domingo, 25 de octubre de 2020

UARRAIN (1344M) MALKORRI (1329M) ARALAR-GIPUZKOA (2020 ekainak 02)


Uarrain mendia Aralarko Gañeta zirkoan aurkitzen den gailurrik garaiena da, Betelu  Bustiako punta, Gañeta, Malkorri eta Uarrain gailurrak kateatzen dituena. Uarrain bertatik Uidui ingurura zein Eneriora dauden bistak zoragarriak dira. 
Gure ibilbidea Zaldibiko Arkaka txiki depositotatik gora hasi genuen, Hemendik pare bat kilometroko kaltzada bat jarraituz Uiduiko larreetara irtetzen zera. Bide hau benetan basatia da,  ibilbide gehiena baso itxi baten barrena egiten da eta altuera irabazi ahala pagoak gailentzen dira. Garai batean Nafarroako herriak eta Goierrikoak elkartzen zituen ibilbideetako bat da bera. 
Uiduira iristean ezkerretara hartu genuen, malda gogorrei aurre eginez Uarrainen aurretik dagoen Malkorri gailurrera iristeko, gero hemendik Uarrain gailurra kateatzeko. 
Beherakoan ibilbide zirkular bat eginez, lehen bizi  Alotzako belardi zabaletan barrena joan ginen eta hemendik Ausa Gaztelura jeitxiaz irteerako puntura iristeko. Aralar beti bezalako eder aurkitu genuen, lehenbiziko ibilbidearen zatia eta bigarrengoarena txuria eta beltza bezalakoak direlarik. behekaldeko basoak eta goi mendietako larreak uztartuaz.
Uarraingo mendi gailurra egin ondoren Juan Revueltarekin pozik

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Uarrain gailurretik grabatutako irudiak

Hegaztiak

Txoka arrunta  (Linaria cannabina)

Miru gorria  (Milvus milvus)

Belatxinga mokogorria  (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Belatxinga moko-horia  (Pyrrhocorax graculus)
Txindokiko mendebaleko aurpegia

Sai arrea  (Gyps fulvus)

Sai arrea  (Gyps fulvus)

Sai arrea  (Gyps fulvus)
Uarrain gailurrean

Sai arrea  (Gyps fulvus)

Sai arrea  (Gyps fulvus)
Sai arrea  (Gyps fulvus)
Malkorbeko gailurra

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Miru beltza  (Milvus migrans)
Tuntun arrunta  (Prunella modularis)

Txorru arrunta  (Chloris chloris)
Garraztaroa(Turdus viscivorus)
Antzandobi arrunta  (Lanius collurio)
Ausa Gaztelu mendiaren magalean, beherako bidean
Berdantza horia  (Emberiza citrinella)
Pitxartxar burubeltz  (Saxicola torquatus) emea
Pitxartxar burubeltz  (Saxicola torquatus) arra
Mendi txirta  (Anthus spinoletta)
Zozoa  (Turdus merula)
Txirriskil arrunta  (Serinus serinus)
Erroia  (Corvus corax)
Garrapoa  (Sitta europaea)
Txinbo kaxkabeltza  (Sylvia atricapilla)
Txindokiko mendebaldeko aurpegia Uarrainetik begiratuta
Fringilla coelebs (Fringilla coelebs)
Gabiraia  (Accipiter nisus)
Ausa Gaztelutik Alotza aldera begiratuta

Tximeletak

Colias craceus 
Aglais urticae
Aglais urticae hegoak itxita
Uiduira iritxi aurretiko basoa
Diacrisia sannio
Lasiommata megera 
(Lasiommata megera) hegoak itxita
Alotzako monolito bat
Loreak

Cardamine pratensis

Carthamus mitissimus
Carduus sp
Silene sp
Ganbo txiki gailurra aurre aurre ikusten da Uarraindik

Echium sp
kukupraka-Digitalis purpurea
Klabeliña-Dianthus sp

Anthyllis sp
Txindokiko beste ikuspegi bat.
Prunella grandiflora
Goizean Arkaka txiki aldean behe lainoa zen nagusi

Sugandila iberiarra (Podarcis iberica)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...