibilbidea hasi aurretik, Sancheseko ingurunean errekan gora ur zozo hauek ikusi genituen

Ur zozoa  (Cinclus cinclus)

Ur zozoa  (Cinclus cinclus)

Maiderrek argazki ederrak ateratzeko aprobetxatu zuen

Sancheseingurunetik gora oinez
Auñamendi gailurra aurrez aurre ikusten da 
Gailurrera iritxi aurretik Hiru erregen mahaia eta Pene Blanque ere oso gertu ikusten dira
Ugatzak (Gypaetus barbatus) Billare mendiko orma tzahar artean ederki zebiltzan hegan
Helikotero bat inguruko mendi tontorrak arakatzen ari zen norbaiten bila, gailur hau Countendekoa da.
Billare gailurrera iritxi aurreko orma tzar honen gainetik pasa behar da
Talde honek, paso hau igarotzeko sokak ibili zituen arren guk ez genuen beharrik ikusi, naiz eta sokakin aseguratuta juteak beti ematen du zihurtasuna.
Naiz orma bertikal haundiak izan eskuin ezker, heldu leku onak ditu aurrera egiteko
Billare gailur ondoan marmota honek egin zigun ongi etorria
Billare gailur aurreko kresterioan gora
Sarrio batzukin ere gurutzatu ginan (Rupicapra rupicapra)
Billare gailurreko azken maldak oso dira bertikalak
Harri artean galduta gailurrerako bidean

Nahiko harritsua da azken igoera
Sai arrea (Gyps fulvus)
Ibilbideko beste paso bat
Mokadutxo bat jaten, indarberritu eta aldapei aurre egiteko.
Mendi txirriskila (Carduelis citrinella)

miércoles, 20 de enero de 2021

SOULAING(1589M),LE LAYENS (1625)BEARNE (2020 abuztua 05)



Soulaing eta Le Layens Zuberoako mendi garaienen iparraldeko aurpegian daude, mendi gailur hauetatik Azuns pasoaren gain aldean dauden Auñamendi, Countende edo Soumcoy mendi aldera dauden bistak izugarriak dira.

Le Layens eko gailurretik grabatutako irudiak

Soulang mendi magala, erlauntzez betea aurkitu genuen

Soulang gailurretik grabatutako irudiak


Soulaing gailurrera igotzeko Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen

Eta Le Layens gailurrera igotzeko berriz hemen sartuta duzue ibilbidearen zehastazun gehiago.

Bainan panoramika horietaz gain, bi mendi hauen mendi magaletan ezkutatzen den baso ikusgarria da benetan aipagarria. Soulaing eta Le Layens mendien artean dagoen Issaux basoa behar bada Euskal herriko (Bearne) pirineo inguruan ezagutzen dudan basorik ederrena izan liteke, bertan aurkitzen den basazibitza izugarria da. Oso ondo kontserbatutako ingurune bat da. Bere garaian Argia aldizkarian  Ainhoa Oiarzabalek eta Lierni Arrietak  ingurune honi buruz idatzi zuten artikulo  eder bat datorkit gogora eta bera dagoen bezala hemen jartzea pentsatu det, zail izango da hobeto deskribatzea; Frantziako Issaux: goroldioz jantzitako ipuinetako basoaGaraiera jakin batean, 600-1.600m bitarte, mendiaren goialdeko basoan, bizidunak bereziak dira. Altitudea zenbat eta handiagoa izan, giroaren hezetasuna ere handiagoa izango da. Hezetasuna atsegin duten espezieak eta era berean tenperatura gogorrei aurre egiteko gai direnak gailenduko dira honelako lekuetan: pagoak, izeiak, ezpelak, goroldioak, likenak, onddoak...

Ibilbidea Frantzia aldean hasiko dugu. Nafarroako Belaguatik Arette-Pierre St Martin-era doan D-132 errepidea jarraituz. Labays lepoa (Col de Labays) izeneko tokian bidegurutzea topatuko dugu. Guk, eskuinera joko dugu, oraingoan D-441 errepidea hartuz. Dagoeneko, Issaux-ko baso zoragarrian murgildu gara, baina guk errepidea jarraituko dugu beherantz, Issaux-ko ibilbideak erakusten dizkigun panela topatu arte. Hau leku aproposa da kotxea uzteko.
Aparkatu ostean, berriz ere atzera buelta egingo dugu metro gutxi batzutan, eta "Pont de Cagoutas" izeneko zubia baino zertxobait lehenago, aingura urdin bat irudikatua duen seinalea ikusiko dugu eskuinera. Hori da jarraitu behar dugun bidea. Ibilbide guztia zeharo markatua dago, ez du inongo galbiderik. Garai batean, basoa ontziak egiteko ustiatua izan zenaren lekuko dira seinale horiek. Izan ere, ontziak egiteko ez baita egur mota bat nahikoa izaten. Adibidez, ontziaren armazoia edo saihetsak akaziaz egiten zituzten eta hauekiko elkartzut jartzen ziren haritzezko egurrak. Kubierta zedroz egiten zuten. Materiala oso porotsua denez, egurra urarekiko iragaztezin bihurtzeko erraz xurgatzen duen likido bat erabiltzen zuten.
Behin bide zuzenean garela, aski azkar konturatuko gara baso honetako berdetasunaz. Ipuinetako baso honetan, zuhaitzak, enbor eroriak, harriak, onddoak, likenak... topatuko ditugu nonahi eta guztia goroldioz apaindua. Gainera behelainoa egonez gero ez harritu basoetako Robin Hood bertan agertzea. Hasieran, pago luze-luzeak ikusiko ditugu, pago lizarrak, bere kasa hazten utziz gero sortzen diren pagoak.
Baina guzti-guztia ez da berdea. Onddoek, kolore uniformetasun hori hausten dute, adibidez, bada Tremiscus helvelloides izeneko onddo gorri-gorri bat. Bere izen arrunta mukiziza gorria da. Onddo hau ez da batere arrunta. Udan eta udazkenean ateratzen da koniferoen egur hondarretan, erabat ustelduta edota lurrez estalita dauden egurretan. Tronpeta itxura du eta haragi gorri-arrosa lingirdatsua. Hain erakargarria den onddo hau, gezurra badirudi ere, jangarria da nahiz ez den oso preziatua.
Bidean zehar, haitzari begiratzen badiogu, zulo ugari ikusiko ditugu. Kare-harria denez, urak bere nahiaren arabera modelatu du paisaia. Hainbat espeleologo jardun da hemengo egiturak aztertzen eta badago bat hemendik gertu "couey lodge" izenekoa, ibilbideen panelean ageri dena.
Bideari jarraituz, erdibidean-edo ataka bat igaro beharko dugu, ahaztu gabe berriz ere itxiz. Ataka pasa eta berehala, nahiz bide guztian ere ageri diren, badago zonalde bat zuhaitzak erabat likenez josita daudenak. Eta honek zer adierazten digu? Gure birikentzako seinalea dira likenok, zeren likenak kutsadura atmosferikoarekiko oso sentikorrak direnez, garbi asko ikus dezakegu zona honetan behintzat kutsadura askorik ez dagoela, gustura bizi dira-eta likenak.
Berehala, belardi batera ailegatuko gara. Hemen Eguberrietako filmetan agertzen diren zuhaitz perfektuen antzekoak topatuko ditugu, baina kasu honetan ez dira guztiak izeiak, tartean haginak daude. Haginak, jakina denez pozoitsuak dira guztiz, ematen duten fruitu gorri mamitsuaren kanpoaldea kenduta. Beraz begiratu, baina ez ukitu. Zelai honetan baita ere, garai batean borda izandakoen hondakinak topatuko ditugu. Eta aurrera ekingo diogu eta berriz ere basoan sartuko gara. Issaux-ko basoa leku bakarrenetakoa da okil gibel nabarra ikusteko. Okil hau, besteetatik bereizten da bizkar eta hegoan duen mantxa zuria dela-eta. Habia, haritz, gaztain edo pago enbor hutsetan egiten dute, gustukoena pagoa badute ere. Horretarako, noski, zuhaitzak zaharra izan behar du, zuhaitz gazteak barrutik trinkoak baitira. Okil gibel nabarrek gehien atsegin dituzten basoak, hildako zuhaitzez betetako basoak dira. Arrazoi honegatik hain zuzen topa genezake hegazti xarmant hau baso honetan. Aurrera jarraituz, berriz ere goroldioa nagusi. Goroldioak pista asko ematen dizkigu bertako klimari buruz, lehen aipatu bezala Issaux-ko klima oso hezea baita.
Baldintza hauetan bizi diren animaliak ere ez dira makalak. Egunsentian edo ilunabarrean inguratzen bagara, erraz topatuko dugu orkatzen bat. Orkatza txakurraren tamainuko animalia liraina da. Txakurraren tamainu berdintsua edukitzeaz gainera zaunka ere oso antzekoa du nahiz erraz bereizten den batena eta bestearena, gogorragoa baita orkatzarena. Arrek hiru puntako adarrak dituzte eta emeek batere ez. Orkatzari basoan bizitzea atsegin zaio bertan topatzen baitu bazka eta gordelekua. Lehoiaren antzeko ilajearekin, negu hotzari ez dio beldurrik, janari nahikoa izanez gero. Etsai nagusiena gizakiaren eskopeta du, baina hori ere geroz eta gutxiago oso animalia jostaria eta maitagarria baita.
Berehala maldan behera hasiko gara. Bidearen bi aldetara ezpela ikusiko dugu. Ezpela metro gutxiko garaiera hartzen duen zuhaixka da. Hosto ugari ditu eta obalatuak. Loreak udazkenean iristen dira eta hilabetetan loratzen dira. Fruitua zentimetro bateko kapsula berezi bat da, bukaeran hiru hankatxo dituena. Ezpelaren egurra, gorostiarena bezala, oso astuna da; uretara botaz gero, hondoratu egiten da. Kolore horikoa da buxina izeneko alkaloidea dela-eta. Garai batean sukarraren aurka erabiltzen zen, baina haginarekin bezala, kontuz ibili beharra dago toxikoa baita guztiz. Bostehun urte iraun dezake. Udako tenperatura altuak, lehorte garaiak eta izozteak jasateko gai da. Gizakiaren presentziari erabat loturiko landarea da; ikatza egiteko erabilia, sutarako egur moduan eta ongarri gisa ere bai. Erreminten kirtenak egiteko ere erabiltzen da eta gaur egun oraindik ere sukaldean aritzeko koilara eta sardeska onenak ezpelarekin egindakoak dira, oso egur gogorra baita.
Laster batean errepidera iritsiko gara eta ezkerrera hartuz segidan berriz ere kotxera helduko gara.

Lurrean egur hilak nun nahi aurkitu daitezke
Behekaldean pagoa da nagusi
Basoaren erdialdean pago izei eta pinu beltza nahasian daude
Soun coy mendiaren iparraldeko aurpegian aurkitzen da baso hau
Basoaren behekaldea errekaxtoz betea dago
Goroldioa nun nahi gago basoan
Hegaztiak
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Garrapoa (Sitta europaea)
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
Okilek egindako zulo ugari aurkitu genituen ibilbidean zehar
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
Le Layens eko gailurra
Arrano suguejalea (Circaetus gallicus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Pagadi ugari pasa genituen ibilbidean zehar
Tunttun arrunta (Prunella modularis)
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Ahabi (Vaccinium myrtillus) artean oinez ibiltzea plazer bat da
Ahabi (Vaccinium myrtillus)
Ahabi (Vaccinium myrtillus) fruitu bat eskuan dela
Ahabi (Vaccinium myrtillus) ugari zegoen Soulaing mendi inguruan

Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Baso ederrak igaro genituen ibilbidean
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Zuberoako pirineoak aurrez aurre ditu Le layens mendiak
Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatza (Buteo buteo)Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunt (Oenanthe oenanthe) kumea

Tximeletak
Zygaena filipendulae
Pieris brassicae
Melanargia galathea
Papilio machaon
Lycaenidae sp
Lycaenidae sp
Lycaenidae sp
Lycaenidae sp

Landareak
Trifolium sp
Potentilla sp
Campanula sp
Otea-Ulex europaeus
Muki belarra
Eryngium sp
Erica sp
Digitalis purpurea
Dianthus sp


Kaka arrastoak


BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...