martes, 13 de agosto de 2019

ORHI (2019M)ORHITXIPIA(1925M) ZUBEROA, LARRAINTXARRA (1376M) PIKATUA(1407M) ORBIZKAR (1605M)MUXUMURRU (1628M) NAFARROA (2019 Uztailak 16)


Orhi mendia kantauri aldeko pirineotatik hasita lehenengo mendia da 2000m ko garaiera hartzen duena. Hori dela eta bertako gailurretik dauden bistak paregabeak suertatzen dira, Euskal herriko pirineoetara zein iparraldera edo hegoaldera begiratuta oso mendi bakartia da eta alde guztietarako bistak ezin hobeak ditu. Beste alde batetikan, hainbesteko altuera hartzen duen mendia izanik, iparraldeagoko beste mendi baxuetatik alderatuz hemen espezie berriak ikusten hasten zera, horien lekuko sarrioak izan litezke adibidez, talde oso polita ikusi genuen bertan eta pixkanaka pirineotako kota garaiagoetatik irten eta baxuagoetara zabaltzen ari direla ematen du. Orhi mendi gainek abere gainkarga izan arren, inguruetan dituen Abodi, Irati edo Andrillako pagadi baso ederretan basabizitza nahiko naturalizatuta dago eta kontu pixka batekin ibili ezgero bertatik oreinak edo orkatzak goialdeagoetako larreetara nola irtetzen diren ikusteko parada izaten da. Behekaldean dituzue horietako adibide batzuk.

Orhi gailurretik grabatutako irudiak

Orhi gailurrera iritxi berritan

Orhitikan euskal pirineoetako gailurrik garaienetara dauden bistak izugarriak dira

Ibilbide guziari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Orhi mendia jeisten grabatutako irudiak


Gailurra egin ete gero pozik

Orhi gailurrea iristear

Ugaztunak;

Oreina (Cervus elaphus)

Oreina (Cervus elaphus)

Oreina (Cervus elaphus)

Oreina (Cervus elaphus)

Oreina (Cervus elaphus)

Oreina (Cervus elaphus)
Orhi txipia Orhi gailurraren aurretik dagoen tontorrari deitzen zaio

Sarrioa  (Rupicapra rupicapra)

Sarrioak (Rupicapra rupicapra)
Orhy ko gailurra  hegoaldetik begiratuta

Sarrioak (Rupicapra rupicapra)

Sarrioak (Rupicapra rupicapra)

Sarrioak (Rupicapra rupicapra)
Orhi mendiaren beste irudi bat, oraingo honetan ere hegoaldetik

Hegaztiak;

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Harkaitz zozo gorria (Monticola saxatilis)

Iratiko lakua ere ederki ikusten da Orhitikan

Mirotz zuria  (Circus cyaneus)k kumatu ahal izateko berebiziko garrantzia dute larre hauetan aurkitzen diren otadi, ipuru eta abarrak. Lurrean kumatzen bai du eta gordaleku segurua bilatu beharra dauka

Mirotz zuria  (Circus cyaneus)
Mirotz zuria  (Circus cyaneus)
Mirotz zuria  (Circus cyaneus)
Ezkaurre, Raya de Alano, Espelugna eta abarrak ere ederki ikusten dira bertatik

Txoka arrunt (Linaria cannabina) arekin, mirotz zuriarekin gertatzen den antzekoa gertatzen da. Otadi eta ipuruak behar beharrezkoak ditu kumatzeko eta kolonietan kumatzen dutenez, talde haundiak sortu izan dituzte ingurune horietan.


Txoka arrunt (Linaria cannabina) emea


Txoka arrunt (Linaria cannabina) arra

Belagoa alderako bistak

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Tuntun arrunta (Prunella modularis)

Miru gorria (Milvus milvus)
Artalde baten ondotik pasatzen, argazkian ikusten den bezala, hainbeste ganadu ibiltzen den lekuetan lurra dena gorrituta geratzen da.

Gabirai arrunta (Accipiter nisus), zuhaitz inguru edo basoak gogokoago baditu ere, Orhi goikaldean zebilen ehizean

Gabirai arrunta (Accipiter nisus)

Gabirai arrunta (Accipiter nisus)

Gabirai arrunta (Accipiter nisus)

Gabirai arrunta (Accipiter nisus)

Orhiko larre zabalak


Belatxinga mokogorria  (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Belatxinga mokohoria  (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Belatxinga mokohoria  (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Xaxpigaña tontorra, Irati basoaren eta Orhi mendiaren artean dagoen gaina da


Garraztarroak (Turdis viscivorus) ere ugari zebiltzan bidean, batez ere pagadien eta larreen arteko muga horretan. Aspaldi ez det hainbeste garraztarro ikusi.


Garraztarroa (Turdis viscivorus)

Garraztarroa (Turdis viscivorus)


Garraztarroa (Turdis viscivorus)

Garraztarroa (Turdis viscivorus)
Belardi zabaletan barrena oinez


Okil berdea (Picus viridis), hegazti honi ere baso eta belardien arte muga hori asko gustatzen zaio. Bere kantua oso urrutitik entzuten da.

Okil berdea (Picus viridis)
Mendian gora oinez


Sai arrea (Gyps fulvus)
Saiei argazkiak ateratzen

Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)

Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)
Eguraldi bikaina egin zigun ibilbide guzian zehar

Arrano sugezalea (Circaetus gallicus)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)



Kaxkabeltza (Parus mayor)

Gailurreko beste irudi bat

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)


Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Mendi txirta (Anthus spinoletta), goi menditako larreetan aurkituko degun beste hegazti arruntenetako bat.


Mendi txirta (Anthus spinoletta)
Orhiren beste argazki bat hegoaldetik begiratuta


Mendi tuntuna (Prunella collaris), hegazti honek ere, batez ere mendi altuetako arkaitzak ditu gogoko, eta gizakiaren presentziarekin ez da batere bildurtzen.


Mendi tuntuna (Prunella collaris)


Mendi tuntuna (Prunella collaris)


Mendi tuntuna (Prunella collaris)


Tximeletak;

Aglais urticae

Orhiko beheko lareetan zelaiak nahiko lehor bilatu genituen


Loreak;


Lehen aipatu bezala, Orhiko mendi gailur gehienak abeltzantzarako daude egokituta, hori dela eta ez da apenas lorerik edo tximeletarik ikusten bertan. Bainan bada belardi zabal horien erdian oasis moduko bat, non hesituta dagoen eta ondorioz goiko argazkian ikusten den bezala, hesitutako gune horretan ganaduaren bazkatik libre, izugarrizko landareria dator. Adibide hau oso adierazgarria da, abeltzantza utzitakoan nola egingo lukeen basorantz ingurune horrek ikusteko.
Urrutiagotikan begiratuta irudi berdina horrela ikusten da


                        Geranium cinereum 
                             


"Eleboro verde"

 Achillea sp


 Aster alpinus
Ibilbide gehiena belardietatik barrena egin genuen

Carduus sp 


 Dianthus sp


 Echium sp


 Prunella sp



 Hieracium alpinum


No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...