jueves, 18 de febrero de 2021

SANTIAGO (944M) NERBIOI ITURBURUA (2020 Urriak 18)


Muxar grisa (Glis glis)

Sorpresa ederra eman zigun Muxar Gris honek, pagadi eder bateko enbor batean pausatuta zegoen bera eta inguruan ederki mimetizatzen zen.

Santiagomendi gailurretik Arrastaria bailara zein Urduña herria aurrez aurre ikusten dira. Era berean 700 m inguruko harroil baten gainaldean dago kokatua gailurra, Nerbioi ibaiaren iturburuan dagoen urjausia eta Orduñako portuaren artean. Gailurra Burgos eta Arabaren arteko mugan dago, Salbada mendilerroaren barnean.

Santiagomendi eta Nerbioi ibaiaren iturburuaren artean grabatutako irudi zoragarriak.

Gure ibilbidea Corralejo izeneko aparkalekutik aurrera joanda hasi genuen, Orduñako puertoa pasa eta gutxira, Santiagoko iturrira joan ginen eta Nerbioiko urjausira gero. Behin puntu honetara iritxita harroilaren gainetik Santiagomendia kateatu eta hasierako puntura joanez ibilbide zirkular bati bukaera emateko.

Gaur egungo Santiagon dauden "Loberak", otsoek garai batean inguru honetan zuen ugaritasunaren berri ematen digu. Gaur egun Euskal herrian ia desagertzeraino iritxi da, Burgos aldetik beti sartzen dira aleren batzuk bainan ehizatu eta akabatzen jarraitzen da tamalez. Euskal herrian ez dute lagatzen otsoa asentatzen eta biodibertsitatearen alde lanean ari dela ahoa betetzen zaion adminiztrazioaren errua da hori. Horkatz, basurde eta abarren ugaritzearen ondoriotako bat da hemen otsoa ez egotea. Neurri batean utzi dezaiogun naturari bera bakarrik erregulatzen.
Otsoa animalia indartsua, erresistentzia handikoa eta ikusmen zein usaimen handikoa denez bera ehizatzea oso zaila egiten zitzaien garai bateko abere zaleei. Ondorioz abeltzainek otsoen pasabideetan horma handiak eraikitzeari ekin zioten. "LOBERAS" izenarekin ezagutzen direnak.
2 metro baino gehiagoko altuera duten bi hormez osatuta daude, zulo haundi baten parean elkartzen direlarik bi hormak. Argamasarik gabe eraikitako hormak dira, eta, askotan, amildegien ondoan, horma eraikitzeko metro asko aurrezten zituena. 
1000 eta 300 metro arteko luzera izan ohi dute. Goiko aldean harri handiak jartzen ziren bisera moduan, otsoari gainetik jauzi eginez ihes egitea eragozteko. Otsoa garrasien  bidez uxatu eta buelta erdia ematea galaraztea zen bere eginkizuna.

Korrika ihes dijoala goiko argazkian ikusten den bezalako zuloaren parera iritxi eta bertara erortzeko. Behin zulora erorita, harrika edo tiroka errematatzen zuten. Bizirik ere ateratzen zituzten, jendaurrean sakrifikatuak izateko. Otsoa bizirik harrapatzen bazuten, kalte gehien eragin zuen herrira eramaten zuten, han burua moztuta, kargu guztiak azaltzen zitzaizkion epaiketa bat egin ondoren".
Baso naturalak basabizitzarentzako izugarrizko babesa eta despentsa moduko bat dira, hazi eta fruituz ondo ornitutako ingurunea suertatzen da urte sasoi bakoitzaren arabehera. Kolore eta pasaia ere era bat aldatzen da, urte sasoi bakoitzean, neguko elur sasoietako kolore zurietatik, udaberriko orlegietara pasatuaz edo udazkeneko kolore okreetara besteak beste.

Sierra Salvada mendilerroa ederki ikusten da Santiago menditikan

Santiagomendi gailurrean.

Santiagomenditikan grabatutako irudiak
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen

Nerbioi ibaiaren iturburua

Ingurune karstikoetako urak lur azpian galdu izan ohi dira eta Santiagomendiko inguruetakoak ere ahala egiten dute gehienetan. 
Santiago ermitaren ondoan, kanpokaldetik egindako ibilbide labur baten ondoren, Santiago iturburuko urak lurpeko mundu ilunera itzultzen dira. Ingurune horretatik ura galeria eta kobazulo sare konplexu baterantz jaisten da, non beste leize batzuetatik datozenekin bat egiten duten, aurrerago, Nerbioi ibaiaren sorburuan dagoen urjausiko hormaren erdian dagoen zulo edo iturburu batetik irtetzeko.

Hegaztiak

(Alauda arvensis)

Sylvia atricapilla
Oikilen presentzia nabarmena da inguruko enborretan
Zulatutako enbor gehiago

Miru gorria (Milvus milvus)
Gorbeia mendia ere ederki ikusten da bertatik
Sai arrea (Gyps fulvus)
Harroil guzi horien gainetik ibili ginen oinez
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Ibilbideko beste irudi bat
Negu txirta (Anthus pratensis)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Ibilbideko zati batzuek baso ederretatik barrena egiten da
Columba palumbus
Ibilbidean zehar ikusitako gorosti edo Elorri zuriek forma berezia dute, norbaitek kimatu edo moztuko balitu bezala. Lan hau ganaduek edo basa abereak egiten dute eta zuhaitzei forma piramidalak ematen dizkiote.
Basarana (Prunus spinosa)
Elorri zuria (Crataegus sp)
Pararge aegeria
Pagadietako altxorrak
Crocus nudiflorus

1 comentario:

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...