lunes, 23 de noviembre de 2020

GAZTELUAITZ (917M), BELLOSTEGI(792M) GIPUZKOA (2020 uztailak 22)


Arantzazuko santutegi famatuaren hegoaldera begiratuz aurrez aurre dagoen gaztelu itxurako mendi gailur bat degu Gazteluaitz. Arantzazu eta Urbia arteko ibilbidean zehar izan ohi den jende andanari ihesi, Gazteluaitz ingurua benetan basatia aurkitu genuen. Gure ibilbidea Arantzazuko aparkalekutik behera, Urkullu errekara zuzen zuzen jeitsiaz hasi genuen,  Arantzazu aurrean aurkitzen diren Bellostegi zein Gazteluaitz mendiak eta Arantzazu auzoaren artean aurkitzen den arroilean zehar oinez ibiltzea ikusgarria da. Era berean Urkulu errekak urteen poderioz sortutako arroil basati hau gizakiak gutxi eraldatutako  gune bat da. Bertako arroiletan hegazti ugari bizi dira, Sai arre, Erroi, Enara azpizuri edo Okil beltzak zein berdeen presentziak basabizitzan erabat murgiltzen zaitu. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen altxor horietako batzuk.
Orkatz  (Capreolus capreolus) eder hau bidera atera zitzaigun.
Gazteluaitz gailurra, izenak berak dioen bezala gaztelu itxura bat du gailurrak.


Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Arantzazu auzoa Gazteluaitz gailurretik begiratuta, Gazteluaitz eta Arantzazun arteko arroil ikusgarri zein basatia.
Gazteluaitz gailurretik grabatutako irudiak
Gazteluaitz gailurrean

Anfibioak
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra), bere janzkera eder honekin, dizdira haundia ematen du begietan.
Arrabioak Urkulu erreka inguruko ingurune heze eta freskoak behar ditu bizi ahal izateko, eta ondorioz, ingurune hauetako pagadi baso hostogalkorretan ederki uztartzen da.
Arrabio arruntaren beste irudi bat
Arantzazu Gazteluaitzetik begiratuta
Sugandila iberiarra (Podarcis iberica)
Goizean goiz laino artean aurkitu genuen Gazteluaitz

Hegaztiak
Sai arrea (Gyps fulvus)
Zozoa  (Turdus merula)
Gazteluaitzen hegoaldeko aurpegia, basoa da nagusi bertan
Kaxkabeltza (Parus mayor)
Kaxkabeltza (Parus mayor)
Gazteluaitzeko tontorrera iritxi aurreko maldei aurre egiten
Birigarroa (Turdus philomelos)
Gazteluaitz era bat basoz inguratua dago
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Okil haundia (Dendrocopos major)
Okilek zulatutako enborral non nahi ikusten ziren
Gazteluaitz igo aurretik Bellostegi gainera igo genuen
Zapelatza (Buteo buteo)
Birigarroa (Turdus philomelos), inguruan zegoen gerezi zuhaitz hau ederki aprobetxatzen ari ziren birigarro, zozo zein Txinboek besteak beste
Birigarroa (Turdus philomelos)
Era berean oso ingurune harritsua da eta oinez ibiltzeko ez da batere atsegina suertatzen
Zozoa  (Turdus merula)
Zozoa  (Turdus merula)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Arriona gailurra Gazteluaitzen hegoaldean dagoen tontor hori da
(Sylvia atricapilla) Txinbo kaxkabeltza
Zozoa  (Turdus merula)
Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)
Ibilbideko beste irudi bat, atzeko gailur hura orkatzegieta da
Erroia (Corvus corax) laino artean
Basoko egur hiletan bizietan baino bizi gehiago izaten da eta besteak beste okilen bazkaleku izaten dira
Lehen aipatu bezala, ingurune oso karstikoa da, kareharriz osatuta dagoen ingurune hau erliebe forma ugariz zein ertz bertikalez osatua dagoen pasaia bat osatzen dute. Bertan oinez ibiltzeko oso leku traketsa egiten da eta zenbait gunetan arriskutsua ere bai, goiko zein beheko argazkiak dira horren lekuko, dena zuloz betea dago eta hanka non jarri bi aldiz pentsatu beharra dago.
Kareharriz osatutako ingurunea egiten da ibilbidearen zatirik haundiena
Garrapoa (Sitta europaea)
Beste  enbor hau ere okilek egindako zuloz betea dago.
Erroia (Corvus corax
Gazteluaitzen beste ikuspegi bat
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Ingurune oso oso harritsua da
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Paga usoa (Columba palumbus)
Ibilbidearen zati haundi batean bidezidorraren arrastoak galdu egiten dira eta harri artean nola hala moldatu beharra dago aurrera egin ahal izateko

Loreak
Allium sp
Alertze plantazioak, pinazea familikoa izan arren, famili honetako zuhaitz gehienak ez bezala, alertzeak kaduzifolioak dira. Beraz neguan hostoak erortzen zaizkio eta ondorioz lurzorua ongarriz aberasten laguntzen du.Gazteluaitzeko hegoaldeko aurpegian aurkitu genituen plantazio hauek. 
Klabelina-Dianthus sp
Kuku belarra-Aquilegia Vulgaris
Erreka ederrak gurutzatu genituen ibilbidean zehar
Rosa Arvensis
San Jorge lorea- Centranthus Ruber
Stellaria sp
Gazteluaitz baso baten erditikan irtetzen den harroka moduko bat da
Zauri belar- Anthyllis Vulneraria
Barea Arion rufus


1 comentario:

  1. Erreportaje ederra, ta ederrak ere irudiak. Eskerrikasko erakusteagatik horrelako mendi txokoak eta bere biztanleak.

    ResponderEliminar

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...