miércoles, 30 de septiembre de 2020

MURUMENDI (868M) GIPUZKOA (2020 otsailak 09)


Murumendi goiherri eta Urola bailaran aurkitzen den Gipuzkoako ingurune basatienetakoa da niretzat, batez ere bere iparraldeko aurpegia.  Hego aurpegiko urak Oria ibaira jauzten diren bitartean , iparraldekoak Urolara dijoaz. 

Guk Itsasondoko Urki auzotik hasi genuen ibilbidea eta lehendabizi Mandubi aldera hartu genuen eta ibilbide zirkular bat jarraituz  Murumendi gailurra kateatu, Beizama aldera jeitsi eta bukaera berriro Urki auzoan emateko. Inguruneari begiratzen badiogu azkar konturatuko gera egungo paisaia mendeetan zehar ingurunea kudeatzeko erak utzitako paisai baten aurrean gaudela. Baso naturalak, larre txillardi edo koniferoen artean hazten direla alegia. Dena den, azken urteetan baserriak uzten ari diren heinean, ingurune batzuk geroz eta basatiagoa bihurtzen ari dira eta Murumendi izan liteke horren adibideetako bat. Gure lurraldean dagoen konifero eta berezko baso naturalen arteko talka moduko bat nabari da hemen. Koniferoen landaketak gure inguruko lurraldeaak asko fragmentatu ditu eta hemen elkarren artean baso mixto bat osatzen ariko balitz bezala dirudi. Naturari bake pixka bat eman ezgero, oso esker honekoa da, eta urteen poderioz segituan gailentzen da bertara hobeto egokituta dagoen habitata. Behekaldean dituzue ikusgai bertako irudi batzuk.

Murumendi gailurretik grabatutako irudiak

ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen

Murumendiren ekialdeko aurpegia

Murumendi tontorra


Ibilbidearen zati haundi bat arbel harri ugari dagoen lur eremu gainetik egiten da. Behekaldean dituzue argazki horietako batzuk. Garai batean Itsasondon arbel meategi ugari omen zeuden, eta arbel harria ateratzen omen zuten haietatik. 

Eremu batzuetan arbela ikusten da lurrean

Arbel gehiago

Gailurra egin ondoren gustora

Landareak

Narcissus sp
Primula eliator

Murumendi gailurrean



Murumendi atzean dela

Viola sp
Veronica sp
Otea-Ulex sp
Asto batzukin ere topo egin genuen


Kimu berriak zuhaitzetatik irtetzen

Hegoaldeko aurpegian, Mandubirako bidean, bide guztiak urahundituta bilatu genituen, pinudi ugari dago ingurune honetan eta orain makinaria haundia sartuta bide denak puskatzen ari dira.

Murumendiko goi aldean 600-700 metrotik gorako eremuan pagadi zabalekin egin genuen topo. Pagoek itzal handia ematen dute, eta horren ondorioz, pagadietan ezer gutxi hazten da. 
Bainan ingurune hauetan hezetasun haundia izaten denez, zenbait anfibioentzat bizi-baldintza egokiak eskaintzen ditu.
Zapaburutik igelerako metamorfosia ikusteko negua garai ezin hobea izaten da. Garai hori pasa ondoren, zapaburutikan  igela izatera pasako da.
Kaskabeltza (Parus mayor)

Txantzangorria (Erithacus rubecula)

Pitxartxar burubeltza  (Saxicola torquatus)
Okillek egindako zulo ugari zeuden ingurune batetik pasa ginen

Buztanluzea  (Aegithalos caudatus)

Hegazti espezieak urriak dira pagadietan, batez ere pintzana edo garrrapoak ikusi genituen bainan beste hegazti bakan batzukin ere egin genuen topo ibilbidean. Goikaldeko horiek dituzue adibide.
Arbolen oinetan  orbela da nagusi eta egur hila metatzeak ere garrantzi haundia dauka bere lurzoruak aberasteko.
Zuhaitz hiletan bizietan baino bizi gehiago izaten da. Bertan intsektu, bare, ehunzango eta zizareen bizileku egokia sortzen bai da. Bainan tamalez baso hauetan zuhaitz gutxi ikusi genituen lurrean botata utzita.
Pagoaz gain, urritza, gorostia, haritza edota elorri beltza bezalako zuhaitzek osatzen duten baso mixtoak dira benetan aberatsak, gizakiaren interbentzio gutxikoak alegia. Goikaldeko mosaiko hori bezalakoak
Zenbait onddo ere aurki daitezke ingurune hauetan, tamaina haundiko onddoak izan ohi dira eta enbor hilak baliatzen dituzte hazteko askotan.

Onddo hauek ikusgarriak dira

Beste onddo mota bat

Pagadiko beste irudi bat

Murumendi atzean Txindoki dela



Matarrasa

Berostegi auzoan Matarrasa bidez pinudi bat ari ziren botatzen, argazki hauetan ikusten den bezala, bertan lur dena gorri gorri uzten dute eta ingurune horretako biodibertsitate guztia akabatu egiten dute, bertan bizi diren hegazti, animali eta bizidun denak orohar. Astakeri bat ingurue guzti horretarako.




Hemen berriz, pagadi baten erdian motocross pista bat bilatu genuen. Lotsagarria benetan.

Tximeletak

Pararge aegeria

Ganepterix sp

Aglais io

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...