sábado, 25 de febrero de 2023

ESNAURITZAGANA (817M) MOTXOTEGI (799M) AIAGOGANA (802M) ARABA (2023 otsaila 05)


Gailur hauek Gorbeia eta Anboto mendiguneak lotzen ditu, eta Kantauriko eta Mediterraneoko uren banalerroaren zati izango lirateke. Mendilerro txiki hau, Urrunagako urtegiaren ondoan hasten da Otxandio herritik gertu eta Bizkaian Motxotegi mendian zein Ubide herrixka ingurunean bukatzen da. Baratzar mendiaren ingurune bezala ere identifika genitzake, mendigune garrantzitsu horretatik gertu dagoelako. Beti ere Arratia zein Araba eta Bizkaia arteko mugan. Guk Ubide herrixkatik hasi genuen ibilbidea, lehenbizi Motxotegi gailurra egin genuan eta jarraian Esnauritzagana zein Aiagogana kateatu genituen. Ondoren ibilbide zirkularrari bukaera emateko, berriro Ubide aldera beherantzako bideari ekin genion.

Motxotegi eta Esnauritzagana artea elurtuta aurkitu genuen

Neguan pagadietan galtzeak ere badu bere xarma, mendia biluztuko balitz bezalako sentsasioa ematen du.

Motxotegi gailurretik grabatutako irudiak.
Leize zulo honekin ere egin genuen topo, elurtututa egondakoan kontu haundiz ibili beharreko ingurunea, tapatuta egon litekeelako eta zuloan barrena erori.
Pagadi ederrak zeharkatu genituen
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 

Pago motz ugari zeharkatu genituen.

Esnauritzagana gailurretik grabatutako irudiak
Gorbea ingurua elurtuta zegoen oraindik
Aiagogana gailurretik grabatutako irudiak
Motxotegi eta Esnauritzagana arteko bidea

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta aurkituko duzu.

Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Motxotegi gainean, oraindik ere gerra zibileko trintxeren arrastoak ikusi daitezke bertan.
Neguko pagadien edertasuna

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Lawson altzifre (Chamaecyparis lawsoniana) landaketak ere aurkitu genituen ibilbidean
Sai arrea (Gyps fulvus)
Pagamotxak
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)

Gorostia - Ilex aquifolium
Eguraldi lainotsu eta euritsuak Birigarroak (Turdus philomelos) gustoko izaten dituzte
Esnauritzagana gailurrean

Euskal herrian zein beste leku askotan Pagamotxak ikatza, su egurretarako edo egurgintzarako ibili direnez, enborrak zabaltzeko joera izaten du. Bainan pagoek goiko argazki hontan ikusten den bezala, pakean utziaz altura haundia hartzen dute eta enbor zuzen zuzena izaten dute.
Pagadi artean aurrera
Kaskabeltza (Parus major

Haizeak botatako adarrak
Mendi gailurretatik Urrunagako urtegia ederki ikusten da

Neguan basoan galtzean izugarrizko bakea sentitzen da

Gailurrez gailur, oraingo honetan Aiagogana gainean
Pagadiak non nahi daude ingurune hontan
Pagoak lurrari gogor itsatsita

Pagadi gehiago

Mihura - Osyris alba

Gorbea lainotan ikusten zen
Basoaren ardian bizidun txiki batzuk topatu genituen, Garrapoa (Sitta europaea)

Pagadian lurretik, hosto artean bizitza dator
Ibilbideko beste irudi bat
Zuhaitz edo egur hiletan bizietan baino bizitza gehiago dago.
Pagadietan barrena aurrera
Egun benetan lainotsua tokatu zitzaigun, hegan ikusten den hegaztia Erroi bat da.
Gailur inguruetan elurra topatu genuen
Pagadi erdian lurretik irtetzen ari diren kimu berriei argazkiak ateratzen
Ibilbidean zehar basurde ehizean zebilen kuadrila batekin egin genuen topo
Ubide herrixkako etxe honek ere badu bere historiotxoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...