jueves, 8 de agosto de 2019

GAZUME (1013M)INDO(764M)MENDIBELTZ(963M) GIPUZKOA (2019- Uztailak 11)


Gazume mendia baino ezagunagoa den Hernio mendia eta Gazume gailurra, Zelatuneko bordak erdibanatzen ditu. Gazume mendia leku askotatik igotzeko aukera dagoen arren, guk oraingo honetan ibilbide zirkular bat egitea erabaki genuen. Guretzako normalean ibilbide arruntena Iturriotz gainetik irtenda zuzenean gailur aldera zuzen joatea izan ohi den arren, oraingoan lehenbizi Granada erreka alderako norabidea hartu genuen, eta pare bat kilometro bide hortan behera egin ondoren, Erdoizta auzora dijoan bidexidorra hartu hartu genuen. Behin Erdoiztara iristean zuzen gailurrerako bidea egin eta gero handik Iturriotzera berriro jeisteko. Aipatu behar da iparraldeko aurpegi honen edertasunarekin txundituta geratu ginela, baso misto itxi baten barrena egiten da ibilbidea eta bide guztian zehar pizidoak kantari edo orkatza zaunkaz entzuteak basa bizitzan erabat barneratzen zaitu. Zibilizaziotik hain gertu eta era berean hain basati diren lekuak gutxi izango dira inguruan. Mendi gailur inguruan berriz, ganadu kopuru gehiegizkoaren ondorioz kakaleku bat ematen du eta lurra gorritua edo erosionatuegia dago. Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen behean.


Gazume gailurra Iturriotzetik begiratuta

Gazume gailurretik grabatutako irudiak
Gazumetik Iturriotzeko bidean

Gazume iparraldeko aurpegiko baso ederrean grabatutako irudiak.

Gazumeko ibilbidean aurkitutako beste irudi bat,

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Iturriotzeko baserri ondotikan hasi genuen ibilbidea

Hegaztiak;

Okil beltza (Dryocopus martius). Goiko argazki hau ez da bertan ateratakoa, garai honetan basoak hostoz beterik izaten dira eta ez da izaten batere erraza berari argazki egoki bat ateratzea. Bainan dena dela Gazumeko ibilbide honetan garbi ikusi genuen bi aldiz espezie hau eta muestra bezala jarri nahi genuke. Bere erreklamoa ere askotan entzun genuen eta Euskal herriko beste ingurune askotan bezala honera ere edatu dela ikusteak asko poztu ginduen.
Pagauso  (Columba palumbus ) batzuk ere ikusi genituen eta hori ere poztekoa da. Kontrapasa debekatzearekin batera berton kumatzen den uso kopurua goraka dijoa Euskal herrian.

Antzandobi arrunta (Lanius collurio). Gazume gailur ondoko larreetan bat baino gehiago ikusteko aukera izan genuen. Hegazti hauek harrapariak dira berez, non intsektu, sugandila, sagu eta abarrez elikatzen diren eta harrapakinak inguruko sasi edo arantzetan zintzilikatzen dituzte, hurrengo egunetako gordailu gisa.

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Erdoiztatik Gazume bidean

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Indo gailurretik ere pasa ginen ibilbide honetan

Sai zuria (Neophron percnopterus)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Gazume gailurra Iturriotzetik begiratuta

Liztor jalea (Pernis apivorus)

Liztor jalea (Pernis apivorus)

Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)

Iturriotzetik Granada errekako bidean barrena

Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)


Txantxangorria  (Erithacus rubecula)

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)


Erdoizta auzoko baserri bat

Tximeletak;

Gonepteryx rhamni

Maniola jurtina

Coenanympha pamphilus

Issoria lathonia

Pararge aegeria

 Vanessa cardui

Iturriotz eta Erdoizta auzoaren artean dagoen bidexka oso basatia da.

Macroglossun stellatarum

Hemen, goiko esfinjea, grabatutako irudietan.

Erdoiztako eliza oso berezia da, forma obalatukoa da
Sorginorratza;

 (Cordulegaster boltoni

 Locusta migratori

 Gazume iparraldeko bidexkan zear oinez
Loreak;


Asplenium scolopendrium-Orein mihia 


 Astrantia major

Circaea luteniana 

Gazume gailurrera bidean oinez

 Digitalis purpurea-Kukuprakak

 Geranium robertianum-San Robertoren zaingorria


 Geum urbanum

Gazume iparraldeko baso mistoa


 Hypericum androsaemum-Orkatxa


 Knauttia dipsacifolia


Prunella vulgaris 
Aizarna ondoko Santa Grazi ermita ere ondo ikusten da ibilbidetik


 Stachys alpina


 Stegnogramma pozoi


 Trifolium repens

Urritza

Gorostia


Kaka arrastoak;


No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...