martes, 3 de septiembre de 2019

KAKUETA (927M) GIPUZKOA (2019- Abuztuak 2)


Kakueta edo Kakuta izenez ezagutzen den mendia, Izarraitz mendi zerran aurkitzen da. Bere gailurra zein hegoaldeko aurpegiak Azkoiti aldera ematen du bereziki. Gure kasuan Aittola gainetik hasi genuen ibilbidea eta pixka bat luzatze aldera Erlo mendia eta aterpetxea ere kateatu genituen. Bainan bide gehiena laino tartean egin genuenez nahiko komeri ibili genituen behar den bidetik galdu gabe ibiltzeko.
 Erlo eta Kakueta mendiak banatzen dituen Zamaleta ingurutik ekin genion Kakueta gailurreko bideari eta hasiera batean naiz eta bidea ondo hartu ez, azkenean lortu genuen bide zuzenetik joatea. Gailurra egindakoan, mendebalderago Kakueta gailurraren jarraian dauden Putreaitzeko gaina eta Aizpeltzeko gaina kateatzea zen asmoa bainan lehen aipatu bezala laino itsua dela eta berriro galdu egin ginen eta azkenean buelta hartu ondoren  lehengo bidetik buelta egitea pentsatu genuen. Kakuetako kresterio hori bide garbirik gabeko leku karstiko bat da non ingurua zuloz betea aurkitzen den. Azkeneko zatian dagoen ibilbide malkartsu hori egiteko eguraldi onarekin egitea gomendatzen da. Dena den mendian ere xirimiria eta laino artean ibiltzeak badu bere xarma eta izan genituen sensazioa benetan aberatsak izan genituen. Horko bakea, ixiltasuna, usaimena eta abarrak sentitzeko momentu ezin hobeak. Behekaldeko sarreran aurkituko dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeri batzuk

Kakueta mendiaren iparraldeko aurpegian ateratako argazkia

Kakueta gailurretik grabatutako irudiak

Eguna bukatzeako asko argitu zuen eta mendiaren bere iparraldeko aurpegiari argazkia ateratzeko aukera eman zigun. Aittola zahar baserri-jatetxetik ateratako argazkia da berau

Goizeko lehen orduko irudia eta goiko beste arratsaldeko irudi horren artean badako alde ederra. Goizean lainotsu zegoen bitartean arratsalderako dena argitu zuen. Argazki biak leku berdinetik ateratakoak dira.

Paga motzak laino artean , Kakueta iparraldeko aurpegiaren goikaldean pagadi ederra dago.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Irudi hau berriz Erloko gurutzean ateratakoa da

HEGAZTIAK;


Korbido familiako hegazti gehienak bezala Ezkinosoari (Garrulus glandarius) ere argazkiak ateratzea ez da lan erraza izaten, segituan uxatzen bai dira. Bainan oraingo honetan lortu nuen nik bera lehenago ikustea, berak ni baino, bainan hala ere nik ikusi horduko azkar asko hasi zen bere alarma hotsak ateratzen eta ziztu bizian alde egin zuen hegan.

Laino artean oinez


Eskinosoa (Garrulus glandarius)


Paulo lupakin bizidun txikiari begira, mikroan sartzean beste mundu majiko bat irikitzen da.

Eskinosoa (Garrulus glandarius)

Laino artean egin genuen ibilbidearen zatirik gehiena


Gerri txoria (Certhia brachydactyla)


Erlo eta Xoxote artean Aizpeltzeko gainean aurrera


Mendi txirta  (Anthus spinoletta)


Laino artean basoan irudi majikoak sortzen dira


Kardantxuloa (Carduelis carduelis) Izarraizko larreak kardoz beterik aurkitu genituen eta berarekin batera kardantxulo ugari ere bai. Irudi hauek ikusita jakinekua da izen zientifikoa nondik datorkion.


Kardantxuloa (Carduelis carduelis)


Paulo eta Maider mendian gora


Mendi txirta (Anthus spinoletta)


Laino artean artaldeak larrean zebiltzan


Isats gorria (Phoenicurus ochruros)


Aittola gainetik hasi eta hiru bat km tan zehar alertze (Larix..) baso haundi batetikan barrena dijoa ibilbidea. 


Zuhaitz hauek konifero familiakoak izan arren, neguan hostoa erortzen zaie beste konifero gehinak ez bezala. Neguko hizozteei aurre egiteko ere baliatzen dute hostoen erorketa, bere esfuertzu guztia enbor edo adarrak hotzari aurre egiteko prestatuaz. Hezetasun haundia behar dutenez Kakoeta ipar aldeko aurpegian bilatuko dute hori. Azkar hazten den zuhaitza da eta gehienbat papelerako erabiltzen da. 

Udazkenean kolore gorrixka polita hartzen duten arren, goiko argazkian ikusten duzuen bezala orain berde berde daude.

Belatxinga moko horia (Pyrrhocorax graculus)


Paulo bidean aurrera lurrera begira, perretxikoren bat bilatzeko aukerarik galdu gabe. Alertze basoan aurkitu genuen lur soruarekin arrituta geratu ginen. Goroldiozko alfombra bat izango balitz bezala zegoen.


Baino ez genuen onddorik topatu. Astaputzarekin (Lycoperdon perlatum) bakarrik egin genuen topo.

Belatxinga moko horia (Pyrrhocorax graculus) Talde ederrak ikusi genituen bertan, urtetik urtera gero eta ugariago dauden tankera ematen dit. Oraingo honetan aurten jaiotako kume dexente ere ikusi nituen taldean.

Belatxinga moko horia (Pyrrhocorax graculus)


Basoan barrena oinez


Erlora iritxi aurreko bordak


Pago arrunta (Fagus sylvatica) hosto irten berrien orlegi koloreak kontraste polita egiten zuten zaharragoekin alderatuz

 Harria eta zuhaitzen uztartzea, inguru karstiko hauetan sortzen diren beste habitat horietako bat da

Loreak;


 Campanula sp


Paulokin Erlo mendia atzean dela


 Chamaemelum nobile


Pago edo egur hilak biziaren baino bizi gehiago dutela askotan aipatu izan det, enbor horien barnean habitat oso bereziak sortzen dira. Goroldioaren berdetasun hori ere ze polita den.


 Circaea luteniana


Shchitovnik (Dryopteris) Iratze gehienak bezala hauek ere hezetasun haundia behar duten inguruetan bizi dira gustoen eta bere artean osatzen dituzten lorategiak oso ikusgarriak dira. Egun euritsu batean joan ginen eta hezetasun haundiko eguna izanik ederki aurkitu genituen bere habitat egokienean.

 Cirsium eriophorum


Kakuetako gurutzea Izarraiztik begiratuta


 Eryngium bourgatii


 Hypericum androsaemum
 Kakueta gailurrera bidean



Vincetoxicum hirundinaria


Carduus sp


Euriak landareetan sortzen dituen irudiak oso politak izaten dira


Egun euritsua izanik karakolak eta bareak bere saltsan zebiltzan. Goiko hau (Arion ater) bat da.



Cernuella virgata


Helix pomatia 

Mendi bueltari 
bukaera ona emateko, arratsalderako eguraldia eguzkitsu jarri zen eta ze hoberik  Kakuetatik itsaso aldera joan eta Sakonetan bañu bat hartzea baino.

1 comentario:

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...