viernes, 13 de julio de 2018

EZKAURRETXIKIA (1763M),BAINES (1858) NAFARROA (2018 ekinak 19)


Belabarze-Ezkaurretxikia-Baines-Ezkaurreko ibona ibilbidea da oraingo honetan egin deguna. Aspaldi egin dugun txango ederrenetakoa da berau, izan degun udaberri euritsua eta gero lehenbiziko egun eguzkitsu hauekin mendia bizitzaz betea aurkitu dugu, lore, tximeleta, hegazti eta abar luze batetaz gozatzeko aukera eman digu ibilbide zirkular honek. Behekaldean dituzue horren adibide batzuk. 

Iparraldeko tontorreko Ezkaurretxikia gailurretik ateratako irudia
Ezkaurretxikia tontorrean
Ibilbidea jarraituaz Baines tontorrean ateratako beste irudi bat

Ibilbide guztiari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Baines gailurretik Euskal herriko gailurrik nagusienak aurrez aurre ikusten dira
Ugaztunak
Ezkaurre hegoaldeko larreetan eta Baines mendiaren artean ikusi genituen Marmota (Marmota marmota) gehienak.
 Marmota (Marmota marmota)

Belabartze bailara, txangoaren hasierako puntua

Txangoaren hasieran, Belabartze inguruko basoetan barrena 


 Sarrioak (Rupicapra rupicapra

 Sarrio (Rupicapra rupicapra) talde bikainak ikusi genituen Baines mendiaren hegoaldean, maiatza inguruan jaio ohi diren antxume ugarik osatzen zituzten taldetxoak. Behekaldeko argazkietan dituzue beste adibide batzuk

 Sarrioa (Rupicapra rupicapra

 Sarrioa (Rupicapra rupicapra

 Sarrioa (Rupicapra rupicapra

 Sarrioa (Rupicapra rupicapra

 Sarrioa (Rupicapra rupicapra

 Baines tontor inguruan elurtegi batzuk geratzen ziren oraindik 
hegaztiak

Ugatz (Gypaetus barbatus) bat baino gehiago ikusi genituen ibilbidean zehar.

Beste Ugatz (Gypaetus barbatus) bat


Ezkaurreko aintzira urez beteta aurkitu genuen, inguru paregabe hau egonaldi eder bat egiteko aprobetxatu genuen.

Sai arreak (Gyps fulvus) non nahi pasatzen zaizkizu buru gainetik

Sai arreak (Gyps fulvus) mendi tontorretan zelatan egoten dira

Baines mendiaren iparraldeko bistak

Sai zuri (Neophron percnopterus) dexente dabiltza inguru hauetan.

Sai zuriak ganadu kaka jateko ohitura haundia dutenez askotan ganadu taldeen inguruetan ibili ohi dira. Kaka jatearen ohitura honi coprofagia deitzen zaio grekoz, corpos (kaka) eta phagein (jatea) izango litzateke.

 Kaka jatearen arrazoia berauek duten karotenoide ugariengatik da, horrela kakaz elikatzean, prozesu inmunologiko baten bidez aurpegian zein lepo aldean duten kolore hori-naranjazko pigmentoa txertatuta geratzen zaie. 

Jarduera honek bi arrazoi nagusi izango lituzke, batetik espezie berdinen arteko diferentzia sozialak marraztea eta bestetik bikotea bilatzeko arrakasta izateko orduan.  Arrak gero eta aurpegi horiago eduki, orduan eta arrakasta haundiagoa edukiko du emea bilatzeko orduan. 

Gainera coprofagia osasun ona edukitzearen adierazgarri denez, pigmentazio altuak dituzten aleek urdaileko parasitoz ongi ornituta egoten direla badakite emeek.

Ezkaurretxikiko gailurreko beste irudi bat
Karnaba (Carduelis carduelis)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Pagausoa (Columba palumbus)
Baines gainetik Euskal herriko mendi garaienak aurrez aurre
Zozo paparzuri (Turdus torquatus) asko ikusi genituen bidean zehar, behekaldean dituzue horietako adibide batzuk
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Ezkaurretxiki mendiaren iparraldeko aurpegia
Pinu kaskabeltzak (Periparus ater) piñaburuz piñaburu zebiltzan hegal egiten
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Ezkaurretxikia gailurretik Belagoa bailara bere osotasunean ikusten da. 

Mendi-txirta (Anthus spinoletta) ugari ari da kumatzen Ezkaurre atzealdeko larreetan, hemen horietako bi.

Mendi-txirta (Anthus spinoletta)
Pintzanen (Fringilla coelebs) kantuak non nahi entzuten ziren ibilbidean zehar

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Mendi tuntun (Prunella collaris) kumeak habietatik irten berrietan aurkitu genituen
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Belatxinga mokogorri (Pyrrhocorax pyrrhocorax) gehienak, Baines mendia eta Euzkaurre ren artean dagoen kobazulo bateko sapaian ikusi genituen, sarrera oso altua dauka kobazulo honek eta barrukaldera 100 metro inguru barneratzeko aukera ematen du. Bertara sartu irten bat egitea merezi du kobazulo bitxi honek.

Ni adibidetzat hartuta ikusten da kobazuloaren sarrerako altuera haundia
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Kobazulo barruraino sartuta altare moduko bat dago eta kondairak dio Eneko Aritza (Iñigo Ariste), lehen errege baskoia, 824.urtean kobazulo honetan koroiatua izan zela
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxinga mokogorri (Pyrrhocorax pyrrhocorax) eta belatxinga mokohoriz osatutako (Pyrrhocorax graculustalde haundiak zebiltzan inguruetan.
Barrutikan kanpokaldera ateratako beste irudi bat
Belatxinga mokohoria(Pyrrhocorax graculus) oraingo honetan
Kobazulo barrura sartzen
Belabartze bailarako belardiak oso ingurune aproposak dira Antzandobi arruntak (Lanius Collurio) ikusteko
Txirriskal (Serinus serinusbat ere kantari zebilen Belabartze bailaran. 
Ezkaurretxiki gailurretik horrela ikusten da Isaba herria
Gailur inguruak ingurune oso karstikoz osatuta daude, non kareharriz osatutako harri koskor asko sorteatu behar diren bide osoan zehar
Landareak
Gymnadenia conopsea
Izar belar arrunta-Stellaria holostea

Saxifraga paniculata

Belabartze bailaratik irten eta gune honetara iritxi artean baso barnean egiten da ibilbidea eta behin puntu honetara iritxitakoan eskuin aldera jo behar da, Ezkaiturri mendilepora aldera. Aurrez aurre dagoen mendia Baines da, Ezkaurretxia eskubiago dago.

Baso barneko beste irudi bat
Linaria propinqua
Pedicularis sp
Orchis ustulata
Baines mendiaren iparraldeko aurpegitikan barrena doa ibilbide zirkular hau
Saxifraga flourenta lorea irten gabe
Oraingo honetan Saxifraga flourenta loretan dela. Bi urtez behin irtetzen zaie lorea
Helianthemum oelandikun
Iberis sp
Valeriana officinalis
Baines tontorra da atzean ikusten den mendi multzo hori, aldi berean ibilbideko puntu garaiena da bera
Doronicum austriacum-Margarita amarilla
Thymus Serpyllum-Sarpoila
Trifolium alpinum
Lotus corniculatus

Bidean elurtegi batzuk ikusi genituen, menditarte hau Baines eta Ezkaurre mandian artean dagoena da.

Mendi tarte berdinaren beste ikuspegi bat



Lamiastrum galeobdolon

Ezkaurretxikia mendia Isaba aldetik begiratuta

Sisymbrium irio



Oroilore-Myosotis sp

Gentiana sp




Ezkaurre eta Baines mendiaren atzekaldeko larreak

Hyssopus officinalis-Urdingorri

Genista sp

Androsace villosa

Zauri belarra-aingeru osto Anthyllis vulneraria

Anthyllis montana

Anthyllis montana

Anthyllis montana multzo politak ikusi genituen

Ezkaurre atzekaldeko irudi bat, ibilbide zirkular honen beste irudi bat da hau

Globularia repens 
Baines mendiaren atzekaldeko beste irudi bat

Argazkian ikusten dezuen bezala inguru oso harritsua da
Elorri zuri ikusgarri bat ere ikusi genuen (Crataegus monogyna) ibilbidean zehar 
Belabartzeko basoan zehar
Tximeletak

Aglais urticae

Aglais urticae, hegoak itxita
Pieris brassicae
Lasiommata megera
Lasiommata megera hegoak itxita
Colias sp

Ezkaurre mendi atzeko aintziratik Aragoi aldera begiratuta ikusten den "Cabaña de Ezkaurre" izenez esagutzen den borda bat duzue hau
Astaputz (Lycoperdon perlatum) hau ere ikusi genuen larreetako batean


Zuhaitz hil batek bizi den batean baino bizi gehiago izan lezake. Basoan zehar, bide ertzean ikusten den zuhaitz hau da horren adibideetako bat. Enbor ustel honen barnean, bizidun askok bere bizilekua bilatzen dutelako diot hori

Ibilbidean zehar ikusitako kaka arrasto hauek zein animaliei dagozkien aztertzen jarraitzen degu





Belabartzeko errekastoan ateratako iruditxo honekin bukatzen degu sarreratxo hau


Biok pozikan Ezkaurretxiki mendi tontorra egin ondoren

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...