jueves, 18 de febrero de 2021

ZABALAITZ (1263) ENAITZ (1296) ARTZANBURU (1365) GIPUZKOA (2020 abuztua 15)


Urbia eta Aizkorriko hego mendebaldera aurkitzen diren 3 gailur dira Zabalaitz, Enaitz eta Artzanburu. Ibilbidea Arantzazutik hasi genuen eta Urbiako fonda iritxi aurreko ezker eskubi dauden bi gailur dira Zabalaitz eta Enaitz. Lehenbizi bi hauek igo genituen eta Artzanburu utzi genuen azkenerako. Artzanburu Biozkorna deitzen zaion mendi multzoko gailurrik garaiena da eta era berean Aizkorriko Arbelaitz eta Aloña mendien artean aurkitzen da. Urbiako larreak euskal mendizalehen artean oso ezagunak dira, artzantza oso edatuta dago ingurune honetan eta ibilbidean abere askokin egiten duzu topo. Monumentu megalitikoak ere ugari daude bertan, Gorostiaran, Pagobakoitza edo Kalparmuño bezalako dolmenak dira horren lekuko. Garai batean Urbian hiltzen ziren bizilagunak lurperatzen zituzten lekuak izango lirateke hauek.  Bertako artzainek sepulturiek izenez deitzen dituzte monumentu megalitiko hauek eta errespetu haundiz kontserbatzen dituzte. 

Artzanburu gailurra egin ondoren berriro leku beretik bueltatu beharrean Duru ingurunetik barrena Arantzazura jeitsi ginen. Horrela, ibilaldi zirkular eder honi bukaera eman genion. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria ugari.

Aizkorriko kresterio osoa ederki ikusten da Enaitz gailurretik

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta
Zabalaitz mendia Urbia aldetik begiratuta
Zabalaitz mendia Urbia atzean dela
Zabalaitz gailurretik grabatutako irudiak
Enaitz gailurrean
Enaitz gailurretik grabatutako irudiak
Artzanburu gailurra Urbia aldetik begiratuta
Artzanburu gailurretik grabatutako irudiak

Hegaztiak
Zabalaitzen sai arreak (Gyps fulvus) gainera etortzen zitzaizkigun
Sai arreak (Gyps fulvus)
Zabalaitzetik behera
Zabalaitzeko beste irudi bat
Isats gorria  (Phoenicurus ochruros)
Urbiako larreak Zabalaitzetik begiratuta
Pintzana  (Fringilla coelebs)
Abere ugari zebilen Urbiako larreetan
Belatz gorria  (Falco tinnunculus)
Zabalaitzen mendebaldeko aurpegia
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Enaitz gailurrean Aizkorriko mendizerra atzean dela
Erroia (Corvus corax)
Urkulu erreka paraje ezin basatiagoa da, Arantzazutik irten eta Urbiarako bidean aurkitzen da txoko eder hau
Txantxangorria  (Erithacus rubecula)
Urkulu errekaren beste irudi bat
Zapelatza  (Buteo buteo)
Zabalaitz mendira iristear

Urbiako larreetan abere ugari daude

Papilio machaon
Artzanburu gailurrean
Gailur denak kareharriz inguratua daude. Ingurune honi lapiaza deitzen zaio, harri karbonikoen eremu edo gainazal irregular bat osatzen dutelarik, disoluzio kimikoak eta izotzak, pixkanaka zulo eta ertz zorrotz ugarirekin modelatzen dituena.

Euplagia quadripunctaria
Aloña mendi Artzanburu aldetik begiratuta
Askari lorea-Merendera montana
Goizeko lehenbiziko orduetan pagadietan lanbroa zen ugari
Arum italicum
Gazteluaitz aldea Urbiatik begiratuta

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...