domingo, 18 de agosto de 2019

IZARBE (1559M) ZUBEROA (2019- Uztailak 19)


Izarbe mendia Zuberoako Santa Engrazi herrixkaren ekialdean aurkitzen da. Pagadi zein izei basoez inguratuta dagoen mendi bat izan arren, mendi gainak abeltzantzarako daude egokituta eta ondorioz artalde haundiekin egin genuen topo. Hori horrela izanik artaldeak mastin txakur haundi batzuekin daude babestuak eta bildur pixka bat pasatzea ere tokatu zitzaigun. Lehen aipatu ditudan Izarbeko baso horietan barrena pirinioetako hartz bakar horietako bat ibiltzen omen da eta artaldearen zaintzan mastin horiek ibiltzearren arrazoietako bat hori izan liteke. Izarbe mendiaren kokagune berezia dela eta (Zuberoa eta Bearneko muga egiten du berak ), besteak beste, Euskal pirineotako gailurrik garaienak aurrez aurre ikusten dira eta Santa Engrazi mendebaldeko Ehuyarreko harroilak ere bai. Gure kasuan ibilbide zirkular bat osatuz Izarbeko gailurraz gain, Murkhullako lepoa, Sakhitxipiko lepua eta tallade-ko tontorrak kateatu genituen. Behekaldean dituzue bertan ikusitako bitxikeri gehiago.

Izarbeko gailurra atzean Auñamendi dela

Izarbe gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen

Goizean goiz eguzkia ateratzen ikustea eta era berean behe lainoa oraindik altxatu gabe izatean. Irudi zoragarriez gozatzeko aukera eman zigun une horrek.

Izarbe gailurretik Bearno aldera begiratuz

Hegaztiak;

Kukua (Cuculus canorus)

 Ehuyarreko harroilak ederki ikusten dira Izarbe menditikan


Kukua hegan

 Garraztarroa  (Turdus viscivorus)


Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos), distantzia haundira ateratako argazkia izanik kalidade oso txarrekoa da baina nik uste jartzea merezi duela zeren hegazti hau oso zaila da ikusten.
Izarbe gailurreko beste irudi bat

Pintzana  (Fringilla coelebs)

Euskal herriko gailurrik garaienak ederki ikusten dira bertatik

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)


Harri formazio bereziak ikusi daitezke bertan, forma borobil hori izanik garai batean uretan aurrera eta atzera ibilitako garaietara eramaten gaituzte

Goizean goiz behe laino haundia zegoen

Loreak;

Eriophorum angustifolium

Egunsentiaren beste irudi bat

Eriophorum angustifolium


Izarbeko ekialdeko aurpegia

Digitalis purpurea

 Eskubi aldeko gailur horiek dira Izarbekoak

Calluna vulgaris

Izarbe mendian gora

Campanula Campanula scheuchzeri Vill.

Izarbe mendi gailurretik Bearno aldera begiratuz


 Cirsium eriophorum-Corona de fraile


 Daucus carota-Mandaperrexila

Izarbe gailurra


 Dianthus sp

Mendi gailurra, atzean Auñamendi ikusten delarik


Erica tetralix -Ainarra purpura


I zarbe menditikan behera


 Eryngium bourgati


 Gentiana burseri-Errosta

Gailurraren beste irudi bat


Jasione montana 


Prunella grandiflora -Zolda

Ardi kakaz beterik daude gailurreko larreak.


Sedum sp 


Teucrium pyrenaicum

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...