domingo, 22 de enero de 2023
TONTORRAMENDI (388M) BARAIKUA (344M) BIZKAIA (2022 azaroa 6)
domingo, 15 de enero de 2023
XOLDOKO GAINA (486M) MANDDALE (573M) ZIGORRIAGA (549M) LAPURDI (2022 urriak 16)
Ozeano Atlantikotik hasita Xoldokogaina (486 m) da Pirinio mendikateko lehen gailurra. Nafarroako mugatik oso hurbil dagoen arren, gailur hau Bidasoa ibaiaren ipar aldean, Lapurdin aurkitzen da. Gure txangoa Ibardingo gainetik hasi genuen eta ibilbide zirkular bat eginez Xoldoko gaina eta Manddale gailurrak kateatu genituen. Pirinioetako mendikatea eta kantauri itsasoaren artean kokatzen den mendia izanik, hegazti asko bere migrazioan behatzeko ingurune ezin hobea suertatzen da. Guk egin genuen txangoan milaka eta milaka hegazti pasean ikusteko aukera izan genuen. Fenomeno berezi hau udazkenero, hego-haize egunetan gertazten da. Ingurune guzi hau, beste gauza askoren artean historiaurreko monumentuetan ere oso aberatsa da. Gailur hauetatik iparraldeko kosta guzira zein Txingudi aldera dagoen ikuspegia izugarria da. Behekaldean dituzue ibilbide honetan ateratako argazki batzuk.
Maddale eta Zigorriaga mendia igotzen
martes, 10 de enero de 2023
GARATE GAINA (281M) GIPUZKOA (2022 martxoa 23)
Garateko mendiaren gailur nagusia, Zumaia eta Zarautz (5 m) herrien artean aurkitzen da. Hegoaldean Urola ibaia duelarik eta bere iparraldeko aurpegian kantauri itsasoa zein Getaria herria. Santiago bideak, ekialdetik mendebalderuntz, aldenik alden gurutzatzen du mendi hau eta urte osoan zehar erromes ugari ibiltzen da bide hauetan zehar.
Negu txonta (Fringilla montifringilla)
Baina udaberria iristean badu mendi honek berezitasun bat, hegazti pasea ikusteko leku ezin hobea dela, hegoaldetik iparralderako bidean, kosta jarraituz hegazti ugari pasatzen da bertatik. Hori dela eta udaberriko hegoaize egunak primerakoak izaten dira hemendik hegaztiei begira egoteko.
Gabiraia (Accipiter nisus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Mirotz zuri (Circus cyaneus) emea
Miru gorria (Milvus milvus)
Erroia (Corvus corax)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)
Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...
-
Oraingo honetan Goizuetatik (Nafarroa) Irun (Gipuzkoa) herrira arteko ibilbidea burutu genuen. Denera 25km inguru mendiz mendi oinez eg...
-
Euskal herriko mendiak igoaz bidean aurkitu ditugun zuhaitz eta zuhaixkak dituzue ikusgai hemen behean Ametza - Quercus pyrenaica Artad...
-
Gailur hauek Gorbeia eta Anboto mendiguneak lotzen ditu, eta Kantauriko eta Mediterraneoko uren banalerroaren zati izango lirateke. Mendile...










