domingo, 25 de septiembre de 2022

SANTA ENGRAZIA (507M), GRANADA ERREKA, ALTZOLARAZ, GIPUZKOA (2022 ekaina 22)




Kostatik eta zibilizaziotik oso gertu egon arren, Santa Engrazi mendiaren iparraldeko aurpegia ingurune oso basatia da. Haran hau arro itxiko inguru bitxi batek osatzen du, alde batean Altzolaraz izeneko baserria dago eta beste aldean, errekaxtoa jarraituz Granada erreka izenekoa aurkitzen da. Bitxikeria ugari ikusi genituen bertan. Behekaldean dituzue horietako adibide batzuk.
Azeri arrunta (Vulpes vulpes)
Hernio eta Aizarna artean aurkitzen den paraje zoragarri batean dago kokatua Santa Engrazi mendia. Aizarna (232 m) eta Etumeta lepoa (488 m) lotzen dituen errepidea ondoan. Errepide hori jarraituz Santa Engrazia edo Santangrazi baserrira (433 m) desbideratuko zara. 
Santa Engrazi mendiaren mendebaldeko aurpegia

Santa Engrazi baserrian kotxea aparkatu eta ibilbideari hasiera eman genion. Otagaiña tontorra ezkerrean utzita beheruntz jo genuen, hemendik lehenbizi Astuiberri baserrira eta ondoren Altzolaras errekara iritxi arte. Erreka hontatik parez pare dijoan bidexka jarraituz  Errotatxiki baserrira iritxi ginen. 


Azken zati hau da ibilbide osoko basatiena, landaretzak era bat hartua du ingurunea eta oian baten itxura du, bertako zuhaitz zaharretan edo harroiletan hegazti interesgarri askorek egiten dute kabia. Gizakiaren presentzia oso txikia da hemen eta horregatik, basabizitzak lasaitasuna aurkitzen duen ingurune gutxienetako bat da hau Gipuzkoan. Gure ibilbideari jarraipena emanez, Errotatxiki baserriaren ondotik Aizarnara aldera dagoen  Txiriboga auzora igo ginen lehenbizi, Egañamendi ezkerretara utzi eta Santa Engrazirekin aurrez aurre topatu arte. 
Hegoaldeko aurpegi hontan, landa eremua da nagusi, Aizarnako haranaren kasuan, aipagarria da nola; Zabaleko Zuloko hustubideak irentsitako urak,  Zestoan agertzen diren berriro. Santa Engrazia gailurrean dagoen ermitari buruz berriz, aipatu 1.526 urtekoa dela. Baseliza horretan kanpaia jotze omen zen ekaitz arriskua zegoenean. Halaber, urteko edozein garaietan bisitatzen dute hitz egiteko zailtasunak dituzten amek. 1828an tximista batek ermitauaren etxea suntsitu zuen, ermitari atxikita zaintzen zuena. 

Santa Engrazia gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Ibilbidearen zatirik gehiena baso itxi batean barnean egiten da

Orkatza (Capreolus capreolus)
Orkatza (Capreolus capreolus) kaka arrastoak
Orkatza (Capreolus capreolus)
Ibilbidearen beste zati bat
Orkatza (Capreolus capreolus)
Santa Engrazi gailurraren inguruan urritz asko dago

HEGAZTIAK
Ibilbidean zehar ikusi genituen hegaztietako batzuk dituzue hemen ikusgai.
Okil beltza (Dryocopus martius)

Okil beltza (Dryocopus martius)
Okil haundia (Dendrocopos major)
Okil haundia (Dendrocopos major)
Granada errekan, Altzolaraz ibaiaren ondoan askotan bidea desagertu egiten da
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Gabiraia (Accipiter nisus)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Oihana modukoa da ingurune osoa
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Erreka behin baino gehiagotan pasa behar da
Tuntuna (Prunella modularis)
Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Arroketan kabia egiten duten hegaztientzat harroil mota hauek oso garrantzitsuak izaten dira
Txio iberiarra (Phyloscopus sp)
Okil berdea  (Picus viridis)
Kukua (Cuculus canorus)
Granada errekako beste irudi bat
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Granada erreka
Birigarroa (Turdus philomelos)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Belatz haundia (Falco peregrinus)
Santa Barbara iparraldeko aurpegiaren beste irudi bat
Arrano Liztorjalea (Pernis apivorus)
Erroia (Corvus corax)
Kaio hankahoriak (Larus michahellis)
Urdaneta auzoa eta Txatxarromendi Santa Engrazi ingurutikan begiratuta
Loreak
Anagalis arvensis
(Anthemis arvensis) basa kamamilla
Altzolarazeko jauregia
Betonica officinalis
Buddleja sp
Campanula patula

Mendebal aldera begiratuta Erlo mendia aurrez aurre ikusten da 
Carduus sp
Centarium erythraea
Centaurea sp
Santa Engrazitikan Altzolaraseko bidean
Dianthus hyssopifolius
Digitalis purpurea
Erica 
Astuiberri baserri ondotikan igaro da ibilbidea
Fragaria vesca
Geranium phaeum
Hypericum perforatum
Astuizahar baserria
Hyssopus officinalis
Knautia sp
Linum sp
errekaxtoa oso egoera onean dago
Linum viscosum
Lithodora difusa
Medicago lupulina
Menta belarra
Granada errekan, erreka behin baino gehiagotan gurutzatu izan behar genuen
Myosotis sp
Prunella vulgari-Zolda
Rubus fructicosus
Teucrium pyrenaicum
Vicia sylvatica

Tximeletak
Pieris rapae
Maniola jurtina
Aphantopus hyperantus
Granada errekako beste irudi bat

Orkideak
Serapias lingua
Ophrys apifera

Zuhaitzak
Pagoa sustraietatik erorita (Fagus sylvatica)
 Gereziondoa (Prunus sp)
Intxaurrondoa (Juglans)
Karraskila (Rhamnus alaternus)
Zipres haundi batzuekin egin genuen topo ibilbidearen zati batean,  (Chamaecyparis lawsoniana)
 Chamaecyparis lawsoniana

Odonatoa
Calopteryx virgo, arra
Altzolarasetik Aizarnarako bidea
Intsektuak
Diptera
Pseudococcidae
Granada erreka
Santa Engrazi gailurreko ermitaren barnean dagoen erlojua ikusgarria da

Astuiberri baserria

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...