martes, 24 de julio de 2018

KAÑADAXILOA (1769M), SOLANO DE EZKAURRE(1710M) NAFARROA (2018 Uztailak 18)


Ansó eta Erronkari bailara artean dagoen mendi eder bat da Kañadaxiloa. Ibilbidea Anso aldean dagoen  "Borda de Abaudetik" hasi genuen, pare bat kilometrotan zehar pista zabal bat jarraitu genuen, Ezkaurre alderako kartel bat ikusi arte, behin honera iristean bideatxur hori jarraitu behar da, aterpetxe moduko borda txiki batera iritxi arte. Bordara iristean ezkerretara geratzen den tontor garaiena da Kañadaxiloa. Bordatikan goruntz ibilbidea jarraitu eta Ezkaurreko aintzira ederrera iristen zara. Era berean, Erronkariko bailara aurrez aurre ikusten da. Hegoalderuntz jarraituz Ansó eta Erronkariko bailara erdibitzen dituen gailurretan zehar Kañadaxiloa mendi tontorrera iristen zara. Itzulera ibilbide berdiñetik egin genuen. Ibilbidea lore, tximeleta edo hegaztiz beterik aurkitu genuen. Behekaldean dituzue horietako batzuk ikusgai.

Kañadaxiloa gailurretik ateratako irudiak

Kañadaxiloaren ekialdeko aurpegia baso eder batez dago jantzia eta mendebalaldekoa berriz larre zabalek osatzen dute.

Anso bailara zeharkatzen duen Veral errekako putzuak zoragarriak dira bañu eder batzuk hartzeko, bideoan ikusten den bezala salto ederrak daude bertan.

Ibilbide guztiari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Ralla de Alano mendia aurrez aurre ikusten da Kañadaxiloatik

 Tximeletak
Papillo machacon

Aporia crataegi

Melanargia galathea

Kañadaxiloa gailurrera iritxi aurreko maldak igotzen

Zygaenidae sp..

Melitaea sp

Melitaea diamina

Aphantopus hyperantus

Coenonympha arcania
 Aglais io



Mendian gora Ezkaurre mendia aurrean degula

Colias crocea

Ibilbide osoa lorez beterik aurkitu genuen

Gonepteryx cleopatra

Lycaenidae sp...

Lycaenidae sp... emea

Autographa gamna

Pieris brassicae

Kimetz tximeletei argazkiak ateratzen

Thymelicus sp..

Kañadaxiloa gailurraren beste ikuspegi bat

Hegaztiak
 Enara arrunta (Hirundo rustica)


Belea (Corvus corone)

Erroia (Corvus corax)

Pintzana (Fringilla coelebs)

Txirriskala (Serinus serinus)

Ezkaurre mendiaren hegoaldetik dijoa txangoa

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Buztanikara (Motacilla alba)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Berdantza horia (Emberiza citrinella)


Buztanikara horia (Motacilla cinerea)

Mendebaldeko aurpegia baso eder batez osatua dago

Kaskabeltza (Parus major) bere txitoari jana ematen

Kaskabeltza (Parus major) janakin

Buztanikara zuria (Oenanthe oenanthe)

Txoka arrunta (Linaria cannabina)

Belatxinga moko-horia (Pyrrhocorax graculus) hegan

Belatxinga moko-horia (Pyrrhocorax graculus) jaten

Lehendabiziko bi kilometroak pista zabal honetatik egin genituen

Zapelatza (Buteo buteo)

Sai zuria(Neophron percnopterus

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Taldea aldapan gora, igoera osoa bost kilometro ingurukoa da

 Loreak
Heryngium bourgati



Senecio jacobaea, usai gaiztoko landare bat

Argazki honetan ikusten den bezala zelaiak lorez beterik zeuden

Vicia sp


Daucus carota, manda perrexilla

Achillea millefolium, milorria

Knautia arvensis, hatz belarra

Centaurea scabiosa

Ibilbide gehienetan bezala  landare eta tximeletei argazkiak ateratzen

Malva sp

Antirrhinum sp...

Antirrhinum sp...

Dianthus sp

Gramiea bat


 Aurrekaldean dagoen mendia da Kañadaxiloa

Achillea oxyloba-Milenrama alpina


Hypericum sp

Iris xiphioides-Lirio pirenaico


Verbascum pulverulentum-Apo belar




Kañadaxiloa Ezkaurre azpitikan begiratuta

Doronicum sp


Thymus serpyllum-Sarpoila


Prunella grandiflora-Consuelda mayor

Dianthus deltoides

Ezkaurreko aintziraren ondotik dijoa ibilbidea

Phyteuma sp

Onobrychis montana

Helianthemum sp

Borda txiki hau aterpetxe bezala dago egokitua, ibilbidearen erdi bidean dago eta atzean ikusten den mendia da Kañadaxiloa


 Aster alpinus




Lorez beteta aurkitu genituen larreak



Atzean ikusten den mendia Ezkaurre da

Anacamptis pyramidalis


Rosa arvensis




Saxifraga longifolia-Arrautsi belarra. Pirineotako landare endemikoa da, orain dela milloi bat urte, glaziazio garaian iritsi zen ona.
Bizitzan behin loratzen da. Loratu ondoren hil egiten da. Ezkaurre mendiko hegoaldeko horma landare honetaz beterik zegoen.




Leucanthemum vulgare-Margarita mayor


Centaurium Erythraea-Amargón



Landare urdin honez osatutako sail handiak ikusten ziren Ezkaurre mendiaren hegoaldeko orman

Intsektuak







Txangoa bukatu ondoren mendiko errekak ederki etortzen dira pixka bat freskatu eta indarberritzeko

Anfibioak eta narrastiak
Uhandre palmeatua (Triturus helveticus) Uretan bizi da eta bere berezitazun bezala gorputza baino luzeago du isatsa eta lau hatz dituzten eskuak eta bost hatz dituzten oinak ditu.




Igelen larba moduko bat izango litzateke zapaburua

Lagartija parda (Podarcis liolepis)

Kañadaxiloa tontorra egin ondoren patxada ederrean

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...