domingo, 12 de enero de 2025

DULANTZ (1240M) AZANTZA (1077M) 2024 azaroak 10 IRANTZU- NAFARROA

Irantzu monasteriotik abiatuz, Azantza eta Dulantz mendiak eginez ibilbide zirkular eder bat egin genuen. Ibilbide honetan Sai arre ugariren artean Ugatz (Gypaetus barbatus) hau ikusteko parada izan genuen. Garcipolleran (Huesca/Aragón) eraztundua izan zen eta orain 8 urte ditu. Azkeneko aldiz 2023 garren urtean ikusia izan zen.

Bideak, bertako fauna eta naturaz gozatzeko aukera bikaina ematen du. 

Basurde bat ere irten zitzaigun bidera

Pagadiak zoragarriak zeuden

Basurde kaka arrastoak ere nun nahi ikusi genituen

Eta basurde ile markak ere ugari zeuden

Azantza gailurreko posta ontzian lepazuri edo lepahoriaren kaka arrasto bat zegoen

Azantza gailurretik grabatutako irudiak

Urbasan oreinak ikusteko aukerarik ez genuen izan bainan kaka arrasto hauek beraien presentzia zihurtatu ziguten. Zorte pixka batekin eta pazientziaz, animalia hauetakoren bat beren habitat naturalean ikusi daiteke, eta horrek edozein txangori ukitu berezi bat ematen dio.

Inguruko paisaia zoragarria da, eta ibilbideak Irantzu ondoan dauden harri amildegi ikusgarriak ikusteko aukera paregabea ematen du, natura eta historian murgiltzeko paradak eskainiz. 

Negu txonta (Fringilla montifringilla)

Azantza gailurreko posta ontzian lepazuri edo lepahoriaren kaka arrasto bat zegoen

 

Dulantz gailurretik grabatutako irudiak

Haritz ederrekin egin genuen topo.

Gainera, ibilbide honek Urbasa mendilerroaren atzeko partea ezagutzeko aukera ere ematen du. 

Irantzu inguruak ohianpea oso aberatsa du, Elorri zuria Crataegus monogyna, Elorri ezpelduna Crataegus laevigata, Elorri tristak Crataegus azarolus, Ipar orreak Genista scorpius edo Arangurbe arrunta Juniperus communis nun nahi aurkitzen da. 

Altuera irabazten degun heinean, haritzak ugaritzen dira eta goiko aldean pagadi zabalak daude. 

Ibilbide honek paisaia eta ekosistema ugaritaz gozatzeko parada ematen du, mendia eta naturaz gozatzeko aukera aparta eskainiz. Urbasa goikaldeko pagadiak izugarriak dira.

Dulantz mendia, 1.240 metroko altuerarekin, Urbasa mendilerroko gailurrik garaiena da. Bere kokapen eta altuerari esker, inguru guzietara ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

Azantza menditikan Lokiz mendia aurrez aurre ikusten da.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen aurkituko dituzu

Lehenagoko Ugatza (Gypaetus barbatus) beste ikuspegi batetik begiratuta.

Azantza gailurrean Ezpela pagoa eta larre irekiak daude nahasian eta Dulantz mendira gerturatzean  pagadi izugarrietan sartzen zara.
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Pagadi artean  kilometro asko egin genituen
Buztanikara (Motacilla alba)
Dulantz menditikan behera malda haundiak daude
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Udazkeneko kolore zoragarriak zeuden
Basa erramua (Prunus laurocerasus)
Basurde hanka markak
Irantzutik irten berritan, harztian aurrera

Mycenaceae familiako perretxekua da. Hau da, gorputz fruktifero txiki eta hauskorra dutena, kapel konikoa, kanpai formakoa edo konbexoa. Txapelak askotan koloretsuak dira, zuritik marroira bitartekoak, eta batzuetan kolore biziak, hala nola urdina edo gorria ere izaten dute. Basoetan ohikoak dira, egur usteldunetan, hosto hondakinetan edo goroldioetan hazten direlako. Mycena espezie batzuk bioluminiszentzia dute, hau da, argia sortzeko gai dira. Fenomeno hau "foxfire" edo "fairy fire" bezala ezagutzen da.

Mendi magaletik goi aldera pasaia era bat aldatzen da
Stereum insignitum
Gaztetan naranja kolorekoa da, ile leunez  estalita baina denborarekin likenak hazten zaizkio gainazalean, berde bihurtuz.
Ur aska zahar bat
Polyporales familiakoa
Ingurune batzuetan zuhaitzak goroldioa ederki itsatsita zuten
Pagadietan galduta
Verbascum sp
Irantzura dijoan errekaxtoa
Verbascum sp
Ur faltarik ez da somatzen inguru hauetan
Zuria Oudemansiella mucida eta naranja kolorekoa Flammulina velutipes.

Oudemansiella mucidak txapela likatsua eta hauskorra dauka, portzelanazkoa dirudiena eta eraztun mamitsu bat dauka. Pago zuhaitzetan hazten da, maiz taldean, zuhaitz hilen enborretan eta eroritako adarretan. Iturri batzuen arabera, garbiketa sakona egin ondoren jangarria dela esan daiteke, baina beste batzuek toxikotasun apur bat izan dezakeela diote. Saprotrofikoa da, hau da, materia organiko hila jaten du.

Flammulina velutipes jangarria da eta oso ezaguna da Asiako sukaldaritzan, askotan zopetan eta entsaladetan erabiltzen delako. Saprotrofikoa denez, egur hondakinak jaten ditu.

Dulantz menditikan behera
Clitocybe nebularis
Crocus nudiflorus

Peltigeraceae generoko liken bat da. haitzulo zabal eta lobulatu itxura dute. Tamainak espeziearen araberakoak dira. Gehienbat lurzoruan hazten dira, baina goroldioetan, zuhaitzetan, harrietan eta sustraietan ere aurki daitezke. Espezie guztiak Nostoc nitrogeno finkatzailea duten cyanobakterioekin lotuta daude. Honek lurreko konposizioan eragin handia du.

Basoa ikusgarria zegoen, kolore nahasketarekin gozatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ETXAURIKO HAITZAK (1138M) 2024 azaroak 09, MORTXE (1132M) 2024 azaroak 16 ARTAZULO-NAFARROA

Etxauriko haitzak eta Mortxe mendia Nafarroan (Euskal Herrian) dauden bi mendi multzo dira,  Iruñetik oso gertu daudenak.  Mendi hauek elkar...