sábado, 15 de noviembre de 2025

IZAZPI (973M) SAMIÑO (933M) IRIMO (901M) GIPUZKOA (2025 Irailak 16- Urriak 12)

Zumarraga eta Urretxutik gora: bi ibilaldi, bi arnasaldi, gailur hurbilak, begirada zabalak

Udazkenak berezkoa duen lasaitasun eta kolore goxoekin, bi txango egin genituen Zumarraga eta Urretxu ingurutik: Bata Izazpi eta Samiño gailurretara eta bestea Irimora. Biak ingurune industrial baten bihotzean kokatuak daude, baina, hala ere, arnasa hartzeko eta begirada urrutira zabaltzeko leku paregabeak dira.

Zuhaitz-belatza (Falco subbuteo) migrazioan

Antiguatik Izazpi eta Samiñora: Ibilbide zirkular bat

Lehen ibilaldia Antigua ermitaren ondotik abiatu genuen. Artadi, pinudi, haritz, pago zein larre artean, bideak gorantz egiten du, lehenbizi lasai eta azken unean Izazpiko gailurrera iritxi aurreko malda gogorra dago.

Zumarragaren iparraldean kokatzen da Izazpi. Aizkorri-Aralar eta Udalaitz mendilerroek osatzen duten ikuspegi zabala eskaintzen du. Samiño gailurreraino gainez gain egiten da.

Izazpiko gailurrera iristean, Aizkorri-Aralar mendilerroa ageri da hegoaldean, eta Samiñora jarraituz, Udalaitz eta Anboto aldera zabaltzen da ikuspegia. 

Gailur bien artean, txilardi Alertze eta baso mixto artean, basafruituak ugari ikusi genituen: elorri beltza, gorosti helduak, masustak eta sastraka artean ezkutatzen diren txoriak.

Pagausoak (Columba palumbus) ikustea beti da pozgarria, eta udazken honetan, migrazio garaian, are ohikoagoa da ale solteak edo talde txikiak ikustea mendietan barrena. Ale hau Irimo gailur ondo ondotik pasa zitzaigun. Hegoaizeak hegazti pasa ekarri zuen: Pagausoak, pintzanak, zapelatzak, miruak eta txori txikiak, hegoaldeko bidea hartzen.

Samiño gailurretik Urola bailarako paisaia zabaltzen da, Izarraitz eta Ernio urrunean, eta inguruko herriak haranetan. Samiño (Irumugarrieta izenez ere ezaguna) eta Izazpi mendilerroaren parte da. Azkoitia  Azpeitia eta Zumarraga artean kokatua, Gipuzkoako bihotzean dagoen gailur ikusgarri bat da. Samiño gailurra, bere larre zabalekin,  abeltzantzarako dago egokitua.

Santa Barbaratik Irimora: gailur bakarti baten xarma. Urretxu eta Zumarragaren artean dago kokatua. Irukurutzetako mendilerroaren hegoaldeko gailurra da, eta Santa Barbara baselizatik igo ginen gu.

Gure bigarren txangoa Santa Barbara baseliza ondotik abiatu genuen, eta zuzen zuzen Irimo gailurreraino igo ginen, ondoren, ibilbide zirkular bat osatuz mendiaren atzekaldetik jaitsiz. Bideak aldapa handiagoak ditu, baina basoaren babesean igarotzen da zatirik handiena. Gailurrean, berriz, ikuspegia zabaldu egiten da.

Behe laino artean, isil-isilik zeuden behe haranetako herriak. Irimo gailurra, bere antena eta gurutze haundi batekin, ez da mendirik basatiena,  baina badu zerbait: bakardadearen eta hurbiltasunaren arteko oreka, eta inguruko biztanleentzat ihesbide ezin hobea. 

Irimo: monolaborantzaren eta baso bizien arteko muga. Irimo mendian, batez ere hegoaldeko maldetan, alertze (Larix decidua) eta japoniar zedroaren (Cryptomeria japonica) monolaborantza da nagusi. Zuhaitz hauek hazkunde azkarra eta egur komertziala eskaintzen dute, baina bioaniztasunari eta paisaiaren aniztasunari kalte egiten diote.

Eskerrak Irimoko iparraldeko aurpegian oraindik ere pagadi batzuk mantentzen diren, batez ere Irimo mendiko atzekaldean. Pago horiek, hosto zabaleko zuhaitz autoktonoak izanik, bizileku eta elikagai ugari eskaintzen dituzte hegaztientzat, intsektuentzat eta lurreko fauna txikiarentzat. 

Izazpi gailurretik grabatutako irudi zirkularra

Bi ibilaldi hauek erakusten dute zer garrantzitsua den mendia, batez ere industria eta trafiko artean bizi garenontzat. Gailur hauek ez dira urruneko paraje basatiak, baina horrexegatik dira hain baliotsuak: etxetik gertu,  isiltasuna, bakea eta bide-batez bihotza zabaltzen zaigun inguruneak dira

Izazpi eta Samiño gailurrak egiteko egin genuen ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen

Iparraldeko elorri zuria - Crataegus monogyna)

Irimo gailurra egiteko osatu genuen ibilbideari buruzko xehetasun gehiago duzue hemen

Haritzari zergatik batzuetan "Haritz kanduduna"(Quercus robur) deitzen zaion; Izen hori ematen dioten ezaugarri bereizgarriak hauek dira: Kanduduna: "pedunkuluarekin" edo "kanduarekin" esan nahi du. Horren arrazoia da espezie honetako ezkurrek kandu luzea dutela, kandurik gabeko beste haritz espezie batzuekin (hala nola, haritz kandugabea edo Quercus petraea espeziearekin) alderatuta.
Izazpi eta Samiño artean bidegurutze hau igaro genuen , non Loiola Santutegira, Samiñora edo S. kristobalerako bideak hartzen diren bertan.
Txioen (Phylloscopus trochilus) migrazio handia egokitu zitzaigun egun horretan 
Izazpin gora
Negu txirta (Anthus pratensisugari ere iritsi dira gure mendietako larreetara
Gurutze zaharra izeneko gailurrean
Isats gorria (Phoenicurus ochruros) asko ugaritu den hegazti bat da Euskal Herrian
Samiño gainera gerturatzen
Txantxangorriak (Erithacus rubeculaugari ikusi genituen mendi ibilaldian
Ibilbidearen bigarren zatian, kilometro bat inguruko sastrakadi bat gurutzatzea tokatu zitzaigun
Pitxartxar buru beltzak (Saxicola torquata) mendiko otadiak oso gustoko ditu
Pinus sylvestris, hau da, pinu gorria, Euskal Herriko mendietan (Izazpi, Samiño…) asko landatu izan da, batez ere XX. mendetik aurrera, egurra ateratzeko helburuarekin. Ez da guztiz autoktonoa, baina askoz egokiagoa da mendi garaietarako edo klima hotzagoetarako radiata baino. 
Buztangorri argia  (Phoenicurus phoenicurus) migrazioan hegoaldera bidean
Izazpi bidean
Sai arreak (Gyps fulvus) Sarraskijaleak dira eta hildako animaliez elikatzen direnez, Samiño inguruko larreetan barrena bazkatzen dauden abereena inguratzen ziren. eta horrek hainbat habitatetan mugitzeko aukera ematen die, betiere ganadua edo fauna hila eskuragarri badago. Gipuzkoan ere badaude koloniak, eta erroldak egin dira lurraldean hainbat kolonia kokatuz, nahiz eta populazio handienak Araban eta Nafarroan egon.
Arrano txikiarentzat (Hieraaetus pennatus) hegoalderako migrazioan Samiño, Irimo eta inguruko gailurrak— pasabide naturalak dira hegazti migratzaileentzat, eta arrano txikia horietako bat da.
Animali basatiek basafruituak jaten dituzte (gorosti, ezpela, basaranak, mugarrak, masustak…) eta horien haziak kaka bidez zabaltzen dituzte. Hori funtsezkoa da basoen birsortzean.
Gereziondoak (Prunus avium) eta intxaurrondoak (Juglans regia) mendian topatzea beti da pozgarria, eta euren presentzia askotan adierazten du gizakiaren eta naturaren arteko harreman zaharra.
Samiño gainetik Zumarraga dagoen ikuspegia
Intxaurrondoa (Juglans regia)
Baserri inguruetan elikagai iturri tradizionalak dira: gereziak udaberrian eta intxaurrak udazkenean, baserritarren dietan eta merkataritzan garrantzitsuak izan dira.
Mendizaleon plazer txikietako bat: Irimo edo beste gain batera igotzean, egun garbi batean Udalaitz eta Anboto bezalako mendiak aurrez aurre ikustea da. Ikuspegi horiek badute zerbait magikoa — mendien arteko elkarrizketa isila dirudi.
Vanessa atalanta, ezagunagoa “almirante gorria” izenarekin, Europako tximeleta ikusgarrienetako bat da, eta udazkean, migrazio garaian Euskal Herriko mendietan ikustea ohikoa da, .
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) zuhaitz sendo eta hostotsua da, Euskal Herriko klima heze eta freskoetan ondo egokitzen dena. Herri inguruetan edo jardinetan nahiko arrunta da.
Izazpiko azkeneko maldei aurre egiten
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia
Jatorria: Ipar Ameriketan du. Zuhaitz hau azkar hazten dena da eta udaberrian lore zuri usaintsuak ditu.Egurra sendoa duenez, eta paisaia errehabilitatzeko edo errepide bazterretan landatzeko erabili izan da. Inbaditzailea izan daiteke, zeren lurzoruaren konposizioa aldatzen du eta bertako espezieak baztertzen ditu.
Zumarraga Irimotik begiratuta, goizaldeko behelainoarekin

Erraz zabaltzen den landare hau lehiakorra da beste espezieekin eta eremu naturaletan inbaditzaile bihur daiteke
Lizar arrunta,(Fraxinus excelsior) espezie hau Euskal Herriko zuhaitz enblematikoenetakoa da.
Zuhandor arrunta (Cornus sanguínea)
Larrosa - Rosa canina
Cotoneaster coriaceus, Txinako jatorria duen landarea
Dioscorea communis, euskaraz, apo-matsa edo “asta-matsa izenez ezagutzen da, eta zuhaixka igokari toxikoa da, Euskal Herrian leku askotan ikusi degu.
Izazpi mendira bidean
Huntza, (Hedera helix) Landare igokaria, betiberdea eta oso ohikoa Euskal Herriko baso eta paretetan.
Pulicaria dysenterica
Izazpi hegoaldeko malda guzia erreta aurkitu genuen. Otadiak erretzea larre bihurtzeko ohitura zabaldua izan da abeltzainen artean, batez ere mendiko larreak berreskuratzeko helburuarekin. Azken aldian ikusi den bezala, kontrolik gabe erretzeak baso-suteak eragin ditzake, eta noski lurzorua pobretu.
Alertzea (Larix decidua) hostoerorkorra den konifero bakarrenetakoa da, hau da, udazkenean hostoak galtzen dituena.
Lawson alzifre landaketa, bere azpia penagarria geratzen da, baso hil bat da, ez dago landarerik eta bizitzarik. Lawson alzifreak itzal handia sortzen du, eta bere hostoek lurzorua azidotzen dute. Horrek zaildu egiten du beste landare espezieek haztea, eta horregatik Lawson alzifre landaketen azpian ez dago bizitzarik. 
Beste Alertze (Larix decidua) landaketa bat
Mantis religiosa
Bere izen zientifikoa —religiosa— aurreko hankak otoitz egiteko moduan jartzen dituelako datorkio
Mentha sp
Menta beste menta azpiesziekin erraz hibridatzen da, eta horrek identifikazioa zaildu dezake, gainera errizoma bidez azkar zabaltzen denez, kontrolik gabe ingurumenaren oreka alda dezake
Urre botoia (Ranunculus sp), Euskal Herriko larre eta soroetan ohikoa den landarea duzue, “Urre botoia” izena lorearen kolore distiratsuagatik datorkio, eguzkitan distira egiten baitu eta horrez gain landare honek bulbo antzeko sustrai lodia duenez bere izen zientifikoa bulbosus hortik datorkio.
Centaurea sp
Irimo mendira igotzen aurkitu genuen bordatxoa
Taraxacum officinale
Taraxacum generoa, euskaraz “txikoria belar” edo “diente de león” izenez ezaguna, Asteraceae familiako landare loredunen multzo zabala da, eta Euskal Herrian oso arrunta da
Sequoia sempervirens, “Kaliforniako sekoi gorria”, munduko zuhaitzik altuena da
Txilar morea Erica cinerea
Euskal Herriko mendietan lur azidoetako landare bereizgarrietako bat da. 
Basa azafrana Crocus nudiflorus
Irimo gailurretik aurrez aurre Udalaitz eta Anboto aldea ikusten dira
  Eztul-belarra - Tussulago farfara

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IZAZPI (973M) SAMIÑO (933M) IRIMO (901M) GIPUZKOA (2025 Irailak 16- Urriak 12)

Zumarraga eta Urretxutik gora: bi ibilaldi, bi arnasaldi, gailur hurbilak, begirada zabalak Udazkenak berezkoa duen lasaitasun eta kolore go...