Ingurune guzi hau mediterraneo izurialdean kokatzen da, Aiesa herritikan irten eta gailurrera iritxi bitarteko ibilbide ia dena karraska pinuan (Pinus halepensis) barrena egiten da. Pinu hauek gehienak baso berritzeak dira, baso erdian arbol txikiak edo bertako berezko arbustoak irtetzen dira indarrakin, hala nola Ezpelak (Buxus sp), kermeseko haritza edo Abaritza (Quercus coccifera), Erromeroa (Rosmarinus officinalis), Izpiliku fina (Lavandula sp), Ipurua (Juniperus sp) edo Artea (Quercus ilex)batzuk aipatzearren. Beraz galtza luzeakin joatea gomendatze da zeren zati batzuetan pistatik irtenda ibili behar da eta landare mota batzuk hosto gogor eta punta zorrotzekoak direnez hanka denak urratu egiten ditu.
Biodibertsitatearen aldetik oso ingurune aberatsa da, kantauri ixuri aldean bizi garenok beste ikuspegi batekin begiratzen diogu lurralde honi, gure inguruneakin alderatuz hemen flora eta fauna era bat ezberdina aurkitu genuelako.Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuk.
Galipentzu (Nafarroa ekialdea) herritik iparraldera Aiesa herrixka dago (596 m), Santa Agatako igoerarako abiapuntua, Lergako mendigainen ekialdeko mendien gailurrik garaiena izan gabe, Santa agata gailurrean antena bat dagoelako inguruko gailurren baino ikusgarriagoa da. Aiesa herritikan gailurreraino errepide asfaltatu bat dago baina guk bide hortatik zuzenean igo beharrean, ibilbide zirkular bat egin genuen. Lehenbizi San Miguel gainean dagoen ermitara jo genuen. Behin gailur hau egin ondoren, gainez gain Santa agata igo arte. Herrepide asfaltatua beheraka joateko erabili genuen.
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Santa agata mendi gailurretik grabatutako irudiak, dena zuhaitzez inguratua dagoenez, bertatik ez dago bista askorik.
Ibilbidearen lehen zatian oso antzinako diren errituei lotutako hil harri hauekin egin genuen topo, disko formakoak eta eguzkiari begira jarriak, oinarri trapezoide baten gainean. Sinbolo paganoak grabatzen ziren horietan, hala nola lauburuak, hortzez eta triangeluz osatutako zirkuluak, sei hostoko loreak edo izar formako petaloak. Eguzkiaren eta ilargiaren irudikapen gisa sortu ziren, hilak argitzeko eta beste bizitzan babesteko. Antzina ilargi esan zitzaien, eta denboraren joanean, hilarri esan zaie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario