Irati basoaren iparraldean kokatuta dauden mendi gailurren magiaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen udazken honetan. Paisaia zoragarriez inguratutako ibilbidea izanik, naturan era bat murgiltzeko aukera ematen du. Mendi hauetan aurkitu genuen lasaitasuna sentitu egiten da. Hiriaren zurrunbilotik urrun, ibilbidean zehar ematen genuen pauso bakoitzak naturara gerturatzen gintuen. Gure txangoetan, landare eta animalia espezie ugari aurkitu genituen. Orein ederrak zein, hegazti, onddo edo lore basati koloretsuak, Iratiko oihanaren biodibertsitateak asko du eskaintzeko.
Denera bi ibilaldi egin genituen, lehenbizikoa Okabe-ra (1466 metro) igotzen hasi genuen, eskualdearen ikuspegi panoramiko paregabeak eskaintzen dituen mendia. Gailur inguruan harri zirkuluez osatutako monumentu megalitikoak daude.
Monumentu hauek sakratuak ziren mendietan bizi ziren artzain prehistorikoentzat, eta hildakoak omentzeko erabiltzen zituzten. Harrizko zirkulu horietako batzuk konstelazioekin identifikatu dira, eta horrek ukitu mistiko bat gehitzen dio haien historiari.
Okabetik, Iraututurru-ra (1152 metro) jarraitu genuen, bere lasaitasunagatik eta edertasun naturalagatik nabarmentzen den gailurra. Iraututurru mendiak Okabek ez bezala erliebe malkartsuak ditu.
Inguruko larre zabalen erdian dagoen harkaitz hau Ezterenzubiko mendien artean gehien nabarmentzen denetakoa da. Mendi honek hainbat izen ditu, hala nola Iraukotontorra eta Irau. Gailur bakoitzak eskualdeko ikuspegi zoragarriak oparitu zizkigun. Mendiak, basoak, haizeak eta zeru argiak bat eginda, giro magikoa sortu zuten.
Gure hurrengo ibilaldia Harpeatik Errozate (1345 metro) mendiaren artekoa izan zen. Hemen abeltzantzara bideratua dagoen Ingurune zelaitsu batek hartu gintuen. Goiko argazkiko mendia da Errozate.
Iparraldearekin muga egiten duen eremua da Harpea, kultur eta paisaia berezien nahasketa eskaintzen diguna.
Harpeako (Harpea Leizea bezala ere ezaguna) sarrera inguratzen duen paisaia ikusgarria da, bisitariari ukitu mistiko bat ematen diona. Nafarroa Beherean kokatutako kobazuloa da, Ezterenzubi eremuan, Aezkoa eta Garazi haranen artean, Organbideko lepotik 4 kilometrora dagoena.
Kobazuloak "V" itxurako forma inbertitu bat du, eta bere horma xafladunak 40 milioi urteko geologi eraketaren emaitza omen dira. Harrizko geruza bakoitzak 20.000 urtetako epe bat adierazten duelarik. Mitologia aldetik ere oso aberatza da: Kondairen arabera, inguruko erreketako lamiek (izaki mitologikoak) kobazulo hau beraien etxerik maiteena bezala hartzen zuten. Esaten da lamien kantuak kobazuloan entzuten zirela eta gazte artzain bat laino magiko batean desagertu zela. Kobazuloa babesleku gisa erabili izan da garai prehistorikoetatik, bertako haizeetatik eta eguraldi txarretatik babestuz.
Okabe eta Iraututurru mendira egindako txangoaren ibilbide zirkularra
Trametes versicolor
Zuhaitz zaharren zatiak deskonposatzen ditu eta Irati moduko hoztozabal basoetan oso arrunta da. Ez da jangarria, baina infusioetan erabiltzen da. Japonian eta Txinan inmunoterapia gaitzan kontra erabiltzen da, sistema inmunologikoaren estimulatzaile moduan oso ona dela diote. Polisacárido (PSK) eta polisacárido péptido (PSP) izeneko bi konposatu bioaktibo ditu, antitumoralekin lotuta.
Arte(Quercus rotundifolia),haritz(Quercus pyrenaica) zein pinu eta pagadietan aurkitu daiteke. Gaztea denean jangarria da, oraindik bere barneko haragia zuria denean. Heldua denean ez da jangarria, esporak garatzen dituztenean. Esporen bidez ugaltzen da, hauek airean sakabanatzen direlarik, eta ondoren enbor ustel edo lurzoru hezeak kolonizatzen ditu.
Onddo hau bere txapel moreagatik nabarmentzen da. Jateko modukoa da, fruitu usaina duenez zapore gozoa du. Nahiz eta lurzoruan aurkitzen duen arsenioaren ondorioz toxikoa bihurtu daiteken. Konifero basoak ditu gogoko eta beste espezie batzuetako (haginak, haritzak) baso hezeetan aurkitu ohi da. Mikorriza bidezko harremanak ezartzen ditu. Landareekin harreman sinbiotikoak ezartzen dituzten perretxikoak dira. Harreman hau mikorriza izenarekin ezagutzen da, eta onddoa landarearen sustraietara lotzen da. Bi organismoek elkarri onura eragiten diotelarik: landareak onddoak lurzorutik xurgatzen dituen gaien bitartez, eta onddoak landareak fotosintesi bidez sortzen duen azukrea eskuratzen du. Onddo Mikorrizek landareen hazkuntza eta osasuna hobetzen dituzte, landareen sustraiak zainduz eta bide batez lurzoruaren kalitate ona mantenduz. Hori dela eta, onddo mikorrizikoak oso garrantzitsuak dira ekosistemen funtzionamendurako.
Mingostasun handia duen perretxiko bezala da ezaguna. Fruitu usaina duen arren gerora zapore mingots bizia du. Hostozabal basoak (Quercus eta Fagus) ditu gogoko , lurzoru azidoak.
Onddo hau txapel gorri biziagatik nabarmentzen da, baldintza hezeetan zurixka kolorea ere izan dezakeena. Udazkenean gaztainondo (Castanea sativa) eta haritz (Quercus pyrenaica) azpian hazten da. Ez da jangarria zeren zapore pikantea du.
Euskaraz mukiadar labur bezala ezagutzen dena, honako ezaugarriak ditu. Hostozabalen eta koniferoen egur hilean aurki daiteke, enbor ustelduen gainean taldeka haziz. Azala leuna, pixka bat likatsua eta gelatinatsua da, kolore hori edo laranja duena eta ez da jangarria. Onddo hau esporen bidez ugaltzen da. Ez da jangarria baina hala ere, basoko ekosisteman garrantzitsua da, egurra deskonposatzean jokatzen duen rolagatik.
Normalean konifero zuhaitzen enborretan eta zuhaitz hoztozabaletan hazten da, batik bat udaberritik negura bitartean. Hongo pozoitsua da eta digestio-aparatuko nahasteak eragin ditzake. Bere zaporea oso mikatza da, sukaldatu ondoren ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario