domingo, 28 de octubre de 2018

LOKIZ (1121M) NAFARROA (2018- abuztuak 17)


Lokiz Nafarroako mendebal erdigunea eta Arabaren artean kokatzen den 140km karratuko mendilerro bat da. Mendi guztia kareharrizko haitz malkartsu, kobazulo edo horma haundiez gain ezpel ,ipuru, arte, pago edo erkametzez osatutako baso itxi batez osatuta dago.  Ingurune oso basatia eta aberatsa iruditu zitzaigun non basabizitzarentzat nahiko ondo babestutako gune asko ikusi genituen. Hegoaldeko aurpegiak mediterraneoko ixurialdera ematen duenez eta iparraldekoak berriz kantauri ixurialdera, landaretzaren aldetik oso oparoa da. Goi aldean pagadi eta haritz ilaunduak nagusi diren bezala, erdialdean erkametzak ikusi genituen gehienbat eta hegoalderago gurpitzak edo arteak esaterako.
Gure ibilbidea  Barindano ondoan eta Urederra ibaiari elkartuta dagoen Itxako izeneko atseden-gune batetikan abiatu genuen. Hemendik zuzen zuzenean Basaulako harroilen artera sartzen zera non baso itxi zein basati batekin topo egin genuen. Bidean aurrera egin ahala Basaula izen bera duen kobazulo zoragarri batekin topo egin arte. Kobazuloa bixitatu ondoren ezpel eta arte ederrez inguratutako bidexka polit baten artean pare bat kilometro egin ondoren horma haundi baten parera iritxi ginen. Horma honetan Basaulako harroil tartetik goikaldera irtetzeko pasabide bat zegoen, poliki poliki altura irabazi ahala goikaldera irten ginen. Inguru honetatik aurrera artadi, pagadi zein harizti baso ezberdinen artetik dijoan ibilbide zirkular bat jarraituaz Muneta gaineraino jarraitzen dezu. Behin honera iritxita hemendikan San Cosme eta San Damian izenez ere ezaguna den gailurra egiteko. Izen hau gailur ondoan dagoen ermitak ematen dio. Beherakoan ekialdera jo genuen zuzen zuzen Itxako atseden gunera iritxi eta ibilbide zirkular honi bukaera emateko.

Lokizetik, San Cosme eta San Damián gailurra bezala ezagutzen den tontorretik grabatutako irudiak dituzue hauek

Basaulako kobazuloak 8 bat kilometroko luzera du, kobazulo sarrerara iristeko ez dago inungo zailtasunik eta 6 bat metro zabaleko sarrera ikusgarri bat ere badauka.

Basaulako koba sarreran grabatutako irudiak

Kobazuloko sarreraren beste argazki bat. Ikusgarria iruditu zitzaigun benetan

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Harkaitz bakartiak non nahi irtetzen dira mendi honetan

Basaulako basoa
Lokiz mendia muga natural bioklimatiko bat izanik, mendi gailurretik hasi eta barrenerainoko landareria mota asko aldatzen da, hemen mediterraneo ixuri aldeko zein kantauri ixurialdeko landareria elkar nahasten da, eta horregatik landareria aldetik interes haundiko gunea da. Bertan ikusi genituen landareriaren artean pagoak, arteak, erkametzak, gurpitzak, abaritzak edo Sabinak daude besteak beste

Basaulako basoko beste ikuspuntu bat

Arte zuhaitz ederrak daude Basaulan

Balio ekologiko handia eta egitura bitxia duen arte ederrak daude berton, goiko argazkian ikusten den bezala ingurune honetan artea da nagusi. 

Zenbait tokitan ohiana bailitza oso basatia dago

Basaulan zehar oinez

Erkametza ugari dago Lokiz guztian, mediterraneo isuri aldeko haritz mota da

Basaura inguruko harroiletara sartzeko momentua

SORGINORRATZAK

Sorginorratz hauek Urederra ibaiaren inguruan zebiltzan, ibai hau Lokiz mendizerraren ekialdetik igarotzen da
 (Calopteryx xanthostoma) arra

 (Calopteryx xanthostoma) emea

Basaulako azken partera iristean aldapa honekin egin genuen topo

Basaulako beste ikuspegi bat goikaldetik hartutako irudietan

Basaulatik goi partera irtetzeko oso aldapa gogorra dago


Basaulako beste ikuspegi bat

Basaulako harroil arteko azken maldei aurre egiten
TXIMELETAK

 Hesperia comma

 Hiparchia sp

Behin Basaulako harroil artetikan gora egitean argazki hauetan ikusten den bezalako ingurune majiko batekin egin genuen topo, non zuhaitzak zein lurra goroldioz tapizatuta zeuden.  

Leku heze eta ilunetan hazten da normalean goroldioa eta inguru hau ere hala zen. 
Kolonizatzaile bezala ere oso ona da zeren harkaitz edo zuhaitzetara oso erraz igotzen da eta hau izango litzateke adibide horietako bat. Gainera euri ura erraz biltzen du, ingurune hau ipar aldeko urpegira egotean zeregin hori asko erraztuko dio.
 Hiparchia sp

Haitz mutur bat gehiago, aurrekaldean lainotuta ikusten den mendi hori Urbasa da

 Argynnis paphia

Melahargia galathea

Mendi gailurraren ondoan dagoen mahai eder bat duzue hau eta berari itsatsita San Cosme edo San Damian ermita ere bai

Ermitaren ondoan aterpetxe hau ere badago


Polyommatus thersites

Euplagia quadripunctaria

Coemanympha arcania

Erkametza eta txillar tartean egiten da bidearen zatirik haundienetako bat. Hemen Lokiz menditikan iparraldera, Itxako deitzen dioten inguru baterako bidean

HEGAZTIAK
Lokiz inguruko basoetan zuhaitz zahar dexente ikusi genituen zuloz beterik eta hori izaten da okil edo pizidoen familian sailkatutako hegaztien presentziaren edo osasun onaren beste seinaleetako bat.

 Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris) ugari zebiltzan inguruko labarretan
Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
Ehiz puestoak non nahi ikusi genituen ibilbidean zehar, udaran hemen kumatzen duten uso bakanak ehiza garaia haztean asko hil egiten dituzte eta horregatik oso ale gutxik lortzen dute urtero hemen kumatzea, jaio ahala hil egiten baidituzte eta horrela ez da kopurua hazterik lortzen.

Paga usoa  (Columba palumbus)

Argazki honetan hobeto apreziatzen da ehizerako puesto honen kokapena, haitz edo mendi kaxko polit baten gainean egoteaz gain bere ondotikan bidexka bat igarotzen zen eta bidea eta ehiza puestoen arteko babes neurriak ez zituen betetzen. Euskal herriko beste puesto askorek ere babes distantziak ez dituzte betetzen tamalez eta mendizaleok bildurrez ibili behar izaten degu zenbait urte sasoietan. 

 Sai arrea  (Gyps fulvus)

 Sai arre  (Gyps fulvus) ugari ikusten dira inguruko labarretan

 Sai arrea  (Gyps fulvus)

Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus)

Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)

Belea (Corvus corone)

LANDAREAK



Sedum sediforme

 Ibilbidean danetariko basoak igaro genituen, kasu honetan pagadi baten barnetik dijoa bidea 

 Andura (Viburnum lantana)

 Centaurea escabiosa

 
Ezpel artean  mendian gora

Ipurua (Juniperus)
 
Allium neapolitanum

 Foeniculum vulgare

 Lokiz mendia Zudairetik begiratuta horrela ikusten da

 Centranthus ruber-San Jorge lore

 Cichorium intybus-Txikoria 

Muneta gainean dagoen bidegurutzea duzue hau, hemendik Lokiz gainea segituan iristen zera


 Dianthus sp

Lokiz mendiko punta da atzean ikusten dena, San Cosme gaina bezala ere ezagutzen dena

Erica sp
Arratsalderako dena lainotu eta euritara jo zuen

Ziraun (Anguis fragilis) bat erdibin eginda bilatu genuen bidean


Fauna aldetik ere oso inguru aberatsa ematen zuen zeren orkatz edo basurde arrastoak non nahi ikusi genituen.
Goiko argazkian bezalako kaka arrastoak oso garrantzitsuak izaten dira inguruan zein ugaztun dabilen jakiteko



No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...