Sañoa mendian proiektatuta dagoen parke eolikoa eta miru gorrien arteko elkarbizitza ezinezkoa suertatuko litzateke. Miru gorria (Milvus milvus) Europa osoan desagertzeko arriskuan dagoen hegazti harrapari bat da. Hegazti hau gure inguruko larre zein leku irikietan hegan jira biran ikustea nahiko ohikoa da. Sañoa mendia da horren lekuko, Sañoara eginiko mendi txangoan hamar bat alerekin gurutzatu ginen. Baina azken urteetan bere populazioa nabarmen murriztu da.
Espainiako Hegaztien Liburu Gorrian, miru gorria "arriskuan" katalogatuta dago bere populazioaren beherakadagatik. Penintsula iberiarra eta bide batez Euskal herria espezie honen negualdiko zein kumatze gune garrantzitsuenetako bat dira, eta kontserbazio ahaleginak eta erroldak nun nahi egiten ari dira bere berreskurapena sustatzeko.
Hegazti harrapari honek hainbat mehatxu ditu: pozoina, linea elektrikoekin talkak, haize errotekin talkak, habitata galtzea eta legez kanpoko ehiza dira bere etsai nagusiak. Ondorioz, Sañoa mendian jartzeko asmoa dagoen haize erroten proiektuak, bertako larreetan egunero jira biran dabiltzan miru gorriek izugarrizko kaltea jasango lukete.
Hegazti hauek haize korronteak lagunduta egiten dute hegan eta haize errotetara gerturatzean zurrupatu egiten ditu. Haize erroten kotra tupust egin eta hildako miru gorrien adibideak ugari daude. Goiko argazki honetan ikusiko duzue horietako adibide bat.
Arauntza gailurretik Azpeiti hankapean ikusten da
Sañoa mendian egin genuen ibilbidea duzue hemen
Sañoa Izarraitz eta Hernio artean dagoen mendi bat da baina Hernio mendilerroaren parte dena. Azpeitia herria aurrez aurre du eta bertara joateko ibilbide asko daude. Gure txangoa Etumeta ingurutik hasi genuen eta Arauntza arteko gailur denak igaro genituen. Munomendi, Sañoa, Mugarriluzeko punta, eta Sañu. Ibilbide hau larre zabaletan barrena egiten da eta inguruko haranen ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu.
Sañu gaiñean abeltzantza da nagusi
Birigarroa (Turdus philomelos)
Artalde haundi batekin ere egin genuen topo
Orkatz (Capreolus capreolus)bat ere atera zitzaigun bidera
Azeriak, askotan gizakiaren etsai ikusten badira ere, rol garrantzitsuak betetzen dituzte ekosisteman. Azeriek saguak, arratoiak eta beste karraskari txiki ugari jaten dituzte, haien populazioak kontrolpean mantenduz. Honek nekazaritzarako eta gaixotasunen hedapena prebenitzeko mesede egiten du. Intsektuak ere asko jaten dituzte, intsektuen populazioen oreka mantentzen lagunduz. Gaixorik edo hilda dagoen animalia azkar somatzen dute eta hauek jatean ere gaixotasunen hedapena prebenitzen dute. Ondorioz, batzuetan arazoak sor ditzaketen arren, batez ere etxalde inguruetan, azerien onurak plagen kontrolari eta oreka ekologikoa mantentzeari dagokionez nabarmenak dira.
Sañoa gailurretik gertu azeri bat tiroz hilda aurkitu genuen (Vulpes vulpes)
No hay comentarios:
Publicar un comentario