Okil ertaina harizti zaharretan bizitzeko egokituta dagoen hegazti espezialista da: haritzak eta ametzak ditu gogoko, eta zuhaitz zaharren azal zartatuetan aurkitzen ditu bere elikagai nagusiak (koleopteroak, larbak, intsektuak..).
Habia egiteko egur ustel edo bigunetako adarrak erabiltzen ditu, eta bere kantu ezaguna —“kik‑kik‑kik” azkarra— urrutitik antzematen da.
Entzia mendizerratik Izki eta Araba hegomendebaldera atera genuen ergazkia
Euskal Herrian, Izki ingurua da okil ertainaren eremu nagusia, eta Kantabriar Mendietan zein Nafarroako harizti batzuetan ere populazio batzuk mantentzen dira. Baina egia mingarria da: Euskal Herri osoan harizti heldu ondo babestuak oso gutxi geratzen dira, eta horregatik, Illaratza‑Munibe ingurua eta Izki dira oraindik ere espezie honentzat lekurik onenetakoak. Horrek azaltzen du zergatik den okil ertaina espezie babestua eta zergatik den hain garrantzitsua baso zaharren jarraipena bermatzea.
Ilarratza gailurretik grabatutako iridi zirkularra
Ibilbide hauetan ikusitako beste hegazti aipagarri bat Okil beltza (Dryocopus martius) izan zen. Bi bikote ezberdinekin egin genuen topo, eta hori ez da ohikoa: nahiz eta azken urteetan oso zabalduta dagoen espeziea izan, normalean ez da hain erraza bi bikote jarraian ikustea.
Enbor hau pixkanaka usteltzen joango zen, eta okil beltzaren golpeek egur biguna guztiz zulatuta eta irekita utzi dute. Horrelako irudi dexente ikusi genituen ibilbide guzian.
Okil beltzak (Dryocopus martius) habia egiteko pago enbor zuzen eta luzeak ditu gogoko.
Okil beltzak(Dryocopus martius) baso heldu eta trinkoak behar ditu, eta Illaratza‑Murube inguruko pagadi eta harizti zabalek baldintza ezin hobeak eskaintzen dizkiote.
Goiko bideotxo honetan ikusten den bezala, okil beltzaren hegaldia astuna eta zuzen‑zuzena izaten da, eta bere kantu ozen eta sakona, basoan barrena dardara egiten duen horietakoa da. Pagadi sakonetan entzuten den “kruu‑kruu” horrek badu zerbait primitiboa, bat batean mendiko isiltasuna hausten duen hegaztia da.
Illaratza gailurrean
Illaratza eta Murube ez genituen egun berean igo. Ingurua ondo ezagutzeko, mendian mantzu eta lasai ibiltzea da modurik onena: pauso geldoak, arnasa lasai eta zentzumen guztiak adi. Hegaztien kantuak entzuteko entzumena da giltza; hegaztia lehenbailehen ikusteko, begirada zorrotza; eta landareak ezagutu eta bereizteko, usaimena ere lagun izaten da, batez ere udaberriko lehen loraldietan.
Murube gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Murube mendira Larraonako herrixkatik abiatu ginen, eta Illaratza berriz Iturrieta gaineko pistatik. Bi kasuetan ibilbide zirkularrak osatu genituen, lurra esnatzen hasten den garai hau da landareak loretzen hasten diren unea, eta hegaztiak kumatze garaian murgiltzen dira. Mendiak bizirik daude, eta hori pauso bakoitzean nabaritzen da.
Okil berdeak (Picus viridis) egiten duen zuloa oso bereizgarria da. Goiko hau da horren lekuko.
Okil berdearen (Picus viridis) zuloa normalean obalatua izaten da, goitik behera apur bat luzatua, eta ertzak oso garbiak agertzen dira, egurra txirbil txikitan botatzen duelako. Tamainari dagokionez, zuloak 5–7 cm inguruko diametroa izaten du, okil ertainaren edo txikiaren zuloa baino handiagoa baina okil beltzarena baino txikiagoa. Habia egiteko ere, okil berdeak egur biguna edo usteltzen hasitakoa aukeratzen du, eta horregatik bere zuloak sarri agertzen dira haritz edo pago zaharretan, zein zuhaitz ahulduetan.
Illarratza gailurra: Iturrieta mendilerroaren hegoaldean dagoen baso ederra
Illarratzak badu beste altxor bat ere: Ubirin izeneko potzu edo zenote moduko sakonune txikia, basoaren erdian ezkutatuta eta benetan ederra.
Ubirin putzuaren beste ikuspegi bat
Ilarratza gailurra, Murube gailurretik ateratako argazkia da
Illarratza Arabako hainbat mendik partekatzen duten izen bereko gailurretako bat da, kasu honetan San Kristobalen izenarekin lotua. Gailurra 1.027 metrora dago, eta bere ezaugarri nagusia pagadi trinko eta helduek estaltzen dutela da. Baso horiek, hezetasun eta freskotasun haundia ematen dio mendiari eta biodibertsitate handiko eremu bihurtzen du ingurua. Gailurra bera erraz iristekoa da, eta inguruko tontor eta harizti‑pagadien ikuspegi zabala eskaintzen du. Ondoko Murube gailurrarekin batera, Iturrietak mendi‑lerro basotsua osatzen du.
Hegoaldeko antiklinala berriz: Murubek gidatzen du, eta Arabako harana bailara eta Nafarroako Ameskoa artean aurkitzen da, bi haranen arteko muga natural ikusgarria osatuz.
Aizluze izeneko gailurrean dagoen bertize geodesikoa
Murube gailurra harritsua eta ikusgarria da, eta bere ekialdeko muturrean bértize geodésiko bat dago. Bertara heltzeko eskailera batzuk igo behar dira, eta horrek tontorrari izaera berezi eta ia erromantikoa ematen dio. Inguruko pagadi zabalek eta mendi ertzetako amildegi naturalek paisaia ederra osatzen dute.
Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)







.jpeg)


.jpeg)


.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)



.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)

.jpeg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario