sábado, 16 de septiembre de 2023

PUNTA DE LA NEGRA (650M)ALTO DE LA PLANA(2023 martxoak11) CABEZO DEL FRAILE - CATEDRAL (557M) BARDEAK (2023 ekainak 10)NAFARROA


Bardeetako Punta de la negra ingurua ez da Bardea zuria bezain ezaguna, baina Bardea zuria ez bezala, Bardea beltza pinu karraskazko (Pinus helepensis) baso batez estalita dago (hortik datorkio izena).

Sai zuria (Neophron percnopterus)

"El Rincón del Bu" izeneko Natur Erreserbak lurra moztu du, bertako landaredia, fauna eta orografia bereiziz. Bardea Zuria askoz basamortu itxuragokoa da, eta ospe handiena lortu duena, ziur asko, publizitate-agentziek eta zinemak beren ekoizpenetarako bertan jarri zuten interesagatik ere bai, "Beltza" bigarren maila batean utziz, horregatik da ezezagunagoa. 

Bardea Beltzak askoz landaredi gehiago eta barietate handiagokoa du, hala nola baso mistoa, estepak edo sastradiak, eta bere orografia Bardea zuriak duena baino uniformeagoa da, hemen higadura lehunagoa baita, altuera desberdinetako ordokiak  dituelako.

Punta de la Negra gailurrean

Punta de la negrako 8 km zabaleko planiziea Bardeetako altuera haundienean kokatzen da. Altuera honek hezetasuna mantentzeko ere asko laguntzen du. Berezitasun honek interes ekologiko handia ematen dio, bere  ingurunean biodibertsitate handia osatu delako. 

Zingita mirotza (Circus aeruginosus)

Ezin aipatu gabe utzi eskualde horretako fauna eta flora bereziki babestu beharko liratekeela, kontuan izan hemen Nafarroako lurraldean oso ohikoak ez diren espezie berezi asko bizi direla. 

Punta de la negra mendiaren beste ikuspegi bat

Ingurune guzti hau buztinezko eta kareharrizko formazio tubular bat da, 150 metroko malda duten jausiek inguratzen dutena, "Rallas" izenaz ezagutzen direnak, non putreek, hontz haundiak, sai zuriek eta abarrek babesa aurkitzen duten. Horregatik, lursail horiek hegaztien babes bereziko eremutzat eta garrantzi komunitarioko lekutzat hartzen dira.

Ezkai txinboa (Curruca tomillera)

Punta de la Negrako harroiletako bat

Punta de la negra Aragoi eta Nafarroa artean muga mugan dago. Tutera hiriarekin eta Cabanillas, Fustiñana eta Buñuel herriekin egiten du muga, "Bardena Beltzeko atetzat" hartzen dena. Eremu horrek ere muga egiten du Aragoiko erkidegoarekin, eta Ejea de los Caballeros eta Tauste udalerrien artean geratzen da. Kotxez Punta de la negra gailur ondoraino igotzea dago. Guk ibilbidea bertatik hasi genuen, lehenbizi beheruntz joan eta ibilbide zirkular bat egin ondoren berriro gailurrean bukatzeko. 

Ez da pintura-markekin seinaleztatutako ibilbide bat, baizik eta zenbait bidezidorren eta pista-tarte txikiren arteko lotura da. Behekaldean duzue ibilbidearen xehetasun zehatzagoa. Bertan bi alde bereiz ditzazkegu: alde batetik Punta de la negrako erorikoek osatzen dituzten harroilena, Alto de la plana ere bertan dago eta erreserba naturala izango litzatekeena (1.926 ha-koa). Eta beste alde batetik "El Fraile" izeneko eremua, 558 m-ko altuera duena, non Cabezo del Fraile haitza nabarmentzen dena bertan.

Punta de la negra gailurretik grabatutako irudiak

Kantauri ixurialdean bizi garenontzako ingurune oso berezia, hain kilometro gutxian horrelako habitat aldaketa izatea oso aberatsa suertatzen da


Punta de la negra ko Ibilbidearen mapa zehaztasun gehiagorekin.
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica) hegan

Cortesetik, Ebro ibaiaren ertzean, lautada zabal batean, hegoaldean, Moncayo dago eta Iparraldera begiratuta berriz, Bardeetako azken mendiak ikusiko ditugu, kasu honetan, Bardea Beltzekoak; zehazkiago, Cabezo del Fraile izenekoa, eta bere iparraldeko aurpegian dauden horma berezi batzuk (Catedral deiturikoak). Bi ingurune horiek izango dira gure helburuak ibilbide honetan.
Kalandria (Melanocorypha calandra)k ikusi ahal izateko hegoalderuntz joan beharra dago, garai batean hemen, Euskal herrian, kosta aldean ehiztariek hegaxabalei kalandriak deitzen zieten, bainan ez da horrela. Euskal herriaren iparraldean ez dago kalandriarik. 
Cabezo del Fraile tik eguzkia irtetzen
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
Cabezo del Frailera joateko, Cortesetik, NA-126 errepideko 22. kilometroraino (Tudela-Tauste) hurbildu beharko gara autoz. Han, Bardeetara sartzeko pista bat aurkituko dugu, eta bertatik hasiko dugu ibilaldia.
Cabezo del Frailen egin degun txangoa oso eramangarria da, igoera txiki bat da. 557 metroko altuera du eta mendiaren mendebaldean dagoen Catedral (horma ikusgarri batzuk) inguruarekin kateatu genuen. Ingurune hau Bardena beltzean kokatzen da. Bardena zuria baino ezezagunagoa da, pinu ilunei eta inguruan ugari den estepako landarediari zor baitie izen hori. 
Cabezo de Fraile gailurretik grabatutako irudiak
Untxia (Oryctolagus cuniculus)

Untxiek egindako zuloak dira horiek, beraien gordelekuak alegia. Untxia harrapari askoren jan iturri da, hala nola azeria, basa-katua, azkonarra, kata-jineta, Bonelli arranoarena, arrano beltza, basurdea edo hontz haundiarena besteak beste, baina batez ere desagertzeko arriskuan egon diren bi espezie enblematikoena, arrano inperial iberiarrarena, non hale batzuk ikusten hasi dira dagoeneko Bardenak inguruan eta katamotz iberiarrarena, azken hau oraindik ez da asentatu bertan bainan untxi kopuruak horrela jarraitzen dadu laizter iritxi daiteke bere kabuz.

Untxiak nun nahi ikusten dira

Al Andalus eta kristauen arteko islamiar aldian , eta ondoren Nafarroa eta Aragoiko erresumen arteko gatazketan muga egiten zuen ingurune honek. Cabezo del Fraile tontorrean, Antso Abarka gazteluaren aztarnak daude ikusgai. Gaztelu hori lehen aipatutako muga horren lehen defentsa izan zen.
Cabezo del Fraile gailurrean ateratako argazkia
Bardeetako ingurune hau Ebro Ibarreko eremu idorrenean (lehorra zein lurzoru buztintsu eta lohitsuak) aurkitzen da,  eta horrek ezinbestean baldintzatzen du bertan dagoen flora eta landaredia. Hori dela eta hemengo landaredi naturala estepakoa edo mediterraneo ixuri aldeko jatorria duena da.

Eper gorriaren (Alectoris rufa) txita bat

Eper gorriaren txita irudietan
Eper gorri (Alectoris rufa) heldua hegan
Cabezo del Fraileko gaur egungo landaredia larreak edo sastrakak zein jatorri antropikoko nekazaritza laboreak, edo basoberritzeak osatzen dute. Dena den Bardeak ez dira lurralde uniforme bat; aitzitik, hainbat eremutan bana daiteke, eta alde handiak daude beraien artean. Garrantzitsuenak Bardea Zuria eta Bardea Beltza dira.
Cabezo del Fraile Ibilbidearen nondik norakoak xehetasun gehiagorekin.
Bardea Zuria gune babestuaren erdian dago, eta basamortuagoa da, baina, aldi berean, baita lauena ere. Bere ezaugarri geografiko nagusiak lautada handiak eta sakonera haundiko guneak dira, azken hauen hondoetan ibaiak osatu ohi direlarik. Horregatik lur mota hauetan igeltsua da nagusi. Bardea Beltza berriz Aragoiko mugatik oso gertu aurkitzen da, eta besteak ez bezala ingurune honek goi-lautada txiki ugari ditu eta lehen aipatu bezala aurrekoan baino landaretza ugariago du.Tamaina txikiko ezkaiak (tomillo-Thymus vulgaris) eta erromeroak (Salvia rosmarinus) dira muino hauetako landaredia ugarienetakoak eta beraiekin batera sastraka arantzadunak.
Prezipitazio urriek urtaro lehorra asko luzatzeaz gain, hemen udarak oso beroak eta neguak oso hotzak izaten dira. Neguan ziertzoak ere askotan jotzen du eta horrek bizimodua oraindik are gogorragoa egiten du.
Argazki hontan, atzean dagoen mendia Moncayo da
Ur igel arrunta (Pelophylax perezi)
Cabezo del Fraile hegoaldean dagoen putzu hau ur igel arruntez beterik aurkitu genuen.
Ur igel arrunta (Pelophylax perezi)
Ferula communis
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica)kasu hontan pausatuta
Cabezo del Fraile gailurreko irudi bat
Eltze txinboa (Sylvia undata)
Orthetrum cancellatum emea 
Izugarrizko forma bereziak sortzen dira leku guzietan
Crocothemis erythraea
Cabezo del Fraile gailurreko Antso Abarka gazteluaren aztarnetako bat.
Amiamoko zurian (Ciconia ciconia) presentzia ohikoa da Bardeetako nekazaritza laboreetako larretan
Cabezo del fraile ren beste ikuspegi bat
Argioilarra (Upupa epops)
Helianthenum sp
Zingita mirotza (Circus aeruginosus) arra
Zingita mirotza (Circus aeruginosus) emea
Cabezo del fraile tontor ondotikan Miru gorria ( Milvus milvus) pasatzen
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)

Mendi berdantza (Emberiza cia)

Miter feniziarra (Juniperus phoenicea)

Terraza guzi hauek benetan txundigarriak dira

Beste Arrano beltz (Aquila chrysaetos) bat

Cabezo del Fraile

Pyronia bathseba

Cabezo del Fraile iparraldean dagoen horma tzarra (Catedral deiturikoa)

Scabiosa sp


Inguruneko mendien formak benetan bereziak dira

Kutturlio arrunta (Galerida cristata)
Santolina sp
Kalandria (Melanocorypha calandra)
Punta de la negrako bidean aurkitu genuen lezkadi hau, Ingurune idor hauetan horrelako ur eremuak ezinbestekoak dira. Basamortuan oasien pareko dira.

Lezka txoriak kantatzen gelditu gabe
Punta de la Negrako beste irudi bat
Txirriskalak (Serinus serinus) 
Orobanche sp
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Medicago sativa
Mirotz zuria (Circus cyaneus) emea
Ibilbideko beste zati bat
Anacyclus clavatus
Olibondo batean pausatutako(Olea europaea) Antzandobi kaskagorria
Malva sp
Bonelli arranoa (Aquila fasciata)
Lysimachia foemina

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Klasea pinnatifida
Usapal Europearra (Streptopelia turtur)
Convolvulus arvensis

 
Araba zozo beltza (Sturnus unicolor)
Helianthemum apenninum
Delphinium gracile
Miru beltza (Milvus migrans)
Lygeum spartum
Pintzana (Frigila coelebs)

Horrelako hormetan ikusi genituen Harkaitz txolarreak
Harkaitz txolarrearen (Petronia petronia)

Pinu karraskaz (Pinus helepensis) osatutako basoan aurrera
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)

Erlatxoria (Merops apiaster)
Lurzoruak urak eta haizeak higatu dituzten buztinez, igeltsuz eta hareharriz osatuta daude, eta forma harrigarriak sortzen dituzte

Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Papilio machaon
Lurzoru mota hontan landareria irtetzea ez da batere erraza. Buztinez, igeltsuz eta hareharriz osatuta daude lur hauek.
Landa txirta (Anthus campestris)
La Plana de la Negrako eta Planoko goiko lautadetarako legokeen landaredi potentziala, arte eta erkametz baso bat izango litzateke, eta gune lehorrenetan, maldetan eta abar pinu karraskariarena nahastuko litzateke. Bainan malda handieneko lekuetan ez litzateke inoiz artadi bat sortuko, eta espero zitekeen zuhaitz handiena karraskari pinua izango litzateke.

Ibilbidearen beste zati bat
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
La plana inguratzen duen hormetako bat
Birigarroa (Turdus philomelos)
La punta de la negrako gailurra
Mirotz zuri (Circus cyaneus)  arra
Pinu karraskaz (Pinus helepensis) osatutako basoa da nagusi inguruan
Zozo txinboa (Sylvia hortensis) zuhaitz artean babestuta
La Plana gailurretik Zaragoza aldeko lautadak aurrez aurre ikusten dira
Sai arreen (Gyps fulvus) presentzia ohikoa da ingurune guzian

Bardeetako beste ikuspegi bat

Txolarrea (Passer domesticus)
La Planako  beste irudi bat, 600mtara aurkitzen da lautada hau

Gari berdantza (Miliaria calandra) non nahi ikusi dezakezu kantari
La planatik hegoaldera, Zaragozara dagoen lautada amaigabea dela dirudi
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Abaritza (Quercus cocifera)
Txio iberiarra (Phyloscopus ibericus)

Hego ipurua (Juniperus oxycedrus)
Kaskabeltza (Parus major)
karraska pinua (Pinus helepensis
Eltze txinboa (Sylvia undata)
Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Valareña herria Punta de la Negratik ikusita
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Zaragoza aldeko lautadak
Sancho abarca mendia ere ikusten da Punta de la negra gainetik
Iberus sp
 lurzoru buztintsu eta lohitsuak dira ugari ingurune honetan
Lertxuntxo itzainak (Bubulcus ibis)
Erromeroa ( Rosmarinus officinalis)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)

Beste Mirotz zuri  (Circus cyaneus) emea

1 comentario:

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...