viernes, 19 de abril de 2019

TXINDOKI (1342M) GIPUZKOA (2019- otsaila 15)


Txindoki neguan igo genuen, Larraitzetik hasi eta hegoaldetik, galbiderik ez duen bidexka klasikoa jarraituz Txindoki puntaraino igo ginen eta beherakoan bide berdinetik jeitxi beharrean iparraldeko aurpegitikan jeitxi giñen, horrela txango zirkular bat osatuz berriro Larraitzaino iristeko. Era horretan beherago aipatuko dudan Txindokiko bi aurpegien arteko bereizketa ederki ikusteko eta sentitzeko parada ematen du. Hegoaldean pinudia edo larre artean joaten zeran bitartean iparraldean, onddo, hagin, pago, urritz, haritz, errekaxto edo zuhaitz hilez (zuhaitz hilak bizia baino bizi gehiago dutela kontuan izanik) osatutako baso misto baten barrena egiten da txangoa.

Txindokiri Olaberriatik ateratako argazkia

Txindoki mendiak beti izan du zerbait berezia Gipuzkoarrontzat, batzuk Gipuzkoako "Cervino" txiki bezala ere ezagutzen dute. Guretzako hain berezia den mendi bat izanik, niri iparra zein hegoaldera ematen dien aurpegien artean ezberdintasunean erreparatzea gustatuko litzaidake; Niretzako gizakiok floran zein faunan ze aldaketa sakon eragin ditugun ikusteko adibide polita iruditzen zait Txindokiko bi aurpegiena. Txuria eta beltza modukoa da. 


Iparraldea; Baso mistoz osatutako ingurunea, espazio naturalizatuagoa, non gure inguruko berezko zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari dituena. Biodibertsitate haundiko gunea eta gizakiaren interbentzioa oso txikia izan duena.

Hegoaldea; Baso primarioak izango zirenak garai batean, abeltzainek jatorrizko herbiboro basatiak etxekotutako abereekin ordezkatu zituzten eta basoa izango zena giza jardueraren ondorioz larre bihurtu den ingurua. Behekaldean koniferoz osatutako baso artifizialak sortuz eta goikaldean larreak. Non hainbat espezie desagertarazi egin ditugun eta espezie exotiko ugari sartu ere bai.

Txindoki gailurretik ateratako irudi zirkular bat
Txindokiko gailurretikan pirineotako gailurrak elurtuta ikusten ziren.

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Ausa Gaztelu mendia eta bere atzean Aitzgorri mendizerra dela

Ibilbidean zehar ikusitako bitxikeri batzuk dituzue jarraian. Negu garaia izanik, hegazti zein landareen dibertsitatea ez da udaberri zein udazkenean izango litzateken gainakoa bainan hala ere bidean ikusi genituen bitxikeria gehienak saiatu ginen ateratzen.
Mendi tuntun (Prunella collaris) talde haundi batekin egin genuen topo Txindokiko azkeneko malden inguruetan.

Mendi tuntun (Prunella collaris)


Buztanluzeei (Aegithalos caudatus) begira gozatu ederra hartu genuen

Buztanluzea (Aegithalos caudatus)

Txindokiko azken aldatzei aurre egiten, otsaila izateko bero egin zigun nahiz eta mendi gailurrak oraindikan elurtuta egon

Miru gorria (Milvus milvus)

Miru gorri (Milvus milvus) dexente ikusi genituen goiko larretan.

Ekialdera begiratuz, pirineotako gailurrak elurtuta ikusten ziren

Txindoki gailurrera iristean betiko ongi etorria egin ziguten Belatxinga mokohoriek (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokohoriek (Pyrrhocorax graculus)

Txindokiko azken zatia bakarrik aurkitu genuen elurtuta

Txantxangorriak (Erithacus rubecula) non nahi zebiltzan

Txindokiko iparraldeko bidea benetan ikusgarria da.

Eguraldi ederra aprobetxatuz Sai arreak (Gyps fulvus) termika ederrak hartuaz oso altura haundian pasatzen ziren.
Txindokiko iparralderako aurpegira bidean

 Isats gorria (Phoenicurus ochururos)

Txindokiren hegoaldeko aurpegiaren goikaldea oso inguru harritsua da


 Kaskabeltz txikia (Poecile palustris)

Pozikan gailurra egin ondoren


Garrapoa  (Sitta europaea)

Txindokiko azken maldak elurtuta zeuden


 Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Mendira joateko primerako eguraldia egin zigun.


 Kaxkabeltza (Parus mayor)


Iparraldeko aurpegian errekaxto batekin egiten da topo non goiko urjauzi eder honen ondotikan igarotzen zeran.


 Pintzana (Fringilla coelebs)


Erregetxoa  (Regulus ignicapilla)


 Josu Gailurrerako bidean



 Pitxartxar burubeltza  (Saxicola torquatus)

Alotza inguruan elur pixka bat zegoen arren, urte sasoi honetarako ez zegoen asko.
 Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)

Iparraldeko aurpegiaren goi aldean hagin (Taxus)multzoak daude

Beste hagin (Taxusbat
Beste hagin(Taxus) bat ere bai
Zozoa (Turdus merula)
Txindokiko haitz arte hauek denak ere aipatzea derrigorrezkoa da, euskal herriko beste ingurune gehientzuena bezala oso ingurune karstikoa da bera, urteen poderioz harriak  zartatu eta zuloz beteriko harri artea bihurtzen da. Bertan eroritako urek ez dute nora husturik eta zuzenean lurrazpira jotzen dute. Lur karstiko hauek, iragazkorrak direnez, ez dugu bertan erreka iraunkorrik aurkituko eta ur-jauzi handien ondoren baino ez dira lur gainetik barreiatuko.

Hegaxabal (Alauda arvensis) ale bakarra ikusi genuen eta belar artean oso ondo babesten dira. 
Hegaxabalaren (Alauda arvensis) beste irudi bat

Txindoki hegoaldeko maldak oso egokiak dira hegaxabala bezalako hegaztientzat


Isats horren hirukiak irudikatzen duen bezala goiko hegazti hau Erroi bat da (Corvus corone)


Txindoki bidean


Txindoki oso ezberdin ikusten da Iparraldetikan begiratuta

Zapaburutik igelerako metamorfosia ikusteko negua garai ezin hobea izaten da eta bidean aurkitu genuen putzu batean argazki hauetan ikusten dituzuen arrautz mordoa aurkitu genituen. Igel-emeak lagatako arrautzak dira (ondoren igel-arrak ernaltzen dituenak). Bertatik ondoren aterako dira zapaburuak, eta ondoren igelak eratorriko dira. Metamorfosi honek hiru bat hilabete irauten du.

zapaburua

Puntu beltz hauek zapaburuaren enbrioia edo ernamuina dira eta bera inguratzen duena gelatina da.

Beste zapaburu bat.

Goierri aldera begiratuta Ibiurreko urtegia ikusten da aurrez aurre

Iparraldeko aurpegian baso mistoz osatutako ingurunea da nagusi, behekaldeko argazki haue denak ingurune horretan daude aterata. Argazki hauetako urritzak, hagin, pago, goroldio, limo, haritz, limo, landareria, zuhaitz hilak eta abar dira horren lekuko. 


Goroldioz tapizatutako ingurune zabal bat da Txindokiko iparraldeko aurpegia



Goroldioa non nahi dago lurrean

Goroldioek harri gainetan egiten dituen marrazkiak beti gustatu izan zaizkit beti


Urrondoa (Corylus avellana)
Urrondoa (Corylus avellana)


Urrondoa (Corylus avellana)


Urritzak ematen duen fruitua urra izango litzateke eta negua izan arren oraindik ere lurrean ikusten ziren non nahi


Zuhaitz hilak.
Zuhaitz hiletan bizietan baino bizi gehiago egoten da, deskonposatzen arituko den enbor horretako intsektu, hugaztun txiki, hegazti eta abarrez osatutako komunitate baten baitan.


San Robertoren zain gorria (Geranium Robertianum)


 Eléboro Verde (Helleborus viridis)






























No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...