martes, 30 de julio de 2019

ARATZ (1445M) ARABA (2019- ekainak 30)


Oraingo honetan Aratz mendia egin genuen. Araba eta Gipuzkoa artean aurkitzen den Altzania izeneko mendi zerrako gailurrik garaiena da berau. Ibilbide honi hasiera emateko, Otzaurtetikan (Gipuzkoa) abiatzen den pista batetikan barrena, San Adrian aterpetxe ondoan dagoen aparkalekura arte kotxez gerturatu ginen. Hemen kotxea utzi ondoren Erromatar garaiko bide batetikan barrena San Adrianeko tunelera jo genuen lehen bizi , tunel hau Euskal herriko mendizaleontzat beti izan da toki estimatua.  Garai batean istoriaurreko  5 izarreko hotela zela, edo erdi aroko N-1 errepidea hortik igaroko zela ere askotan entzun izan degulako besteak beste.  Tunel hau alde batetik bestera igaro ondoren ezkerretara Aratz mendi tontorrera dijoan bidexkari jarraitu genion. Igoera eta inguru osoa balio natural haundiko gunea da. Lehenbiziko zatian pagadi eder batzuetan barrena joaten zera eta goi aldean berriz, larreak dira nagusi. Bainan esan dezakegu mendi guztia basoz inguratuta dagoela, alturan pagadiekin eta behekaldeetan hariztiekin (hegoaldera batez ere). Arabako gari soro horien eta Aratz mendiko baso berdeen arteko kontrastea ere esanguratsua da. Ibilbidean ikusi genituen xehetasun gehiago hemen behean aurkituko dituzue.

Aratz gailurretik grabatutako irudiak


Aratz mendia Otzaurtetik begiratuta

Aratz gailurrerako bidean, Elurzulo tontor ondotikan igarotzean.

San adriango tuneletik barrena dijoa ibilbidea

San Adriango kobazuloko beste irudi bat

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta. Aipatu behar da guk ibilbide hau atzekoz aurrera egin genuela, hau da, San Adrian aterpetxe ondotikan hasita.

Aratz gailurrean ateratako irudi bat

Orkatz hau bere kumearekin zistu bizian pasa zitzaigun gure mutur aurretik, basoan zehar gu ixilik ibili arren, bere usaimen finari esker azkar ohartu ziren gure presentziaz.  Eta zaunka moduko bat egiten hasi zen, alarma moduan seguraski, gure presentziaz bere ingurukoak ohartaratzeko. 

Hegaztiak;


Pintzana (Fringilla coelebs)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Txantxangorri (Erithacus rubecula) kumea

Aratz gailurra San Adriandik begiratuta

Txonka arrunt (Linaria cannabina) emea

 Txonka arrunt (Linaria cannabina) arra


Txoba mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

San adrian aterpetxearen ondotik hasi genuen ibilbidea

Sai arrea (Gyps fulvus)


Enara azpizuria (Delichon urbicum)


Haitz enara  (Ptyonoprogne rupestris)

Pagadi ererretan barrena ibili ginen

Pagadi barruan ateratako irudi bat

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Aratz gailurretik ederki ikusten da Aitzgorriko mendizerra

 Tximeletak:


Maniola jurtina

Hipparchia semele

Pagadien erdian dagoen baso bat

 Erebia meolans


Melitaea deione

Iparraldeko aurpegi osoa pagadi batek osatzen du

 Aglais io


Bide guztia oso ondo seinalatua dago

Loreak;




Phyteuma sp


Scilla sp


Pagadiko beste irudi bat


  Carduus sp..


Linum sp.


Aratz gailurretik Txindoki ederki ikusten zen


Kukupraka-Digitalis purpurea

Malva sylvestris

Aratz gailurreko inguruak

Teucrium pyrenaicum


Erromatar garaiko bide baten barrena egiten da ibilbidearen zati bat

Sedum sp

Phyteuma sp

Gorostia

 (Podarcis sp...)


   (Podarcis sp...)

Pagadiaren irudi gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...