lunes, 18 de diciembre de 2023

ERGA /TRINIDAD (1094M) NAFARROA (2023 urriak 01 )

Nafarroako ibilbide klasikoetako bat da hau. Erga mendia urrutitik ere deigarria da. Sakana bailarako ekialdean dagoen kono formako mendi ikusgarri hau ez da oharkabean pasatzen den horietako bat. Bere aurretikan kotxez askotan pasatzea suertatu zaigu eta beti igotzeko pendiente izan dugun horietako bat da. Gure ibilbidea Irurtzun herri gainekaldetik hasi genuen. Ez da tontorrera iristeko biderik azkarrena, ezta laburrena ere, baina mendi honetako igoerarik politena delakoan gaude. 

Ibilbide honek, Ergako Trinitate ermita ere ezagutzeko aukera eman zigun, Nafarroako baseliza ezagun eta xarmangarrienetako bat da bera, non bere barnean gaua pasatzeko aukera ere ematen duen. Baseliza hau dela eta batzuek Erga mendia ordez Trinitate izenez ere deitzen dute mendi hau.

Erga gailurrean mendizale-postontzia eta erpin geodesiko bat ere badago. Behin gailurrera iritxita 1.094 metroko altueratik aurrera, Euskal herri erdia hartzen duen ikuspegi zabal bat izango dugu. Euskal herri erdian kokatuta dagoen mendi bat izango balitz bezala. Guk galbiderik ez duen ibilbide zirkular bat egin genuen, erloju orratzen alderantzizko norabidea hartuz, Trinitate baselizara eramango gintuen bidexka bat jarraitu genuen. Hemendik gailurra oso gertu dago eta beranzkoan  putreen balkoia deritzon ingurutik behera joan ginen. Hemen bi haizpen haitz zoragarriak ikusiko ditugu, non sai arre ugarik egiten duten kabia bertan. Ibilbide gehiena harizti artean egiten da eta horietako bat izugarrizkoa bilatu genuen, auskalo zenbat urteko zuhaitza zen bera, behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeri gehiagoren argazkiak
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta, hasieran, kilometro batera buelta dexente eman nituen ibilbide zuzena bilatu nahian bainan trak hontan garbi ikusten da zuzen nundik joan behar den.
Bi ahizpak ederki ikusten dira Erga menditikan
Gaztainondo Indiarra (Aesculus hippocastanum)
Sakana bailara osoa aurrez aurre ikusten da
Artea (Quercus Ilex)
Trinidade baselizaren parez pare mendi aterpe eder hau dago, gaua pasatzera joateko leku paregabea.
Vivurus lantana
Sorbus aria
Erga gailurretik dauden bistak ikusgarriak dira
Ibilbidearen zatirik gehiena harizti eder baten barnean egiten da
Lasiommata megeream
Eguraldi bikaina egin zigun
Ergatik Balerdi mendira ateratako argazkia

Hiparchia semele
Marisorgina (Dictyoptera)
Zygaena fausta
Bi haizpetako horma-tzarra
Gonepteryx....
Erroia (Corvus corax)
Erga gailurrean dagoen leize zuloa
Sai arreak (Gyps fulvus) Ergako iparraldeko aurpegian
Sai arrea (Gyps fulvus
Erga mendi gailurrean
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Haritz izugarri bat ikustera bideratzen zaituen seinalea

Lizarra (Flaxinus excelsior)
Hegoaldeko elorri zuria (Crataegus laevigata)
Trinidad ermita Erga gailurretik gertu dago
Anthemis sp
Carduus acanthoides
Erga mendiaren hego aurpegian, basotikan irtetzen
Carlina corymbosa
Cichorium endivia-Achicoria silvestre
Colchicum montanum
Crocus nudiflorus
Erga mendiaren beste ikuspegi bat
Erica vagans
Erodium glandulosum
Galatella linosyris
Helminthotheca echioides
Jacobaea sp
Juniperus sp
Linaria supina
Rosa sp
Scabiosa sp
Erga mendiaren hego aldeko aurpegian
Taraxacum erythrospermum-Diente de León
Verbena officinalis
Erga mendia igotzen, lehenbiziko maldak
Iberus gualter
Hariztian barrena oinez

Echium vulgare
Gailurra egin ondoren pozik

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...