miércoles, 22 de enero de 2025

ETXAURIKO HAITZAK (1138M) 2024 azaroak 09, MORTXE (1132M) 2024 azaroak 16 ARTAZULO-NAFARROA

Etxauriko haitzak eta Mortxe mendia Nafarroan (Euskal Herrian) dauden bi mendi multzo dira,  Iruñetik oso gertu daudenak.  Mendi hauek elkarren segidan aurkitzen dira eta beraien gailurretatik Etxauriko haranera zein Iruñerrira dauden ikuspegiak zoragarriak dira. 

Ingurune hauek natura aldetik oso aberatsak dira, hori dela eta, mendi hauetan oinez ibiltzea plazer bat da. Hainbat harizti, artelatz, pagadi zein errekaxto igarotzen dira ibilbidean.

Ugaztunen arrastoak, bertako harroketan bizi diren sai arreen edo arraparien presentzia ere nun nahi ikusten da. 

Etxauriko haitzak kareharriz osatuak daude eta eskaladarako egokitu dituzte, hori dela eta, eskalatzaile ugari joaten da bertara.

Mortxe mendiko lur azpiko akuiferoek garrantzi handikoak dira, zeren Iruñeko eta inguruko urak hornitzeko erabiltzen dira. Mortxe mendia ez da ibai handien sorrera leku nagusia, baina hainbat erreka handiagoetara doazen erreka txiki ugari aurkitzen dira bertan. 

Aipagarriena Artazulo izeneko mendiartea da, kareharrizko haitzarte bat da, Goiñiko gaiñaldetik datorren Udarte errekako urek zizelkatutako ingurune zoragarri bat da.

Erreka, gero Artetako iturburuko urei lotzen zaie. Inguru malkartsua da eta hariztiak dira nagusi. 

Toki ospeletan pagadi txikiak ageri dira, eta harkaitzetan arteak. Beste espezie batzuk berriz inguruko freskuraz eta hezetasunaz baliatzen dira, esate baterako, astigarrak, lizarrak, hurritzak edo sahatsak.

Mortxe eta Artazulo ko ibilbidea duzue hemen

Gure Mortxe mendirako ibilbide zirkularra Ulzurrun herrixkatik hasi genuen, lehenbizi Artazuloko ur jauzi ikusgarria ikustera joan ginen eta handik, zuzen zuzen Mortxe gailurrerako bidea hartu genuen.Goiko mapan duzue xehetasun gehiago.

Oso alpinoa da zati hau, harri suelto ugari eta malda gogorrak daude hemen. 

Igoera honek lehenbizi Ulzurrun puertora eraman ginduen eta handik Mortxe gailurrerako bidea hartzeko. Goiko argazkian ikusten den bezala, paso hau oso harritsua da. 

Altura irabazi ahala, azkeneko zatia laino itxu artean egin genuen. 

Bestalde, ingurune honek, kilometro oso gutxian pasaia ezberdin ugari ditu, Klima mediterraneo zein atlantikoak nahasian aurkitu daitezke bertan. Hori dela eta, landarerian zein hegaztietan oso aberatsa da. Naturaz gozatzeko leku zoragarria da. Goiko argazkiko haritza izugarri hau da horren adibide, auskalo zenbat urte dituen.

Etxauriko haitzetan egindako ibilbide zirkularra duzue hemen.

Tarina (Carduelis spinus)

Etxauriko haitzen mendiko ibilbide zirkularra Etxauri portuaren gailurrean, aparkalekua eta behatokia dauden lekuan hasi genuen. Goiko mapan aurkitu ditzakezu ibilbideari buruzko xehetasun gehiago. 

Seinale zuri-gorriak jarraituaz. 10 bat minutu inguruan O Birjinaren Ermitara iritsi ginen. 

Jarraian  bide seinalatuari jarraitu behar da Santa Luzia Ermitara iritsi arte. Behin honera iritsita Sarbil Mendiko gailurrerantz doan bidea jarraitu behar da. Azken zatian, arreta pixka bat eskatzen duen txango txiki bat dago. Etxauriko haitzaren gailur gorenak Serbil izena du, gailurrera iristean (1138 m),  inguruko mendietaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen du, pirinioak ere ikusten dira.

Behin gailurra eginda, bide berdiñetik jarraitu beharrean, lehenbizi Itxesordeko lepora joan ginen.

Iparraldeko aurpegian pagadiak dira nagusi.

Hemendik Muniain herrixka ondora jeitxi ginen nun putzu eder bat dagoen bertan. Putzu hauek Anfibioak, intsektuak, hegaztiak eta uretako landareriarentzako habitata eskaintzen dute, espezie askoren ugalketa eta babesa bermatuz. Hori dela eta berebiziko garrantzia dute.

Putzua pasa ondoren, Etxauriko portura joan ginen eta ibilbideari bukaera eman genion. Goiko argazkian ikusten den bezala, orain gutxi lur jauzi haundi bat izan zen ibilbidean.

Lur jauziaren ondorioz Muniain herriraino jetxi behar izan genuen ibilbidea bukatu ahal izateko. Ibilbidea itxita zegoen baila batekin,  Goiko argazkian ikusten den bezala.

Beraz, bideo hontan azaltzen den bezala, ibilbide alternatibo bat osatu behar izan genuen.

Etxaurin eta inguruko eremuetan ezpela (Ligustrum) ugaria da. Haritz (Quercus) eta arteakin (Quercus ilex) nahasian baso oso itxiak osatzen dituzte. Arteak klima lehorragoak eta beroagoak hobesten ditu, Mediterraneo eskualdean oso arrunta da. Hori dela eta Etxauri mendiaren hegoaldean ugaria da. Bi espezie hauek ezaugarri desberdin asko dituzte bai haien itxura eta egokitzapenetan. Eremu jakin batean zein espezie aurki daitekeen jakiteko, bere habitatari erreparatzea komeni da. 

Etxauriko haitzen gailurretik grabatutako irudi zirkularra

 Artea eta ezpel artean oinez, zuhaitz hauek hosto iraunkorrak izatearren eta eguraldiari aurre egiteko gaitasunagatik dira ezagunak.

Mortxe mendiaren iparraldeko pagadiak (Fagus sylvatica

Urteko garai desberdinetan basoak kolore eta forma ezberdinak hartzen dituzte, argazkikoa Mortxe mendiaren iparraldeko aurpegian dagoen pagadia da.

Haritzak lehentasuna ematen dio lurralde basatsu eta hezeei.

Haritz ugari ikusi genituen ibilbide guzian

Mortxe gailurretik ateratako irudi zirkularra, laino itxuaren ondorioz ez genuen bertako panoramika ederrez disfrutatzeko aukerarik izan
Tremella mesenterica, gelatinazko onddoa
  Hostozabal basoetan eta eroritako adarretan aurki daiteke eta ez da jangarria.
Etxauriko gailurretik Lizarra aldera dagoen ikusmira
Helvella crispa 
Baso hostozabaletan ohikoa da, batez ere egur ustelduetan.Onddo honek egurra deskonposatzeko eta basoetako ekosistemetako elikagai-zikloan funtsezko eginkizuna du.
Zapelatza (Buteo buteo)
Artadi batean aurrera
Pintzana (Frigila coelebs)
Agaricaceae
Agarikazeoak lurrean, hosto erorien artean, egur ustelduan eta hainbat ekosistematan aurki daitezke. Espezie gehienak mikorrizikoak edo saprofitoak dira, hau da, landareekin simbiosia egiten dutenak edo materia organikoa deskonposatzen dutenak.
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
Ulzurrun herrixkatik atera ginen
Pagausoa (Columba palumbus)
Purpura koloreko "onddo likenikola"?
 Likenak onddo eta alga edo zianobakterio baten arteko sinbiosia dira, eta ingurune gogorretan bizirauteko gai diren organismo bereziak dira.
Apo arrunt iberiarra (Bufo spinosus)
Artazulo inguruak
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)

Coriolus versicolor edo Trametes versicolor, euskaraz indioilar-larrua izenez ere ezaguna, pagadi eta hildako enborretan hazten den onddo poliporiko bat da. Mediku alorrean oso ezaguna da, batez ere Txinako eta Japoniako medikuntza tradizionalean. Onddo honetatik lortutako extractuak, hala nola polysaccharide-K (PSK) eta polysaccharide-peptide (PSP), immunitate-sistemaren sustatzaile gisa eta minbiziaren aurkako tratamendu laguntzaile gisa erabiltzen dira. Onddo honek egurra deskonposatzeko eta basoetako deskonposizio prozesuan laguntzeko eginkizun garrantzitsua du.

Artazulo mendi artetik gora dagoen zati harritsua
Tarin (Carduelis spinus) emea
Etxauriko haitzen gailur inguruan dauden pagadiak
Mortxe gailurrean
Basa erramua - Euonymus europaeus
Artazulo bidean pasa genuen zubi bat
Helminthotheca sp
Mortxe mendia atzean dela
Ametza  (Quercus pyrenaica)
Mortxe mendian behera Saldise aldera
Erratza - Ruscus aculeatus
Clematis sp
Mortxe mendia, Andia mendizerra aurrez aurre dela


Artazuiko beste ikuspegi bat
Cichorium sp
Mortxe gailurrean
Armeria sp
Mortxeko beste ikuspegi bat
Sempervivum
Mortxe iparraldea
Sai arrea (Gyps fulvus
Larrosa - Rosa canina
Theba pisana
Etxauriko haitzen gailurrean
Mihura (Viscum album) landare parasitario bat da, hainbat zuhaitzetan hazten dena, esaterako, sagarondoetan, makaletan eta arteetan. Ospakizunetan eta hainbat tradizioetan oso ezaguna da.
Agaricaceae
Agaricaceae
Ekialdera begiratuta Garañoko gaztelua ere aurrez aurre ikusten da
Txolarrea (Passer domesticus)
Sai arrea (Gyps fulvus
Miru gorri (Milvus milvus) asko ikusi genituen
Crataegus sp
 Arbustu arrunta (Ligustrum vulgare)
Salix eleagnos
Etxauriko haitzetako ibilbide arrunt bat
Bituminaria bituminosa -Hierba cabruna
Leuncanthemum ircutianum-Bitxilorea
Scabiosa sp
Ezpela eta artea nahasian
Ramaria sp
Masustak - Rubus ulmifolius
Etxauriko haitzetan barrena
Ezkurra ernaltzen
Etxauriko haitzaren gailur inguruan pagadiak dira nagusi
Haritz enbor bat

Landare batean itsatsitako arrautza gorriak 
Lepahoriaren kaka arrastoa (Martes martes)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ETXAURIKO HAITZAK (1138M) 2024 azaroak 09, MORTXE (1132M) 2024 azaroak 16 ARTAZULO-NAFARROA

Etxauriko haitzak eta Mortxe mendia Nafarroan (Euskal Herrian) dauden bi mendi multzo dira,  Iruñetik oso gertu daudenak.  Mendi hauek elkar...